-
-
603 m
438 m
0
1,1
2,3
4,52 km

Bisitak 42, kokapena 1

Nondik gertu Meaka, País Vasco (España)

Elurretxetik abiatu bezain pronto, ibilgailuen pasoa eragozten duten kateak aurkituko ditugu eta metro gutxi batzuk aurrerago, xenda ezberdinak ateratzen diren lekuan, Aiako Harriko tontorretara doan xenda hartuko dugu. Aurrera jo, elur-zuloaren ondotik pasa eta alertzeen artetik ateratzean ezkerrera hartuko dugu, gorantz, Aiako Harriko tontorretarantz doan bidea gure eskuinera utziz. Pagadian zehar Ingelesaren Gaztelua izenez ezagunak diren aurrien ondora jaitsiko gara, garai batean meategietako bulegoak eta meatzarientzako ostatu izan ziren edifizioen aztarnak. Alertzeen artetik ateratzean egurrezko hesola aurkituko dugu, bertan guk jarraitu beharreko bidea besteetatik behin-betikoz banatzen delarik.

Goian ikusiko dugun Irufagoeta izena duen muinoa inguratuko dugu segidan. Hemendik aurrera bidea leuna, oso ibilia eta nabarmena da eta gertu ikusiko ditugu Erlaitzeko tontorra eta Pagogaña muinoa. Puntu honetan, bideak beherantz egiten du errepidera heldu arte. Ehun bat metro bete beharko ditugu errepidean zehar, baina berehala kotxeentzat prestaturiko aparkaleku baten ondotik berriz xenda markatu batek Arbiungo muinora eramango gaitu. Berriro errepiderantz eramango gaitu bide honek. Hirurehun bat metro asfaltoaren gainetik atsedenleku biren artetik pasatuz, juxtu Erlaitzera igotzeko maldaren hasieran kotxeak aparkatzeko lekura iritsiko gara. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Markos, Txoritokieta eta Guadalupe. 1891n hasi zituzten Erlaitzeko gotorlekua eraikitzeko lanak baina hurrengo urtean eten egin zituzten. Gerora, eta muga zaintzeko asmoz, diktadura frankistak bunker batzuk eraiki zituen. Langileen barrakoiak izandakoei bizkarra eman eta Erlaitzeko tontorrera doan xenda bilatuko dugu.

Tontorra utzi eta Lapurriturriko lepora jaitsiko gara maldan behera garo artean jaitsiz. Aparkalekura heldu aurretik, Soroetako muga edo “Iheslarien Harria” izenez ezaguna den mugarriaren ondotik pasako gara. Nonbait, XVIII. mendean muga zaintzen zuten soldaduei desertatzeak zekarren arriskuaz ohartarazteko egina. Serapio Mugicaren ustez, harri hau XVIII. mendekoa da eta itxuraz ihesaldiak edo desertzioak ekiditeko jarri zen. Bertan hauxe jartzen du: “Hemendik ihes egitea bizitzarekin ordainduko da”. Igoera erraza da eta denbora gutxi beharko dugu Pagogañako aztarnen ondora iristeko. Erlaitz eta Endarlatsako dorreekin batera eraiki zuten hirugarren karlistada amaitu eta muga beste matxinadetatik babesteko. Gerra Zibilean kalte handiak izan eta gero, abandonatu egin zuten, baina ondoren, II. Gerrate Mundialean, inguru hauek lagun askoren igarobide bihurtu zen. “Red Cométe”ko kideek, lurrera botatako hegazkinetako pilotu aliatuei laguntzen zieten muga pasatzen. Haiei esker, ehunka iheslari salbatzea lortu zuten.
  • argazkia Erlaitzeko gotorlekua
Erlaitzeko gotorlekua
  • argazkia Erlaitz
Erlaitz
  • argazkia Pagogaña
Pagogaña

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta