• argazkia Errenteria-Astigarraga-Errenteria zirkularra
  • argazkia Errenteria-Astigarraga-Errenteria zirkularra
  • argazkia Errenteria-Astigarraga-Errenteria zirkularra
  • argazkia Errenteria-Astigarraga-Errenteria zirkularra
  • argazkia Errenteria-Astigarraga-Errenteria zirkularra

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  4 ordu 51 minutu

Koordenatuak 1886

Fecha de subida 15 de diciembre de 2013

Fecha de realización diciembre 2013

-
-
296 m
-4 m
0
4,8
9,6
19,23 km

Bisitak 1225, kokapena 23

Nondik gertu Iztieta, País Vasco (España)

Errenteria eta Astigarraga tarteko ibilbide honek bi herriak lotzen ditu beraien mendi ezagunenen bitartez: Santiagomendi eta Sanmarko-Txoritokieta. Inguruko baserriak, sagardiak eta basoak ezagutzeko irteera aproposa.

Ibilbidea Errenteriako erdigunetik hasten da. San Marko ingururantz abiatzen da (Txirritatik) eta hortik Txoritokietaranzko bidea jarraituz, Perurenako bidegurutzeraino jaitsiko gara.

Frantxillako jatetxera iritsi orduko, Donejakue bidea hartu eta Santiagomendiraino joango gara. Donostiako bistaz gozatu, ur botilak bete, eta Astigarragako herrira jaitsiko gara.

Errenterira itzultzeko, hilerrirantz doan bidea hartu eta hortik, sagardiak pasa eta berriz ere Txoritokietara igoko gara. Lehengo bide beretik jaitsi beharrean, oraingoan Beraungo auzora doan bidea hartu dugu.
Errenteria-Astigarraga-Errenteria
Errenteria-Astigarraga-Errenteria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta