Koordenatuak 1052

Noiz igoa 3 de febrero de 2020

-
-
1.202 m
419 m
0
4,8
9,6
19,28 km

Bisitak 24, kokapena 0

Nondik gertu Ezkurra, Navarra (España)

(2020-02-03) Egun pasako mendi ibilaldia Bidasoa Arroko mendialdean.
4,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Ibilbidea Eratsun herrira iritsi baino lehenagoko azken bihurgunean abiatzen da. Bertan zabalgune txiki bat dago errepidearen bazterrean pare bat auto uzteko modukoa.

Basakaitz errekaren zubia pasa eta Olalde aldera hartuko dugu, ezkerrera dugun pistan sartu eta berehala bidezidor bat ikusiko dugu ezkerretara gorantz doana, hauxe hartu eta segiko dugu. Hemendik gora malda handia dago eta bidezidorra estua da, baina nahiko garbi ere badago. Honela jarraituko dugu ordubetez Azpilegorra aldera iritsi arte, hemen gaintxo harritsu bat ikusiko dugu eta bere magalean Aierdi bordaren hondakinak.

Hau pasata pagadi handi baten barneratuko gara eta bidezidorrari jarraiki Zuparrobiko gandorrean ezarriko gara honi lotzeko beste ia ordubetez Zuparrobi (1165m) gainera iritsi arte. Tarte hau oso polita da, padagi zabala dugu iparreko magalean, amildegi izugarria hegoan eta gu gandorraren ertzetik gora joango gara.
Gora iristean lehen haize-sorgailuak ikusiko ditugu, badira honelako dozena bat gainalde guztia hartzen dutela. Zuparrobiko tontorra zapaldu, postontzia ikutu eta aurrera jarraituko dugu.

Orain behera egitea dagokigu, Urkizu lepora jeitsiko gara lehenik eta hemendik Basakabi Sakana aldera jeitsiko gara pagadian barrena doan bidezidor garbian behera. Honela beheko errekara iritsiko gara eta Lotzako urkillara, Basakaitz eta Lotza bi ibai adarren lotunera, iristean beste aldera igaroko gara, ez du arriskurik, ur handiegirik ez duelako, eta orain Anabarrita lepora (950m) eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu gorantz, tarte hau hasieran ez da oso maldatsua da baina gero, erreka berriro igaro ondoren malda gogortu egiten da 200 bat metroko desnibela gainditzeko pagadi garbian gora. Inguru honetan edateko ur izugarri ona dago.

Behin Anabarritako lepoan, langa pasa eta Otsolako landa ikusiko dugu gure aurrean, bertan aterpe itxi bat ere badago, eta guk mendi honen tontorrerantz joko dugu ezkerretara (sarteladera), azken helburua dugun Ernaitz (1203m) mendirako bidean. Anabarrita (1005m) muino hau pasa eta tarte batez GR12 Euskal Herriko Ur-mugaren ibilbideko senda jarraituko dugu Leuntze, Ireber eta Ernaitzu mendi tontorrak bereizten dituen leporaino. Hona iritsita zelaian gora jarraituko dugu Ernaitzu (1203m) gainera eramango gaituen 100 metroko azken maldan gora.

Behin tontorrean, ohiko argazkiak egin eta atseden tarte bat hartu eta zerbait jateko une egokia.
4 ordu eta erdiko ibilaldia eta 1400 metro inguruko desnibel metatua gainditu dugularik.
Bertatik mendi gainak alde guztietara eskaintzen dizkigun ikuspegietaz ere gozatu ahalko dugu.

Arratsaldea dugu jadanik eta itzulera bideari ekin beharko diogu, honetarako lehenik Otsolako landara jeitsiko gara Arkaldeko hegaletik, hemen pagadia da nagusi eta bidea garbi dago, Neolito-Brontze aroko trikuharri bat ere ikusi ahalko dugu bidetik oso hurbil.
Otsolako landara iritsita zelaigune zabal bat eta mendiko erreka bat pasako ditugu goizean ibili garen Anabarritako lepora iristeko.

Hemen Lotza muinoaren mendebaldetik doan pista jarraituko dugu ia kilometro batez eta gero malda handian behera sartu beharko gara pagadian Basakaitz erreka ondora iritsi arte, tarte honetan desnibel negatibo handia dago, ia 300 metro, baina kontuz jeitsiz ez du aparteko arriskurik.
Behin errakaren ondoan beste aldera igaro beharko gara ur gutxien dagoen tarteren bat aprobetxatuz.

Hemendik aurrera errekaren ondotik doan bidezidorrari jarraitzea besterik ez dago, zailtasunik gabeko bide polita da, bidean borda pare baten hondakinak eta iturri bat ere aurkituko ditugu, hasierako puntura iritsi arte. 2 orduko itzulera.
parquing

Eratsun, hasiera puntua

árbol

Azpilegorra igoera

Waypoint

Zuparrobiko gandorra

cima

Zuparrobi (1165m)

árbol

Pagoilunbeko basoa

Ibai

Basakaitz-Lotza errekak

cima

Arnabarrita (1005m)

cima

Ernaitzu (1203m)

hondakin arkeologikoak

Arkalde trikuharria

panoramica

Otsolako landa

Hondakinak

Basakaitzeko bidezidorra

parquing

Eratsun, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau