• argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)
  • argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)
  • argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)
  • argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)
  • argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)
  • argazkia Eskas - Artikutza - Eskas (zirkularra)

Denbora  4 ordu 45 minutu

Koordenatuak 776

Noiz igoa 11 de junio de 2018

Noiz egina junio 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
656 m
299 m
0
3,7
7,4
14,75 km

Bisitak 149, kokapena 2

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Artikutza Goizuetan kokatuta dago, Nafarroan; 3.700 ha inguru ditu, eta 30 km-ko perimetroa. Oiartzun, Lesaka, Arantza, Zubieta eta Beintza-Labaienekin egiten du muga.

Mendi-zirku batek inguratzen du, eta hauek dira tontor nagusiak: Bianditz (841 m), Izu (829 m), Arainburu (1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m).

Erroiarri, Enobieta, Urdallu eta Elama arro nagusietarantz doazen errekasto ugari dago, eta guztien artean Añarbe erreka sortzen dute. Erreka horrek Berdabiotik, barrutiko kota txikienetik (250 m), uzten du Artikutza.

EREMU BABESTUA

Ur hornikuntzarako kanal eta hodi sarea eratzearekin batera, basoa errekuperatzeko prozesua ere hasi zen, bi helbururekin: ur edangarria lortzeko baldintza egokiak sustatzea eta barrutia erosteko kredituari aurre egiteko diru sarrerak lortzea. Horretarako, bi sistema erabili ziren: pagadiaren birsortze naturala bultzatzea eta baso espezie batzuen birlandaketak egitea.

2004. urtean, Natura 2000 Sarearen parte izatera pasa zen Artikutza (espezieak eta haien habitatak babestera bideratutako natur guneen Europako sarera), eta Nafarroan dauden Garrantzia Komunitarioko 42 Lekuetako (GKL) bat da orain.

Sare horretan sartzea justifikatzen duten oinarrizko elementuak hauek dira:

Baso naturalak: pagadiak, hariztiak eta hagin sailak. Gaur egun, eta ia 100 urtez babestu ondoren, Artikutzako azaleraren %90 baso da. Pagoa da espezie nagusia, eta pagadiak osatzen du baso azaleren ia erdia. Azken urteetan gizakiaren esku-hartzerik izan ez denez, helduarora arte garatu dira. Azaleraz gain, azpimarratzekoa da pago lepatu zahar asko eta hildako egur ugari izatea ere; izan ere, bai badaude hainbat espezie bizirik irauteko hildako egur hori behar dutenak.

Ibai ekosistemak: errekasto eta haltzadiak. Beren urak Artikutzatik igarotzen diren lau ibai nagusietara isurtzen dituzten errekasto ugari dago; horietatik, Urdallu da Artikutzako barrutitik kanpo jaiotzen den bakarra. Errekasto horiek intereseko fauna eta flora espezieak biltzen dituzte.

HISTORIA

Bertan kokatuta dagoen auzoaren izena hartu duen barrutiaren lehen erreferentziak XIII. mendekoak dira. Garai hartan, Anizlarrea deituriko lursailaren parte zen Artikutza. Eremu hori dohaintza, truke eta erosketen bitartez Orreagako Santa Maria Kolegiataren mende zegoen, eta XIX. mendera arte horrela iraun zuen.

Kolegiatak, hango burdinolak, ikazkintzarako eskumenak, meatzeak, basoak eta larreak berak zuzenean ustiatu edo errentan ematen zituen, eta oraindik ere ikus daitezke Artikutzan, han-hemenka, Anizlarrea eta saroiak (hau da, tamaina handiko azienda (behiak, idiak,...) bazkatzeko erabiltzera bideratutako lursailak) zedarritzen zituzten mugarriak, Orreagako zigilua zizelkaturik daramatenak.

Urteak aurrera joan ahala, Goizuetak Anizlarrearen gainean zituen eskumenak handituz joan ziren, baina Kolegiataren eta Goizuetaren nahiz beste errentari partikular batzuen arteko desadostasunak eta auziak etengabekoak ziren, batzuen eta besteen interesek ez baitzuten bat egiten. Hala, 1815ean, Orreagak eta Goizuetak adiskidetasuna sinatu zuten, eta Anizlarrea bi zatitan banatu zen: Anizlarrea berriaren 5.477 ha Goizuetarentzat, eta Orreagako gobernuarentzat Anizlarrea zaharraren 3.770 ha, gaur egungo Artikutza dena. Goizuetak eta jabe partikularrek ez zuten inongo eskumenik azkena esan dugun eremu horretan. Banaketa horren lekuko dira Anizlarrearen banaketa, eta Artikutza eta Goizuetako muga markatzen duten 37 mugarriak.

XIX. mendearen hasieran izan ziren gobernu liberalek elizaren eta ordena erlijiosoen ondasunak desamortizatzeko prozesua bultzatu zuten. Alvarez Mendizabal buru zuen prozesu honetatik kanpo geratzea lortu zuen, ordea, Orreagak, Kolegiata eta ospitale izaera zuelako eta Maria Cristina erreginaordeak ere gestio batzuk egin zituelako. Erreginaordea kendu eta Espartero agintera igo zenean, Orreagako jabetzak ere desjabetu eta enkantean atera ziren.

Fagoaga eta Carriquiri izan ziren Artikutzako lehen jabeak, 1844an. Haiek enkantean lortu zuten barrutia, hainbat ahaleginen ondoren hasierako prezioaren halako bi ordainduta. Jabez aldatuz joan zen barrutia, eta, era berean, baita bere prezioa handituz ere, baina ez bertan egindako hobekuntzengatik, baizik eta espekulazioagatik. Horrela, 1896an Loubiere-ren eta Cintoren eskuetara pasa zen, eta haiek Elamako meatze gunea Errenteriako geltokiarekin lotu zuen ferrokarrila eraikitzen hasi ziren. Aldamako kondeak jarraitu zuen ferrokarrilaren ustiapenarekin, eta ondoren Rafael Picaveari saldu zitzaion barrutia. Hark, beste baltzu batzuen artean, “Compañía explotadora de Artikutza S.A.” sortu zuen Acillonako markesarekin batera, eta hura izan zen, Acillonako markesa, Artikutzaren hurrengo jabea.

Acillonako markesaren oinordekoei erosi zien barrutia Donostiako Udalak 1919an, 3.200.000 pezetaren truke (19.233 € inguru).

URA DONOSTIARENTZAT

XX. mendearen hasieran, “Belle Époque” delakoan, Donostiako populazioa nabarmen hazten ari zen, batez ere udan, Espainiako erregetzak uda sasoia han igarotzen baitzuen. Inguruko putzu eta iturburuak ez ziren nahikoa hiria hornitzeko, eta konponbide berriak behar ziren. Urumea errekan gora bila aritu ondoren, Añarbe errekan presa txiki bat eraiki zen, Artikutzako mugan.

1902an, sukar tifoideak jo eta 40 pertsona hil ziren. Alarma piztu zen. Presatik gorako urak aztertu ondoren, han aurkitu zuten infekzio gunea; izan ere, Artikutza auzoko bi bizilagun gaitz horrek jota gaixotuta zeuden, eta haien arropa zikinak errekan garbitu eta gorotzak errekara isurtzen zituzten. Hori zela eta, Donostiak pentsatu zuen nahitaezkoa zela Artikutzako barrutiaren kontrol osoa.

Negoziazio zail batzuen ondoren, 1919an lortu zuen Udalak barrutiaren jabetza izatea. Hala, hango ur emariak aprobetxatzeko hodiak sartu, kanalak egin eta ura zikindu zezaketen aktibitate guztiak debekatu egin ziren (baso eta mea ustiapenak, ganadua ibiltzea…, eta pertsonak barrutira sartzea ere mugatu egin zen eta barrutian sakabanatuta zeuden baserrietako biztanleak (Elama, Goizarin, Egazki…) Artikutzako herrixkara aldatu ziren).

1950 eta 1960 urte bitartean, Artikutzako presa eraiki zen, baina arazo geologikoak zirela eta, lanak ezin izan ziren behar bezala amaitu, eta aurreikusita zegoenaren erdira mugatu zen urtegiaren edukiera. Eta, albo batean izan ziren filtrazio arazoek ere murriztu egin zuten, lehenaz gainera, edukiera. Beraz, urtegi berri baten beharra sortu zen, eta hala egin zen Añarbekoa, 1975ean martxan jarri zena, Donostialdeko eskualdea hornitzeko. Horrela, Artikutzako urtegia zuzeneko hornikuntzatik kanpo geratu zen. Gaur egun Artikutzako ura Añarbera iristen da ibilgu natural baten bitartez (bertan behera utzi da garai batean diseinatutako kanal sarea), eta Añarben pilatzen den uraren %90 Artikutzatik datorrena da.

Iturria: Donostiako Udala

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 11-jun-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Paraje zoragarria!
    Natura paregabea duen tokia.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 11-jun-2018

    Eskerrik asko Ibiltari'75!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau