Zailtasun maila   Erraza

Denbora  3 ordu 51 minutu

Koordenatuak 348

Fecha de subida 11 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
408 m
17 m
0
2,7
5,4
10,76 km

Bisitak 653, kokapena 7

Nondik gertu Jaitzubia, País Vasco (España)

Jaizkibelgo paisaiak osagai asko eta aberatsak ditu: itsaslabarrak, itsasargiak, landaretza ugaria, haran eskegiak eta batik bat, itxura fantastikoa duten hareharrizko bloke eta harri bitxiak.
Jaizkibelgo paradorea izandako aurrien ondotik abiatu gara eta errepidearen beste aldean dagoen pistatik barrena beherantz jo dugu. Talaia bidea gurutzatu, Lerueta gainaren ondotik pasa eta Leizanabar muinoaren magaletik jaitsi gara Labetxuko sakanaren aldera jaisten den bidea gure ezkerrera utziz. Pista zabaletik hasieran eta gero xendan zehar Erentzingo zabalaren gain aldean dagoen talaiara igo gara. Argazki pare bat atera eta honen azpirik marrazten den bidetik Erentzingo portu eta zabaleraino jaitsi gara. Jaizkibelgo itsasertzean dagoen badia eta hondartza polit hau garai batean erromatarrek erabili zuten, eta gaur egun urpekarientzat paradisua bilakatu da. Alga biltzaileek erabili ohi zituzten hainbat eraikin ere antzeman daitezke inguruotan.
Ingurune liluragarri honetaz gozatu eta gero, gertu ikusi dugun bide zabaletik, aspaldi kuartela izandako etxearen aurrien ondora igo gara eta bertatik Talaia bidearekin bat egin dugu. Bide balizatua jarraituz beheranzko bidearekin bat egingo dugu eta bertan Talaia bidea utzi eta ibilaldiaren hasieran hartutako bidetik abiapuntura itzuli gara.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/02/erentzingo-portua-eta-zabala.html
  • argazkia Santa Barbara dorrea
  • argazkia Behatokia
  • argazkia Erentzingo portua eta zabala
  • argazkia Koartela
  • argazkia Santa Barbara dorrea
Santa Barbara dorrea
  • argazkia Behatokia
Behatokia
  • argazkia Erentzingo portua eta zabala
Erentzingo portua eta zabala
  • argazkia Koartela
Koartela

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta