Denbora  3 ordu 50 minutu

Koordenatuak 779

Noiz igoa 9 de enero de 2019

Noiz egina diciembre 2018

-
-
854 m
493 m
0
1,5
3,0
5,92 km

Bisitak 127, kokapena 13

Nondik gertu Oteiza, Navarra (España)

Gaur ibilbide laburra eta Iruñatik gertukoa aurkeztuko dut. Oteiza herritik abiatuta, Eltxumendi eta Aguas mendietara igota, ibilbide ia zirkularra.



Ibilbidea eta altimetria






Herrian beran aparkatu, eta prestaketen ostean ibiltzen hasiko naiz. Gaurkoan ibilbide laburra da eta nire denbora emango dut paisaiaz gozatuz eta makro argazki batzuk egiten ere.

Kontzejuaren etxearen parean iturri bat dago eta bertatik gora abiatzen den pista hartu beharko dut herritik irteteko.


 Aguas mendia ezker gibelean ikusgai.




Herriko azken etxea polita da






 eta bere aldamenean metalezko atea eta ataka bat aurkituko dugu.




Eguneko aurren argiak Ezkaba mendia argitzen dute.



Eskuinetik igotzen hasi bezain pronto informazio ohol bat topatuko dugu, ur-biltegi baten aldamenean. Eguzkiaren aurreneko izpiek argazki batzuk egiteko momentu ederra eskaintzen didatenez, horretan arituko naiz tarte batez.



















Metro gutxi batzuk gorago, ezkerretatik abiatu beharko gara,



segituan eskuinetik hasten den bidera pasatzeko.



Ataka bat gainditu beharko dugu apur bat aurrerago.



Bidea Ezkidiko magaletik ezkerretik doa. 


















Aguas aldera gerturatzen da bidea, troka batetara iristeko.




Makro argazki batzuk egiten arituko naiz eremu honetan.


 ginebrondo baten fruituak







 Zuhaitz baten azala




























Trokara gerturatu eta bertan ura apur bat jaisten den errekatxoa gainditu beharko dut.











Estugunearen ostean, eskuineko magaletik doa bidea.







Aldaparen bukaeran, mendi lepo baten antzeko gune batean ezkerretarako bidegurutze bat izango dugu, igoerarekin jarraitzeko.




GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/01/eltxumendi-eta-aguas-oteizatik.html
parquing

Oteiza herria

Oteiza herritik abiatuko gara gaurko txangoan
cima

Eltxumendiko bertze gailurra

Eltxumendiko bertze gailurtxoa.
Waypoint

Bidegurutzea 07 Ezker

Puntu honetan mendi-ertza utzi eta ezkerretik magala zeharkatzen ahaleginduko gara. Hemendik aurrera eta mendi-ertzaren jaitsiera ez du bide argirik. Sasiz eta arantzaz beterik dugu ibilbidearen zati hau.
cima

AGUA

Agua mendia. Ez du buzoirik.
Waypoint

ATAKA 2

Hesia ataka honetatik gainditu eta zuzen jarraitu.
Waypoint

ATAKA 1

Herritik irteteko, azken etxearen aldamenean metalezko ate bat dugu, eta ataka bat, hau gainditzeko ere.
cima

ELTXUMENDI

Eltxumendi mendiko tontor nagusia. Buzoia eta erpin-geodesikoarekin.
Intersection

Bidegurutzea 05

Eltxumendira igotzeko eskuinetik segi. Itzuleran puntu berera bueltatuko gara eta zuzenean mendi-ertzetik jaisten jarraitu beharko dugu.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Pistan topatuko dugun aurren bidegurutzea. Ezkerretara jo. Aukeran dugu Eltxumenditik bertze pistatik hona jaistea.
Intersection

Bidegurutzea 02 Eskuin

Aurreko bidegurutzetik honera oso metro gutxi batzuk dira. Puntu honetan eskuinetik abiatzen den bidea hartu behar dugu. GRaren markak ikusgai dira.
Intersection

Bidegurutzea 03 Ezker

Ezkerretatik igotzen jarraitu beharra dago puntu honetan.
Intersection

Bidegurutzea 04 Ezker

Pista batetara irten eta hesia gainditu gabe ezkerretik igotzen jarraitu beharra dago Eltxumendi mendiko magaletik gora.
Intersection

Bidegurutzea 06 Eskuin

Mendi ertzatik jaistean, puntu honetan GRa eskuinetik mendi magalera abiatzen da.
Waypoint

HESIA

Bidegurutzearen ostean hesia gainditu.
Waypoint

Hesia 2

Hesiaren puntu honetan atea eta ataka bat dago. GRak gainditu egiten ditu. Baina Agua mendira igotzeko guk eskuinetik mendi-lepora iristeko egin behar dugu.
Informazio

INFORMAZIO OHOLA

Ur biltegiaren aldamenean Iruñerriko GRaren inguruko etaparen hasierako informazio ohola dugu.
fuente

Iturri Oteiza

Kontzeju etxearen aldamenean iturri bat dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau