-
-
782 m
491 m
0
4,1
8,1
16,21 km

Bisitak 104, kokapena 0

Nondik gertu Unanu, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean Ergoienako ibarra bisitatuko dugu.

Unanuko herrian utzi dugu kotxea.

Beti, Beriain mendiaren magalean ibiliko gara.

Hasteko, Unanun GR282 hartu dugu (Uharterako norabidean). Pista bukatzen denean, muino batean, Arbizurako norabidean, maldan bera, jarraituko dugu.

Beranduago, eskuinera joango gara Lakuntza aldera. Lakuntzara iritsi baino lehen, autobidea pasatu gabe, ezkerrera eta gero berriro ezkerrera errepide estu batetik aurrera eta zuzen jarraituko dugu Unanu aldera.

Unanura iritsi baino lehen, soro arteko eta herri arteko bideak probestuz, Dorrao herria bisitatu eta, bukatzeko, Dorraotik Unanura hurbilduko gara.

Oharrak:
- Ibilbide osoan, nahiz eta zatirik handiena balizatuta ez egon, tracka jarraituz gero ez dago arazorik martxan jarraitzeko.
- Trackan dauden 2 adarrak sahiesten ahal dira. Horretan sartu gara pentsatuz irtenbiderik zegoela eta, txangoa gehiegi ez konplikatzeko, atzera egin dugu 2 zati txiki horietan.
---------------------------------------------------------------------------------------
Ergoiena Iruñeko merindadearen mendebaldean dago. Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu. Urbasako mendilerroa bestalde herriaren ekialdean altxatzen da.

Herriak Etxarri Aranatz, Uharte Arakil eta Arbizurekin egiten du muga iparraldean, eta Urbasa mendilerroarekin, hegoalde, mendebalde eta ekialdean.

Klima eta landaredia

Klima azpiatlantiar motakoa da eta ezaugarrien artean, eurite ugariak, neguko hotza, eta uda garaiko lehorte txikia daude. Izan ere, abuztuko hilabetea idor jo daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 eta 160 inguru dira, altueraren arabera, euriak ugariagoak direla.

Ergoiena inguratzen duten mendietan, hainbat pagadi eta harizti daude. Pagadiak, San Donato eta Urbasako mendien maldetan (guztira 2.000 hektarea baino gehiago), eta hariztiak udalerriko gune lauagoetan (343 hektarea). Historian zehar hariztien azalera asko murriztu da mozketen ondorioz.

Herriak

Ondoko herri hauek osatzen dute Ergoiena: Lizarraga (herriburua), Dorrao eta Unanu.

Historia

1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri Aranatzetik bereiztu zuten. Horrek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek horiek elkarrekin eta janaria erdibana jarriz egin behar zituztela erabaki zuten. Ergoienaren bereizte horretan, udalerria osatzen duten hiru herrien artean ere liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.

Udalerri modernoa 1857ko erroldan agertu zen lehen aldiz; hiru herrien bat-egiteaz sortu zen.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta