Denbora  4 ordu 8 minutu

Koordenatuak 1176

Noiz igoa 14 de abril de 2019

Noiz egina abril 2019

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
1.296 m
527 m
0
2,5
5,0
9,96 km

Bisitak 43, kokapena 1

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Iruñerriko mendirik garrantzitsuenetakoa, bere hiruki forma berariaz da erakargarria. Elo herriaren bukaeran utzi autoa, azken eraikinen ondoan. Mendialdera abiatzen den pista hartu, eta luze gabe, pistan barna egin eskuinaldera. Pistan barna jarraitu, desnibel handirik gabe, mendiaren magalean barna. Pixkana, pistak garaiera hartzen du, eta ezkerraldera biratzen hasten da, Ixostia edo Diablozulo arroilaren gaineko alderaino. Une batean, pistatik bidezidor bat ateratzen da eskuinaldera, arroilera sartzeko. Guk arroilaren jaitsieraren hasiera ikusi nahi genuen, eta sartu egin ginen, rapel egiteko lehenengo instalazioraino (4 minutu). Berriro pistara etorrita, segi gora. Pista desagertzen joaten da, eta baso eder batean barna egiten du gora bideak. Basotik aterata, Elomendiren gailurraren atzealde malkartsua ikusten da, Ibarrolaren bordaren inguruan. Ezpela nagusi inguruan, egin bidean barna. Etzan samarra hasieran, gero eta malda pikuagoa aurkituko dugu. Kate batzuk daude jarrita igoera errazten dutenak. Gailurrean, antena handia, hesitua, eta ondoan postontzia. Handik hurbil, zertxobait jaitsita, Santa Barbara baseliza, aterpeduna, oso egokia babesteko, eguraldia txarra izanez gero. Jaitsiera ipar-ekialdera eginen dugu, tarteka autoz igotzeko pista zeharkatzen duen bidean barna.

2 iritzi

  • lezea 17-abr-2019

    Muy maja excursión

  • jjuan pablo 20-abr-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    La bajada un poco peligrosa, mucha gravilla suelta

Nahi izanezkero edo ibilbide hau