Denbora  4 ordu 38 minutu

Koordenatuak 419

Noiz igoa 5 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
312 m
8 m
0
2,1
4,3
8,56 km

Bisitak 174, kokapena 4

Nondik gertu Gornutz (Montaña), País Vasco (España)

Lezo eta Hondarribia lotzen dituen Jaizkibelgo errepideko 11 eta 12. kilometroen artean dagoen lurrezko aparkalekuan ibilgailua utzi eta eskuinetik ateratzen den pista zabala hartuko dugu. Berehala iritsiko gara Aierdiko parajeetara, Talaia bidearekin bat eginez. Bertan dagoen “Camino Forestal a Gastarroz” izena duen errotarriaren ondotik jaisten den lurrezko pista zabaletik azkar jaitsiko gara karabineroen etxea izan zen Erentzingo kuartelaren ondora. Bide erosoak kostara gerturatuko gaitu eta buelta luze bat eman ostean, Erentzingo portura helduko gara. Jaizkibelgo itsasertzean dagoen badia edota kala polit hau, garai batean erromatarrek erabili ohi zuten eta gaur egun urpekarientzat paradisua bilakatu da. Alga biltzaileek erabili ohi zituzten hainbat eraikin ere antzeman daitezke inguruotan. Eszenatoki liluragarri honetaz gozatu eta gero, Club Vasco de Campingek bi marra zuriz balizatu zuen xenda bilatuko dugu eta bertatik Erentzingo Zabalera iritsiko gara.
Bat batean, gure mendean paramoudra izeneko egitura bitxien munduko kontzentraziorik handiena ikusiko dugu. Bere osotasunean ikusi ahal izateko marea behean egotea komeni da. Xenda utzi eta bertara jaitsiko gara. Esferiko eta biribildu itxura hartzen duten geoformak bitxi hauek gure imajinazioa dantzan jarri eta forma desberdinak irudikatuko ditugu: dortokak, arrautzak, anforak, esponjak.... Silize-konkrezioak diren paramoudrak tamaina handikoak dira eta organismo baten gordelekuaren fosil-aztarna baten inguruan antolaturik agertzen dira (icnofosilak). Egitura hauek guztiek 5 mm inguru duten hodixka bat izaten dute barrenean, eta honen barruan espikula izeneko beste egitura txikiago bat. Hareharriaren hondar aleak batzen dituen kaltzio karbonatoak disolbagarritasun handia duenez, euri-urak eta itsasoko brisa hezeak erraz disolbatzen dute eta ondorioz, hareharria hondar-ale txikitan barreiatzen da. Geoforma izenez ezagutzen diren silize-kontzentrazio hauek bikainak eta kasi perfektuak dira. Jaizkibelgo itsasertzeko ingurune harrigarri bezain liluragarri honi hamaika argazki atera ondoren, zabalgune arrokatsutik aurrera segitu eta itsasertzeko kobazulo harrigarrienaren irekidura ikusi dugu. Mari Aiako Harritik honaino zetorrela dio elezaharrak.
Ibilbide zirkularra ixteko xenda balizatura itzuliko gara eta Biosnar lurmuturrerantz joko dugu, Kantauri itsasoan gehien barneratzen den lurmuturrera hain zuzen ere. Labar txiki baina bertikalen gainetik marrazten den xendak Talaia bidearekin bat egiten duen lekuan, Biosnar ezkerrera utzi eta maldan gora abiatuko gara itsasotik urrunduz. Pista zabalak Aierdira eramango gaitu, baina lehenago aldapa piko eta belartsu batek gure ibilaldia laburtu egingo du hasieran, jaisteko erabili dugun lurrezko pista zabalera igoz. Apenas kilometro bat eta abiapuntura itzuliko gara.
Koartela
Erentzingo portua
Erentzingo zabala
Paramoudrak
Paramoudrak
Paramoudrak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau