Denbora  ordu bat 25 minutu

Koordenatuak 650

Noiz igoa 18 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
526 m
355 m
0
1,2
2,3
4,7 km

Bisitak 740, kokapena 8

Nondik gertu Meaka, País Vasco (España)

Ibilbide labur bezain polit honetan zehar bi elurzulo bisitatzeko aukera izango dugu. Elurretxetik abiatu eta Aiako Harriko tontor nagusiei bizkarra emanez, pista zabalean zehar aurrera egingo dugu. Pinu eta izeien artean marrazten den bide honetatik lehen tartea bete bezain pronto, Oarsoaldea eta Bidasoaldearen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.
Pinudia zeharkatuz altuera irabaziko dugu, baina berehala jaisten hasiko gara eta pagadian sartzean 1. elurzuloa dagoen lekuraino jaitsiko gara. Elurra metatzeko erabiltzen ziren zulo hauek. Gainera uste da XVII. mende ingurukoak direla. Hemengoek, berriz, berezitasun bat dute, beste batzuk ez bezala hauek kubikoak dira eta zenbait kasutan ganga forma hartzen baitute. Diotenez, Frantziako Napoleon III.a eta bere emaztea zen Eugenia de Montijo enperatriza uda Miarritzera pasatzera etortzen zirenean, elurzulo hauetatik egunero elur-karga handia ateratzen zuten freskatzeko eta izozkiak egiteko.
Xenda erosotik errekaraino jaitsiko gara eta hau gainditu eta gero, maldan gora jarriko gara. Pista zabalak atsedengune bateraino eramango gaitu eta metro batzuk goraxeago errepidera aterako gara. Langa gainditu eta Aireko Palazioaren aurrien ondora iritsiko gara. “Ingelesaren gaztelua” izenez ere ezaguna den inguru honetan garai batean meategietako bulegoak eta meatzarientzako ostatu izan ziren eraikinen aztarnak daude.
Bide-seinale zuri, gorri, hori eta berdeek 2. elurzuloa dagoen lekuraino eramango gaitu eta azken malda txikia jaitsiz abiapuntura itzuliko gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/03/elurzuloen-ibilbidea-sl-gi-1005.html
Elurretxe
Bidegurutzea
1. elurzuloa
Atsedenlekua
Aireko Palazioa
2. elurzuloa
Elurretxe

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau