-
-
1.066 m
527 m
0
4,2
8,3
16,61 km

Bisitak 573, kokapena 0

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Ibilbide zirkular honetan, Elomendi inguratu dugu, Alaitz mendizerrara hurbildu gara eta, besteak beste, Ekisoain izeneko parajea ezagutu dugu.
-----------------------------------------------------------------------
Elo (euskeraz) eta ofizialki Monreal, Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 478 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 18 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

Udal-administrazio apartekoa badu ere, eskualde natural aldetik Ibargoitiren zati da, Elortz ibaiko ibarraren goiko zatiarena alegia. Higa mendia, batzuetan herriaren izenean oinarrituta "Elomendi" izenaz ere ezaguna dena oso-osorik udalerri honetan dugu; 1.289 metrorekin Alaizko mendilerroaren tontor nagusia dena.

Bertzela, herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatuta dago. N-240 errepidetik gertu Jakako norabidean.

Elok Untzitiko ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Ibargoitirekin ekialdean, Elortzibar eta Untzuerekin mendebaldean, eta Oloritzekin hegoaldean, azken hau Erriberriko merindadeko herria.

Itsasoaren mailatik 533 metrora dagoen Elon Nafarroako gobernuak 1984ean jarritako estazio meteorologikoa dago.

Historia

Herri txikia izan arren, Erdi Aroan auzo judua izan zuen, erregearengandik moneta propioa igortzeko eskubidea ere izan zuen urte askotan.

Horrez gain, Nafarroako erregeen ehizatokia izan zen, eta bertan izandako gazteluaren aztarnak oraindik ikus daitezke. Gaztelua 1521ean eraitsi zen Albako dukearen aginduz Gaztelako erreinuaren inbasioaren ostean.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta