Koordenatuak 2212

Noiz igoa 10 de febrero de 2017

Noiz egina febrero 2017

-
-
1.105 m
512 m
0
4,2
8,5
16,95 km

Bisitak 804, kokapena 3

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Monreal herritik abiaturik Elomendiri egindako itzuliaren ibilbideko deskribapena eskaintzen dizuet gaurkoan. Bidea berez polita da, horren ezaguna ez den troka batetik barna igotzen delako eta bereziki ipar aldean izanik bere landaretza eremu berezia osatzen duelako.

Baina akaso bereziena izan da elurte eder baten ostean ibilbidea burutzea. Eguraldi bikaina eta bereziki elur geruza potenteak sorturiko paisai zoragarriengatik. Gutxitan dago halako aukerarik eta benetan posible izatekoan bitxia oso da.



Monreal herritik bertatik abiaturiko bidea dugu. 17 bat kilometroko luzera eta itzulia denez ibilbide zirkularra.



Abiapuntua herriko erdi aroko zubian bertan dugu.




Egunsentiarekin batera eta elurtearen ostean ibaia goratua dator.


Hasieratik Elo mendiko ikuspegia izango dugu aitzindari. Aurreneko eguzki izpiak gerora topatuko dudan elurraren iragarpena ematen didate.















Bidea errepidetik abitu egiten da aurreneko eraikinarekin topatu arte. Bertan eskuinera joko dugu zubi zahar batetik errekatxo baten bertze aldetik aurreneko maldei aurre egiteko.






Eguzkia gorat egitean lurruna sortu egiten du. Lurra hormaturik dago eta.



Apur bat aurrerago errepidera aterako gara zati bat asfaltuaren gainetik egin beharko da aurrerago dagoen bihurgunera arte. Bertan pista bat hartu eta tarte luze batez jarraituko dugu.




Altuera apur bat irabaztean elurra eta horma nagusi izango ditut.




Malpikako bidea da eta aurrerago Jehesuaren trokan barna eramaten gaituen pistari ezker Elomendiko bertze aldeko ikuspegi ederrekin topatuko naiz. Eremu hezea eta landarez beterikoa. Errekatxoa eskuin aldean dut lagun eta bi aldeetara horma ederrak ditut.



 Txanburu eta Hirumugako mendien haitzak







Elomendiren gibeko zatia, edo Hegoaldea.



Harantxoan eskuin aldetik itzuli laburrago bat osatzeko aukera ematen duen pista atera egiten da.

Elurraren geruza gero eta sakonagoa da eta zuhaitzak eta zuhaizkak pisuaren poderioz era bat makurturik zubi natural bitxiak eratzen dituzte. Maiz bidea ostopatuz eta makurtzen behartuz.

Benetan leku zoragarriak ikusteko beta izan dut. Bertan argazki batzuk lekuko.





























































 Bidea estutu egiten da. Erreka zeharkatu egiten da puntu batean eta pistaren bidegurutzeekin tentuz ibili. Behin ibaia eskuinean utzita gorat egiten da, eta joera eskuin aldera jotzea da. Leku anitzetan makurtu eta elurraz bete egiten naiz. Adarren pisuak nahi eta nahi ez nire mugimenduarekin tentsioa askatu eta gorat egiten dute, bere zama guztia nire buruaren eta gorputzaren gainera botaz. Baina hau ere berezia da. Bakardadea, eguzkia eta animalien arrastoak bertzerik ikusten ez den eremuan.

Iturri batekin topo egiten dut eta handik gutxira haize errotetara iritsiko naiz.

Agudo basotik irten eta eguzkia nagusi egingo da, paisai lirain, disdiratsu eta argitsu batera iristean, bertze mundu batekin aurkitu egiten naiz.



















Karbatoki eta Ekisoain mendietara eramaten nauen pistarekin topatu egiten dudalarik.





















Ekisoain menditik Auñamendien ikuspegia eskaintzen zait, zuhaitzen tartean. Bertatik erroten inguruan daramagun pista utzi beharko dut, eskuin alderat, eta beherantz somatzen den pista hartu, berriz ere basoan sartzeko.













Pista honetan berriz ere zuhaitzak nire menpe izango ditut, inoiz baino makurtuago eta elurrez beterik. Bideak ez du galerarik bertatik usategieta batzuetara hurbilduko naiz eta aurrerago itzuli laburragoa eskaintzen duen pistarekin topo egin arte. Bertatik Elomendiren ikuspegi ederra izango da berriz ere, bere paretekin eta beti zuzen zuzen duen antena ikusgai dudalarik.









Eskuinetik bide estu batera eramango gaitu pistatxo honek eta hau jarraituz berriz abiatu naizen lekura.

Bukatzeko erdi arako zubitik pasatzea ezin bertzekotzat hartzen dut, halako ibilbide lirainari amaiera historikoa emateko.

1 komentario

  • argazkia revellín

    revellín 13-feb-2017

    Bonitas fotos. Una ruta que merece la pena y muy cerca de Pamplona.
    Saludos

Nahi izanezkero edo ibilbide hau