Koordenatuak 580

Noiz igoa 15 de octubre de 2019

-
-
1.147 m
294 m
0
3,3
6,5
13,07 km

Bisitak 9, kokapena 0

Nondik gertu Dorleta, País Vasco (España)

(2019-10-15) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Eskoriatza herrian bertan abiatzen da, hasieran Lete auzora aldeko bidea hartuko dugu, behin Letegarai baserrira iritsita, zuzen jarraituko dugu harrizko pistatik gora Puntiaga aldera, hemen historiaurreko tumulu bat ere badago, baina sasiak estalia duenez ezin da askorik ikusi.
Hemen beste pista batekin gurutzatuko gara eta bertan eskuinera jarraituko dugu tarte labur batez "Kurutzebarri" seinalea eta bidezidorra ikusten ditugun arte, bide hau hartu eta Eleizabarri aldetik gora egingo dugu, bidea ona da eta malda ere gogortzen doa zati honetan San Juan Txiki baselizara heltzen garen arte.

Baseliza pasa eta aurrera jarraituko dugu hasieran Apotza aldera daraman harrizko pistari jarraituz, 1000m-ko garaierara iristen garenean eskumara dugun Erlaitzera daraman bidezidorra hartuko dugu Aranguren (1149m) mendiaren azpian kokatu arte, hemen bidezidorra utzi eta zuzen joko dugu gora Aranguren mendia iparraldeko bidezidorretik igotzeko asmoz, honela tontorrera igoko gara. Jarraian hau eta Arlutz (1129m) arteko sakonunera jeitsko gara eta Arlutz Ek. (1126m) mendia igoko dugu ipar-ekialdeko sendatik.
Lehenik Arlutz Ekialdea (1126m) tontorra zapalduko dugu eta ondoren metro gutxira dagoen Arlutz (1129m).

Hona iritsita itzulera bideari ekingo diogu, lehenik Erlaitzeko bidezidorrera jeitsiz eta gainerako guztia ia igoerako bidean zehar erabili ditugun pista eta sendak jarraituz, San Juan Txikira lehenik, eta gero Puntiagatik Eskoriatza herrira artekoak.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parquing

Eskoriatza, hasiera puntua

Waypoint

Igoera

cima

Aranguren (1149m)

cima

Arlutz (1129m)

Waypoint

Eskoriatza, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau