Koordenatuak 401

Noiz igoa 7 de mayo de 2017

-
-
339 m
177 m
0
2,0
4,1
8,11 km

Bisitak 405, kokapena 1

Nondik gertu Elorrio, País Vasco (España)

ELORRIO (HIRIGUNEA) - ZENITA - MENDRAKA - LEKERIKETA - LEIZ - BERRIOZABALETA - ARAUNETA - ELORRIO (HIRIGUNEA)

Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Naturbideak aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri ezberdinak eskaintzen ditugu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen dira.
Berrio Otxoa 15. 946 820 164 info@elorrioturismo.eus www.elorrioturismo.eus
Elorrioko bainuetxea, “Baños Viejos” izenaz ere ezaguna, 1840an eraiki zen eta bainuak, zurruztak, lainoztatze-gelak eta ura edateko iturriak zituen. Bere garaian, Bizkaiko bainuetxerik jendetsuena izan zen. Bere ur sufretsu hotzak (10ºC) ezin hobeak ziren larruazaleko gaixotasunak tratatzeko. Gaur egun, eraikina, guztiz berrituta, ikastetxea da.
Ibilbidea altxor etnografiko honen ondotik igarotzen da: Bekoerrota antzinako auzo-errota. Errota hau Zenita errekaren ibilguan bere garaian zeuden zazpi errotako bat da. Auzune osoak erabil zezakeen errota zen; hamabi zati zituen eta jabekideek erabiltzeko araudia zuen (hamabi baserrik zuten hua erabiltzeko eskubidea).
Ur mota hauek, ur-gorriak edo metal-urak bezala ezagunak, oso ugariak dira probintzian eta oso erraz antzematen dira uzten duten okre kolore deigarriko uharagatik eta metal-zaporeagatik. Anemia bezalako burdina gabeziagatiko prozesuetan eta, oro har, indargarri gisa agindu ohi dira.
Inguru oroitarazle eta erromantiko hau osatzen dute nekropoliak (21 pieza dira eta, haien artean, nabarmendu behar dira sarkofago bikoitz bat, estalkian Bizkaiko inskripzio kristau zaharrenak dituzten bi hilobi eta bost hilarri) eta San Adrian baselizak (XVI. mendean berreraiki zen eta hainbat aldiz berritu da). Nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentu garrantzitsuenetarikoa da bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta sarkofagoen kronologiagatik ere bai , VII. mendearen eta Goi Erdi Aroaren artean eraiki baitzen. Oraindik orain egindako indusketetan, besteak beste, hilobi berriak eta zurezko eraikinak zituen herrixka baten hondarrak aurkitu dira; horrek iradokitzen du gure garaiaren lehen mendeetan inguruan jendea bizi izan zela.
Hego-ekialdean harlanduzko arku bat dauka eta honako inskripzioa: : “1681. urtea”, orduan berreraikiko zen, 1575ean jada bazegoen-eta. Fatxadan Ulaortuatarren armarria ageri da.
Bideak Mendraka auzuneko mendi-hegalak estaltzen dituzten mahastietara eramango gaitu. Mahastiek, 300 metroko altitudean egonda eta hegoaldera emanda, eguzkia egun osoan zehar izaten dute eta horrek mahatsaren heltzea egokia egiten du. Bere aleek hori-berdexka koloreko ardo zuri fresko eta gazte hau, Mendraka txakolina, emango dute. Ezin zara Elorriotik joan Mendraka txakolina dastatu gabe! Mahastitik dagoen ikuspegia, atzealdean mendiak izanik, paregabea da. www.mendraka.com
Baserri honetan, bidearen alde batean, antzinako harrizko zutabe baten hondarrak ikus daitezke eta, zutabe horren kapitelean, oraindik Iturbe etxearen eta leinuaren armarri landua ikus daiteke.
http://www.oizegin.com/1-oiz-egin/12-gastronomia/13-ekoizleak-productores/348-maite-leanizbarrutia-okina
Mahaiak - Iturria - Erretegiak.
Berrizerako irteerako bidegurutzean dago. Gurutze soil hau XVI. mendearen azken herenean zehar egin zen, ziur asko 1590 aldera.
1833an eraiki zen eta, baselizarekin batera, Manuel Plazido de Berriozabalbeitiak (Elorrio 1775-Madril 1850) bere sorterriko auzuneari egindako oparia da. Aipatu mezenasek, gizon kulturadun eta jantziak, Peruko administrazioan lan egin zuen eta herrialde haren independentzia negoziatzearekin batera bere karrerari amaiera eman zion. 1832 eta 1833 artean iturrira daraman bidearen ezkerrean dagoen jauregia eraikiarazi zuen. Iturria zein jauregia San Fernando Errege Akademian ikasi zuen Miguel Elcoro Bereceybar arkitekto elorriotarraren obra dira. Iturritik ikuspegia berebizikoa da; Anboto, Alluitz eta Aitztxiki kare-mendiak ikus daitezke.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau