Denbora  4 ordu

Koordenatuak 887

Noiz igoa 16 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

-
-
948 m
540 m
0
2,4
4,7
9,48 km

Bisitak 264, kokapena 10

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Elomendiren itzuliaren txangoa aurkeztuko dizuet.

Azken egun hauetako euri jasak direla eta, bertze helburu bat banuen, baina azkenean Iruñatik gertu txango bat egitea erabaki izan dut. Gaurkoan Amaiur Menditaldeko kideak eramaten nituen eta gaurkoan 36 lagun elkartu gara ibilbide hau osatzeko.



Ibilbidea eta txangoaren altimetria.









Elo herrira gerturatu eta frontoiaren inguruan kotxeak utzi izan ditugu ibilbidea hasteko asmoz.

Aurreneko bisita Elo herriko zubi zaharrari egin izan diogu, eta zubiaren gainean geundela, talde argazkia egitea erabaki dugu.



























Herritik ateratzeko Elomendira igotzen den errepidetik egingo dugu zati labur batetan zehar.







Gure eskuinean topatuko dugun aurreneko eraikinetik bidexka batetara pasako gara. Bertatik zubi zahar baten gainetik igaro eta errepiderantz bideratuz. Bidea errekatxo batean bilakatua dagoen arren, errepideraino iristea lortuko dugu.























Bertan taldea berriz ere elkartu eta errepidetik gorat jarraituko dugu, gorago dagoen bihurgurneraino. Bertan eta zuzen jarraituz abiatzen den pistara pasako garelarik.







Harrizko pista honetatik Diablo zuloko trokara iritsiko gara.































Trokan barna landaredi hezeak nagusitu egiten dira. Gaurkoan gainera Diablozulo errekatxoak urez gainezka dator, ez da ohikoa honela ikustea.



































Gorago bidegurutze batetara iritsi eta gaurkoan ezkerretik Errekatxo aldera abiatuko gara. Arestian aipatu dugun moduan uraz beterik doa Diablo Zulok eta gure komeriak izango ditugu bertze ertzera iristeko.







GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/04/elomendiko-itzulia-elo-herritik.html
Intersection

Bidegurutzea 01 Eskuin

Zubi zaharretik bueltatu egiten gara errepidera. Elomendiko antenetara doan errepidetik eskuin aldera abiatuz.
Intersection

Bidegurutzea 02 Eskuin

Errepidetik metro batzuk egin eta eskuinean topatuko dugun eraikinaren aldemenean eskuinetik abiatzen den bidetxoa hartu. Laburbidetxo bat da baina gaurkoan errekatxo batean bilakatua. Zubi baten gainetik igarotzen da.
Intersection

Bidegurutzea 03 Eskuina

Bidetik errepidera aterako gara. Igotzeko eta Diablozuloko trokara joateko, gure eskuinetik errepidea gorat jarraitu beharko dugu tartetxo batez.
Intersection

Bidegurutzea 04 Eskuin

Errepidea bihurgune honetan utziko dugu. Horretarako zuzen abiatzen den pistatik jarraituz.
Intersection

Bidegurutzea 05 Ezker

Puntu honetan ezkerretik doan pistar pasako gara, itzuliarekin jarraitzeko. Errekatxoa gertu dago.
Intersection

Bidegurutzea 06 Ezker

Errekatxoa zeharkatu eta bideak ezker aldera egiten du, mendiko magaletik gorat egiteko.
Hondakinak

Borda

Bidearen aldamenean dauden borda baten aurriak.
Ibai

Diablozulo errekatxoa

Normalean ura gutxirekin doan errekatxoa, maiz agorraldiarekin ere, baina azken egunetako euriak direla medio, gaurkoan komeriak izan ditugu zeharkatzeko.
Lepoa

Eloko mendi-lepoa

Mendi-lepo honetatik abiatzen da Elomendirako Hego aldeko igoera, kateak dituena. Gaurkoan gure altuera garaiena izan da eta bertan hamaiketakoa hartzeko leku ederra dago.
Zubi

Eloko zubi zaharra

Elo herriko zubi zaharra.
Waypoint

Errepidea1

Errepidea zeharkatu beharko dugun aurreneko aldia.
Waypoint

Errepidea2

Errepidea zeharkatu beharreko bigarren aldia.
Waypoint

Errepidea3

Hirugarrenez errepidea zeharkatu beharra.
Waypoint

Errepidea4

Laugarrenez errepidea zeharkatu
Waypoint

Errepidea5 eskuin

Oraingoan errepidera jaitsi eta azken zatia errepidez egitea erabaki egiten dugu.
Waypoint

Hesia-02

Bidean topatuko dugun bertze hesi bat.
Waypoint

Hesia-03

Gainditu beharreko azken hesia.
Waypoint

Hesia 01

Diablozuloko trokaren bukaera partean topatuko dugun hesia da.
parquing

Ibilbide hasiera Elo

Elo herrian, frontoiaren aldamenean aparkatu dugu ibilbideari hasiera emateko.
Intersection

Pistatik Eskuin

Pistara iritsi eta eskuinetik mendi-lepora gutxi falta da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau