Koordenatuak 2063

Noiz igoa 29 de diciembre de 2017

Noiz egina noviembre 2013

-
-
1.192 m
657 m
0
3,4
6,7
13,49 km

Bisitak 122, kokapena 10

Nondik gertu Bikuña, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Bikuña-Atauko mendi lepoa-Atauko Haitza-Mirutegi-Baio-Bikuña mendatea-San Roman-Txumarregi-Peña Roja-Munain mendi lepoa(Zezamako bordak)-Zadorrako iturburuak-Munaingo Hariztia-Bikuña.

Neguaren atarian, Entziako mendi garaienak elurrez estalita zeudela egindako ibilbide klasikoa. Erabilitako bide guzkiak balizatutakoak dira.

Bikuña Donemillaga herriaren kontzejua da, Arabako Aguraingo Koadrillakoa. Entziako mendilerroaren ondoan, Mirutegi mendiaren mendebaleko harkaitz hormapean kokatzen da.

Herrixka honetatik, "Mendateko Abelbidea" jarraituz, Surbe eta Atauko Haitza mendien arteko mendatera iristen da, Atauko mendi lepora hain zuzen ere. Bidegurutze batzuk pasa arren tarte hontan ez dago galdebiderik, balizatutako bidea bait da.

Goiko larreetara iritsitakoan Urbasatik datorren Artzantzaren Naturbidearekin bat egiten da (GR-282). Artzai bide honen jarraipena mendi gandorraren ondotik doa, ondo balizatuta ere (zutabeekin, zuhaitzetan..). Hegoalderuntz jotzen du aurrena , Baio mendiaren aldera eta mendebalderuntz gero ( Zumarregi, Peña Roja...). Elurragatik tarteka bidetik atera nintzen bainan senda hau da track honen erreferentzi nagusia, Munian mendi leporaino iritsi arte. Mendi lepo hau leku ireki eta zabala da, Zezamako artzai txabolak batzuk daude. Leku erakargarria panoramika ederrekin.

Lepo honetatik jetsiera motz eta zakarra dago hasieran bainan berehala sartzen da basoan eta Zadorrako iturburu nagusira iristen da segidan. Zadorrako Iturburuen bidea jarraituz doa tracka, hau ere balizatutakoa.

Bidetik behera jarraituz GR 25arekin gurutzatu egiten da. Bikuñara eta Donemillagara joateko hortik jarraitu behar da. Tarte hau Munaingo Harizti ospetsuaren zati bat zeharkatuz doa. Entzia mendilerroaren barrutian kokaturik Europa Erkidegoko Ondarea da (LIC) eta Europako Red Natura 2000 barruan dago. Besteak beste 500 urte baino gehiakogo adina duten 608 "arimotxak" (haritz-motzak) omen daude, ale zahar eta monumentalak dira. Garai batean dehesa modukoa zena gaur egun nahiko basotxua da, basatiagoa...oso polita. Bertako fauna eta flora ere oso aberasgarriak dira. Aurrerago Zadorrarren ibai adartxo batzuen inguruetatik pasatzen da, ur emari haundia zuten egun hortan. Errekasto sare ikusgarria osatzen zuten baso artean, benetako Ikuskizun ederra eta gozagarria eskeiniz. Ubide bat edo bestea zeharkatu behar dira, arriz arri edo salto txikiak eginez. Ur haundiekin, paso egokiena aukeratu behar da eta arreta pixka bat jarri, besterik gabe.Bidea jarraituz, 1´5 km aurrerago, Bikuña bistan dagoelarik, GR-25aren ezkerrean dagoen sahiesbide batetik bueltatzen da ibilbide honen abiapuntura.


Txango hau udazkenaren bukaeran gauzatu zen. 800m ko kotatik gorantz elurtuta zegoen. Elurra pilatuta zegoen zenbait puntuetan nahiko nekagarria suertatu zen, Atauko eta Muniaingo lepoak gainditzerakoan batez ere.

Zeharkaldi ederra Entziako mendi garaienetatik igarota. Lastima laino tinkoa sartu izana goiko partean... paraje horietatik ikusten diren panoramika ziragarriak ikusi gabe geratu bait nintzen. Edozein urtaroan egiteko ibilaldi gomendagarria. Oskarbi egon ezkero are eta hobeago.

PD: Muniain mendi lepotik Bikuñaraino arazoak izan nituen GPSarekin. Beraz 2013an egindako track batearen zati bat erantsi diot egun hontan egindakoari, txukunago partekatzeko asmoarekin.
Waypoint

Artzantza Naturbidea GR-282

cima

Atauko Haitza

1100 m altura
Lepoa

Atauko mendatea

cima

Baio

Waypoint

Basa-Bideguneak

Waypoint

Basa-Bideguneak1

Intersection

Bidegurutze

parquing

Bikuña

Lepoa

Bikuña mendatea

Intersection

Ezkerretik abelbidea

Intersection

Eskubitik 1

Intersection

Eskubitik baso artean

Camino
Intersection

Eskubitik zubia pasa gabe

Intersection

Ezkerretik

Intersection

Ezkerretik Bikuñara

Camino
Intersection

Ezkerretik Mendateko Abelbidea

Mendateko Abelbidea
Intersection

Ezkerretik Ur biltegietara

Ibai

GR 25 Zadorrako iturburuak

Intersection

GR25 eskubitik

Munaingo Hariztia
Waypoint

Haritzak

Waypoint

Mendateko abelbidea

panoramica

Ikuslekua

cima

Mirutegi

Waypoint

Muniaingo ataka

Waypoint

Pasabidea 2

Waypoint

Pasabidea1

cima

Peña Roja

Zalanportillo
Intersection

San Roman

Mendateko Abelbidea
cima

Txumarregi

Waypoint

Ur biltegiak

Ibai

Zadorrako iturburua

Waypoint

Zezamako bordak

Munain mendi lepoa
Waypoint

Zubia

Magalondo

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau