• argazkia Eltzaburu (zirkularra)
  • argazkia Eltzaburu (zirkularra)
  • argazkia Eltzaburu (zirkularra)
  • argazkia Eltzaburu (zirkularra)
  • argazkia Eltzaburu (zirkularra)
  • argazkia Eltzaburu (zirkularra)

Koordenatuak 901

Fecha de subida 20 de mayo de 2017

Fecha de realización mayo 2017

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
827 m
556 m
0
3,1
6,2
12,5 km

Bisitak 863, kokapena 21

Nondik gertu Eltzaburu, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean, Eltzaburu herria eta bere inguruak ezagutu ditugu.
--------------------------------------------------------------------------
Ultzama

Ultzama Nafarroa Garaiko udalerri eta ibarra da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. Hamalau herritan banaturik dago, Larraintzar da guztien burua. 96,7 kilometro karratuko eremua du eta 1.668 biztanle zituen 2014. urtean. Esnekiak (gazta eta gaztanbera) ekoizteagatik ezaguna, golf zelaia eta Orgiko hariztia ere ibarreko ikur nagusitzat ditu.

Etimologia

Koldo Mitxelenak uste zuen Ultzama toponimoa zeltako Uxamatik zetorrela. Hitz horrek lekurik altuena esan nahi du, eta esanahi hori ongi datorkio Ultzamari, zeren, Basaburuarekin batera, Nafarroako isurialde mediterraneoko ibarrik altuenak baitira. Euskal ahoskerak Uxama hori Ultzama bihurtuko zuen, Mitxelenaren ustetan, beste toki batzuetan Osma (Bizkaiko Mallabiako auzoan bezala) bihurtu zuen bitartean.

Erdi Aroan, ibarraren izena idazkietan hainbat eta hainbat eratara azaltzen zen: Iozama, Utzama, Hutzama, Ucama edo Uzama, ustezko jatorrizko Uxama eta egungo Ultzamaren arteko eratorriak izango liratekeenak. 1366ko testu batean Urçama bezala agertu zen. Honek Jose Maria Satrustegi ur hitzarekin erlazionatzera eraman zuen.

Udalerri mugakideak

Ultzamak mugakide ditu iparraldean Urrotz, Beintza-Labaien, Oitz, Donamaria eta Baztan; ekialdean Lantz eta Anue; hegoaldean Atetz eta Odieta; eta mendebaldean Basaburua.

Herriak

Herri hauek osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar (herriburua), Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Historia

XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Iozama, Utzama, Hutzama eta Ucama izenez. XII. mendean jaso zuen Ultzama haranak, Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen eskutik, Lerin herriak zituen foru berez gobernatzeko baimena. Gerra askotako lekuko izan dira ultzamarrak historian zehar: XVIII. mende bukaerako Konbentzio gerra, XIX. mende hasierako Espainiako Independentzia Gerra eta XIX. mendeko Gerra karlistak.

Iturria: Wikipedia

4 iritzi

  • argazkia Beatriz et Al

    Beatriz et Al 08-dic-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Gran ruta!!!

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 08-dic-2018

    Eskerrik asko Beatriz et Al!
    Me alegro que os haya gustado.

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 08-dic-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Ibilbide zoragarria!
    Merezi du.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 08-dic-2018

    Mila esker Ibiltari'75!

Si quieres, puedes o esta ruta