Koordenatuak 510

Noiz igoa 8 de febrero de 2019

-
-
1.194 m
714 m
0
3,3
6,6
13,18 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

(2019-02-03) Igande goiz pasa Urbia elurtuan.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Ibilbidea Arantzazuko aparkalekuan abiatzen da, goizeko 10:00-ak dira eta elur asko dago txangoaren behe-behetik hasita. Urbiara igotzeko bide ohikoena jarraitzen da, Erroitiko iturritik Elorrolako Lepoara daramana hain zuzen.
Urbia gainean elur geruza mardula dago, metro erdi erraz, haizea ere badabil eta belainoak asko zailtzen du ikuspegia. Hasiera batean Ollantzu aldera jotzen dut baina belainoarekin ezinezkoa da jarraitzea eta Arbelar alderako bidea hartzen dut, alde honetarako bidea errazagoa dago eta bordatarainok joaten naiz, ondoren itzulia eman eta zuhaitzen arteko bidezidorra jarraituz Elorrolako Lepora itzultzen naiz Arantzazuko jeitsiera egiteko ohiko bidetik. 3 ordu eta erdi inguruko ibilaldia neguko elurraz gozatuz.
Arantzazu eta Urbia arteko bideskan dagoen iturri ezaguna.
Aterpea eta jan-edateko zerbait hartzeko toki ona. Neguko asteburuetan irekita egoten da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau