-
-
1.053 m
178 m
0
5,0
10
20,18 km

Bisitak 222, kokapena 7

Nondik gertu Elizondo, Navarra (España)

Ibilbide honetan, GR-11 ibilbide luzearen markak jarraitu ditugu.

Elizondon hasi, Argibel leporaino igo, Albako harrira joan eta Elizondora bueltatu.

Joan-etorria toki beretik egin dugu.

GR 11 edo Piriniotako Hegoaldeko Ibilbidea Pirinioen hegoaldeko isuria zeharkatzen duen ibilbide luzea da. Higer lurmuturrean hasi (Hondarribian, Gipuzkoa) eta Creus lurmuturrean amaitzen da (Gironako probintzia, Kataluniako Autonomia Erkidegoa).

--------------------------------------------------

Elizondo

Elizondo Baztan haraneko hiriburua da. Gaur egun 3000 biztanle inguru ditu eta ekitaldi aunitzetarako baztandar guztion xede bihurtzen da; bestak, feriak, merkatuak etab. Denda eta enpresa gehienak ere hemen biltzen dira.

Dudarik gabe Elizondo izanen da Baztan guztian herri-izaera gehien galdu duen tokia, ez ordea bere 4 auzoak; Berro, Beartzun, Antzanborda eta Etxaide.

Hasiera batean Jaime Urrutia zen herriko karrika nagusia eta honen inguruan eraiki ziren etxe galant eta dotoreak; Arizkunenea jauregia, bailarako udaletxea, Arozenea etab.

1847. urtean Nafarroako Diputazioak “Bide erreala” eraiki zuen eta horren ondorioz sortu zen gaur egungo Santiago kale nagusia.

Santiagoko eliza Elizondoko plazan egon zen 1918. urtea arte, udaletxearen parean. Arrazoiak argi ez badaude ere, urte horretan eliza Santiago kalera eraman zen harriz-harri.

1916. urtean Irunekin elkartzen zuen Bidasoako trena iritsi zen Elizondora, zonaldeko aktibitate ekonomiko eta komertziala handituz.

Betidanik erran ohi da Elizondok azpiegitura onak izan dituela (banku-etxe asko dago herriaren tamaina kontutan hartuz). Dudarik gabe kontrabandoa eta Ameriketatik sosaz josiak etorri ziren indianoek eragin handia izan dute herriko ekonomian.

Iturria: http://www.valledebaztan.com/eu/elizondo/

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau