Denbora  4 ordu 44 minutu

Koordenatuak 1203

Noiz igoa 22 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

-
-
1.306 m
802 m
0
3,0
6,0
12,03 km

Bisitak 621, kokapena 7

Nondik gertu Izalzu, Navarra (España)

Arturo Campionek Gartxot Itzaltzuko bardoaren kondaira idatzi zuen. Hori dela eta, euskaltegikook txango bat antolatu genuen Gartxoten bidea egiteko.

Gartxot XII. mendean bizi izan zen, Itzaltzun, Nafarroako Pirinioetan. Bardoa eta mendi gida izan zen. Gartxoten istorio triste eta dramatikoa euskararen historiaren adierazlea da.
Gartxoten kondaira deskubritu nahi baduzue, nobela edo komikia irakur ditzakezue, edota filma ikus dezakezue.
Apirileko igande batean, goizeko 8etan elkartu ginen autobusa hartzeko Itzaltzura joateko. Itzaltzutik, hogeita bost laguneko taldea mendian barna abiatu ginen.
Oihanean barna igotzen ari ginen bitartean, alde hartako landaredia ezagutu genuen. Pare bat ordu ibili ondoren, Elkorretara iritsi ginen, Gartxoten kobazulora, eta han, hamaiketakoa egin genuen. Ausartenak kobazulora sartu ziren.
Indarrak berritu ondoren, berriz jarri ginen martxan eta xanpu iragarki bat grabatzeko moduko ur-jauzi zoragarri batera iritsi ginen. Handik jaisten hasi ginen eta gutxinaka Itzaltzura iritsi ginen. Zati hartan Pirinioetako paisaia elurtuez gozatu ahal izan genuen.
Itzaltzura iritsita, herriko elkartean bapo bazkaldu genuen. Bazkal ostean, lehia handiko esku-pilota txapelketa batek ginda jarri zion egun bikainari.
Gartxoten kobazuloa Elkorretan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau