Denbora  6 ordu 17 minutu

Koordenatuak 1860

Noiz igoa 22 de noviembre de 2018

Noiz egina noviembre 2018

-
-
828 m
98 m
0
5,5
11
22,16 km

Bisitak 89, kokapena 4

Nondik gertu Elizondo, Navarra (España)

Elizondo herritik urten eta zeharkatu ondoren Baztan erreka joan gara Lekarotzera, hau dana dago marra urdin batzuekin gidatuta, basoko bidea eta zeharkatu behar da errepide bat eta behin Lekarotzen utzi behar dogu marrak eta egin behar dogu iparraruntz, hasiera baten baserri eta txaleten artean eta hauek amaituta sartun gara basoan, igoera luzea eta gure aurrean Legate mendia, egon garnean 700m desnibelera joan gara Bizarronejo baserrira eta lepora, hemen eskumara eta sartun gara pagadi baten heldu arte Plazazelai gunera eta beste errepide bat doana Eskasaroi lepora (Na4453).

Sartun gara Bertizen gunean eta hemen agertzen da Aizkolegi norabidea, aldapa ederra baina oso eramangarria, gutxi gora behera 2,50 km eta 300 m desnibela, bidea zabala eta pago artean.

Gailurrean antzinako txaleta bat baina bertan behera dago eta sasiz inguratuta.

Azkenengo metroak igo doguzenetik jeitsi eta hartun dogu Etxalarrera doan bide zidorra, langa bat pasatu eta gero egin dogu ezkerrera (eskumakoa doa Azkua eta Etxalarrera); jarraitu behar da bidezidor bat doana hezi batzuen albotik eta behin GR12/GR11 ikusi ondoren marra zuri gorriak jarraitu doguz eta horrela pagadi baten barrutik heldu gara bide gurutze batera eta igoera txiki batzuk egin ondoren Sarasola lepoa eta handi gutxira pista bat doana Sunbillaraino.

Jeitsiera izan da oso atsegina bai pagadiagaitik eta baita ere ikusten dalako bide guzti hau izan dala oso garrantzitsu une batean, gaur egun hezituta dagoena alanbrada bategaz antzinean munarriz beteta dagoelako.

Azkeneko kmak asfaltatzen ari dira eta hile batzu barruan kotxez igongo da Ay Ene lepora eta hemendik Oteixon gailurrera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau