Koordenatuak 664

Fecha de subida 4 de mayo de 2017

-
-
332 m
167 m
0
3,8
7,6
15,19 km

Bisitak 508, kokapena 20

Nondik gertu Elorrio, País Vasco (España)

Elorrio - San Antón - Gazeta - Aldape - Zenita - Mendraka - Lekeriketa - Leiz - Berriozabaleta - Arabio - San Agustín - Elorrio.


Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, Kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Argitalpen honek aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri batzuk jasotzen ditu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen da.
Ur sufretsu iturri bitxi hau Casto de Zabala jaunak XIX. Mendearen amaieran eraiki zuen bainuetxe zaharra elikatzen zuen iturri berean.
1677an eraiki zuen Agustin Urkizu kapitainak aurretik bere familiaren basetxe batzuk zeuden tokian. 1918an, Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola” jauregia izenarekin da ezagun. Eraikin eder hau, Juan Bautista de Aldariaga maisu arkitekto harginak diseinatua, Bizkaiko egoitza-arkitectura landu barrokoaren harribitxietariko bat da.
Urkizu Elexalde baserria, sute batek hondatu zuen 1988ko abuztuan. Gaur egun, oraindik, sarrerako arku handiaren gainean Urkizutarren armarri heraldikoa ikus daiteke: draganteen ahoan banda bat.
Bi etxeak (Urkizu Elexalde eta Urkizu San Bizentekoa), Urkizu leinuaren jabetzakoak antzina, 1575. urtean jada aipatzen dira. Urkizu San Bizente atarian harrizko xafla dauka 1725eko datarekin, urte horretan berreraiki baitzen. 1575. Urtean jabe gisa Joan “Balç” de Urkizu, lantzaria ageri zen. Fatxadan leinuaren armarria dago, lumez eta lanbrekinez hornituta.
1953an Arrillaga jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatziriko memoriaren arabera, garai hartan auzuneko Nekazarien Kofradia edo Ermandadea baseliza honetan biltzen zen urtean bitan: Santuaren egunean (ekainak 13) eta Ermandadearen egunean. Memoria honen beraren arabera, azken gerra zibilean zehar baselizako altzariek kalte handiak pairatu zituzten, hainbat irudi tirokatuta izanik. Barrualdeko habeetariko batean, aintzina, kanpantxo bat zintzilikatu ohi zen santuari dohainen bat eskatzeko.
Elorrio Euskal Herrian gurutzadura gehien dituen udalerria da. Hain zuzen ere, bederatzi gurutzadura dauzka, XVI. mendeko gurutzadura errenazentista hau haietariko bat izanik. Gurutzea bide zaharrean oinean dago. Bertan, Iguria, Gazeta eta Aidazu auzoen arteko bidegurutzea zegoen, baita Kanpazar mendatearen bitartez Bizkaiko ekialdeko ibarrak Araba eta Gaztelako lotzen zituen errepidea ere.
Estilo herrikoiko baselizak, ikuztegiak eta Aldapeko errotak (barrualdea ikusteko gertura zaitezke), auzunearen inguru soziala osatzen dute.
Etxe honen leinuak 1575ean hartu zuen Aldapebeitia izena, behealdean zegoen etxea. Handik zetorren Antonio de Beitia de Aldape edo Aldapebeitia kapitaina, Elorrioko Urarka kalean bere izena duen jauregia 1694an eraikia zuena. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarria ageri da harlanduzko paretak eta erdian zurezko zutabea duen sarrera angeluzuzenaren gainean
1575. urtean jada aipatzen da. Oso eraberrituta dago, baina izkinetariko batean Otsatarren (Ossa, Osa) armarri heraldikoa ageri da. Antza denez, abizen hau “hots egin” aditzetik dator, Otsatarrek gipuzkoarren erasoez ohartaratzeko ardura baitzuten. Armarrian irudikatutako turutek eta kartelaren testuak hala zela berresten dute: “Para voz y centinela de Vizcaya, ilustre cosa, se fundó la casa de Ossa para q(ue) siempresten (siempre estén en) vela”.
Aldape auzuneko hiru baselizetako bat da, San Jurgi eta Santiago baselizekin batera
Inguru oroitarazle eta erromantiko hau osatzen dute nekropoliak (21 pieza dira eta, haien artean, nabarmendu behar dira sarkofago bikoitz bat, estalkian Bizkaiko inskripzio kristau zaharrenak dituzten bi hilobi eta bost hilarri) eta San Adrian baselizak (XVI. mendean berreraiki zen eta hainbat aldiz berritu da). Nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentu garrantzitsuenetarikoa da bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta sarkofagoen kronologiagatik ere bai , VII. mendearen eta Goi Erdi Aroaren artean eraiki baitzen. Oraindik orain egindako indusketetan, besteak beste, hilobi berriak eta zurezko eraikinak zituen herrixka baten hondarrak aurkitu dira; horrek iradokitzen du gure garaiaren lehen mendeetan inguruan jendea bizi izan zela.
Hego-ekialdean harlanduzko arku bat dauka eta honako inskripzioa: : “1681. urtea”, orduan berreraikiko zen, 1575ean jada bazegoen-eta. Fatxadan Ulaortuatarren armarria ageri da.
Bideak Mendraka auzuneko mendi-hegalak estaltzen dituzten mahastietara eramango gaitu. Mahastiek, 300 metroko altitudean egonda eta hegoaldera emanda, eguzkia egun osoan zehar izaten dute eta horrek mahatsaren heltzea egokia egiten du. Bere aleek hori-berdexka koloreko ardo zuri fresko eta gazte hau, Mendraka txakolina, emango dute. Ezin zara Elorriotik joan Mendraka txakolina dastatu gabe! Mahastitik dagoen ikuspegia, atzealdean mendiak izanik, paregabea da.
Santa Katalina eta San Plazido baseliza neoklasikoa 1833an eraikitzen hasi zen.
1833an eraiki zen eta, baselizarekin batera, Manuel Plazido de Berriozabalbeitiak (Elorrio 1775-Madril 1850) bere sorterriko auzuneari egindako oparia da. Aipatu mezenasek, gizon kulturadun eta jantziak, Peruko administrazioan lan egin zuen eta herrialde haren independentzia negoziatzearekin batera bere karrerari amaiera eman zion. 1832 eta 1833 artean iturrira daraman bidearen ezkerrean dagoen jauregia eraikiarazi zuen. Iturria zein jauregia San Fernando Errege Akademian ikasi zuen Miguel Elcoro Bereceybar arkitekto elorriotarraren obra dira. Iturritik ikuspegia berebizikoa da; Anboto, Alluitz eta Aitztxiki kare-mendiak ikus daitezke.
Berriozabalbeitia eta Berriozabalgoitia baserriak atzean utzita, Arabio edo Aramiño auzunerantz abiatuko gara. Bertan, Arabiourrutia baserria topatuko dugu, erdi eraitsita, eta pixka bat aurrerago Arabiogainekoa eta Arabioazpikoa baserriak. Nabarmena da hirurak antzinatasun handikoak direla. Berez, Elorrion 1575ean hidalgia-probak egin zituen leinuarenak ziren hirurak. Leinu berekoa izan zen Joan de Arabio, XVI. mendean bere jauregia (Arabio Jauregia) Elorrioko erdigunean eraiki zuena.
Etxebarriako San Agustin Durangaldeko balio handieneko eliza monumental bat da eta Bizkaiko eliza-arkitekturako historia aberats eta luzeenaren protagonista izan da. XI. mendetik dokumentatuta dago 1053ko sortze-gutun baten bidez, zeinetan Durangoko kondeek, Munio Sánchezek eta Leguncia de Etxebarriak, “Monasterio Varria” izeneko eliza (litekeena da lehenago eliza zahar bat egon izana) eraikitzeko agindua ematen zuten. Eliza XII. mendean berreraiki zuten, baita XVI.ean ere, eta garai honi dagokio gaur egungo eraikina.
Kurutzeberri gurutzeak (1560koa, manierista), Humilladero izenez ere ezaguna, Etxebarriako San Agustin elizatearen muga markatuko luke. Aurrekoa ordezkatu zuenez, Kurutzeberri izena jarri zioten. XVIII. mendean zehar zaharberritze ugari egin bazizkioten ere, 1793an Francisco Xabier de Kapelastegi arkitektoak konponketa egokia egin zion.
Kurutzondo Berrizerako irteerako bidegurutzean dago. Gurutze soil hau XVI. mendearen azken herenean zehar egin zen, ziur asko 1590 aldera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta