Koordenatuak 161

Noiz igoa 11 de enero de 2015

Noiz egina enero 2015

-
-
931 m
76 m
0
3,2
6,4
12,89 km

Bisitak 846, kokapena 9

Nondik gertu Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)

Errekatxotik irten ginen. Zubia pasa eta frontoitik gora jo behar da Tellitu auzorantz. Tellitura ailegatu baino lehen Tellituko harrobia ikusiko duzu. Zuzen jarraitu Tellitu auzora ailegatu arte.

Auzoa zeharkatu eta asfaltozko bidea amaitzen da eta lur-bidea jarraitu behar da mendia igarotzen. Kontuan eduki hesi bat dagoela eta honek ireki eta handik pasatu behar dela, ez pentsa ezin dela sartu eta txarto zoazela!

Pixkat ibili eta gero, aldapa bat dago non goikaldean elektrizitate-dorre
bat dago eta han, berriz asfaltozko ibilbidea hasten da. Handik jarraitu Saratxora ailegatu arte.

Saratxo auzoan geldialditxo bat egin daiteke. Auzoa zeharkatu eta errepidea jarraitu behar da. Ibilbideko tarte batean berriz lur-bidea hasten da eta honela jarraituko du Eretzara igo arte.

Ondoren, suebakietara ailegatuko zara, hau da, ibilbidearen azken partea baina baita nekagarriena ere. Suebakien behekaldean, zelai bat dago mahai eta bankuekin eta komenigarria da han atseden bat hartzea, hamaiketakoa jatea eta ura edatea, indarra hartzeko azken tartea egiteko.

Suebakiak igo poliki-poliki, batzuk nahiko erraz dira igotzeko baina beste batzuk erabat aldapatsuak dira. Zenbatu genituen eta zazpi suebaki desberdin zeuden.

Azken suebakian zaudela, hau ere igo baina ezin da zuzen jo, ia honen amaieran zaudela, basotik sartu behar zara eta handik bidea jarraitu Eretzaren tontorrera arte.

Tontorrean zarela, geldialditso luzeago bat hartzea komeni da, jateko eta gero buelta indarrarekin hartzeko.

Errekatxora bueltatzeko etorritako bidetik joan behar da, eta honekin ibilbidea amaituko da.

OHARRA:
Kontuan hartu ez daudela iturririk, beraz beharrezkoa da ur botila handi bat eramatea ibilbiderako.

cima

Eretzaren tontorra

Eretzaren tontorrean zelai handi-handi bat dago non aprobetxatu ahal da jateko eta atseden handi bat hartzeko berriz etxera bueltatzeko ibilbidea hasteko. Ikuspegi miresgarriak daude.
Lepoa

Azken suebakia

Picnic-a

Atseden hartzeko gunea

Honek, zelai txiki bat da non atseden har dezakezu edo hamaiketakoa edo zerbait jan. Zelai hau suebakien behekaldean dago, beraz indarra hartu behar da aldapa handienak igo eta beraz, esfortsu handiena egin behar delako orain.
Lepoa

Suebakiak

Erlijio-eraikina

Errekatxoko eliza-Irteera

Errekatxo elizan elkartu ginen handik ibilbidea hasteko.
Waypoint

Zulo misteriotsua

Aldapatik gora zoazela, bost metrora eskuinera zulo bat dago nondik lurruna ateratzen da tenperatura altuago egiten duelako lur azpian. Hiru edo lau metroko sakonera ditu eta harri bat jaurtiz gero zenbat sakonera duen kalkulatzeko gutxi gorabehera, konturako ginen altzairuzko zorua zegoela eta honek, harritu gintuen, honek esan nahi zuelako gizakia egindako zerbait zela. Orduan, etxera ailegatzean galdetu genuen eta meazulo bat zela esan ziguten.
Waypoint

Tellitu

Tellitu auzoa zeharkatu behar da. Auzo honek oso txikia da eta oso biztanle gutxi ditu, bi edo hiru etxe baititu gehienez.
Meategia

Tellitu harrobia

Tellitu harrobia ikusten da ibilbidetik. Honek, aintzinean eraiki zen minerala ateratzeko baina azkenean ez zen inoiz martxan ipini Barakaldoko Udaletxea kexatu zelako arriskutzua izango baitzen Errekatxorentzako lehergaiak erabiliko baitziren.
Waypoint

Saratxo

Saratxo auzoa ere topatuko duzu. Auzo txiki bat ere bada, baina baseliza bat du eta zelai txiki bat banku batekin atseden txikia hartzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau