Denbora  4 ordu 43 minutu

Koordenatuak 1384

Noiz igoa 5 de abril de 2019

Noiz egina marzo 2019

-
-
1.017 m
440 m
0
3,2
6,4
12,75 km

Bisitak 82, kokapena 2

Nondik gertu Vidaurreta, Navarra (España)

Berriz ere Iruñerrian buruturiko ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Gaurkoan Bidaurreta herrira gerturatu gara, bertatatik Txarakardiara eta bereziki Esparatz mendira igotzeko. Ibilbidea zirkularra egiteko asmoarekin, GRtik jaitsiko gara tarte batez, baina Belaskoinera jo ordez, Bidaurretan bukatuz.

Ibilbidearen luzeera 12,8 km ingurukoa eta 745 metroko desnibelakoa.



Ibilbidea eta altimetria.







Arestian aipatu bezala, Bidaurretako herriko goiko partean kotxeak utzi ditugu, bertatik ibilbidea hasiz. Larrain eta parke eder bat duten leku baten inguruan.















Goiko etxe bizitzen ezkerretik abiatzen den pista hartu dugu, bertatik herria uzteko.







Aurreneko pisten bidegurutzean zuzen jarraituko dugu.



Baina metro gutxi gorago, pista utzi beharko dugu eta eskuinetik abiatzen den bide estuagora pasatu beharko gara. Zuzen doan pista zura eskuratzekoa da eta malkartsua izateaz gain, mendi magalean akitu egiten da.







 Hasieran zabalagoan den arren, gutxina estutzen joango da eta zigi zaga erosoen bitartez altuera irabaziko dugu.











 Bide eroso honetatik emeki emeki mendizerrako goiko aldera iritsiko gara.



 Mendi-ertzara iristean hesi bat gainditu beharko dugu.







Bere ondoren GR-arekin bat egiteko. Bertan indarrak apur bat berreskuratu eta taldetxo argazki bat egingo dugularik.

















Ezkerreko norantza jarraituz, metro gutxi aurrerago pista batera iritsiko gara. Oraingoan pistaren ezkerretik gora segiz.























Momentu batean pista estutuko da eta bidegurutze batean antzekoan eskuinetik jarraituko dugu altuera ez galtzeko.











 Bidean, momentu batean harri multzo bat ikusgai izango dugu. Bertatik eskuin aldetik, bidea utziz, Txarandaka mendiko tontorrera bideratuz.



 Txarandaka mendiko gailurra, soilik harri multzo baten bitartez adierazita dago. Normalean jendeak, aurreko bidegurutzea zuzen gainditzen duenez, ez da metro gutxi hauetan desbideratzen eta beraz ez da tontorrera iristen.







Berriz ere bidera itzuli beharko gara, aurrera jarraitzeko.



 Aurrerago hesi batetara iritsiko gara. Hesia bidearen erdian denez, nahiko zapalduta dago eta eragozpenik gabe gaindituko dugu. Hala ere bertan amildegi aldera apur bat desbideratzea merezi du, behatoki ederra dugulako.







 Bideak apur bat jaisten da, eta topatuko dugun bidegurutze batean eskuin aldera jarraituko dugu. GR-a gaudenez, seinaleetan erreparatzean ez da galtzerik.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/04/txarakardia-eta-esparatz-bidaurretatik.html
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutze honetan eskuinetik jarraitu. GRaren markak segi
Intersection

Bidegurutze 11 Eskuin

Esparatz mendiko bertze isurialdetik jaisten hasi eta metro gutxi batzuren ondoren eskuinetik pinadira desbideratu beharra dago.
Waypoint

Bidaurreta herriko nabea

Bidaurreta herrira iristean topatuko dugun nabea.
Waypoint

ATAKA 1

Hesia gainditzeko atea eta ataka bat izango dugu.
Waypoint

ATAKA 2

Pistara iritsi eta eskuinetik ataka eta hesia gainditzeko tokia izango dugu. Peña Handi eta Esparatz arteko mendi-lepoan dago.
Waypoint

ATAKA 3

Pistaren erdian metalezko ate edo ataka bat topatuko dugu.
Waypoint

BARRAK

Pistaren erdian azienda bertatik ez igarotzeko metalezko barrak daude.
parquing

Bidaurreta Aparkaleku

Ibilbidearen hasiera Bidaurreta herriko goiko parteko aparkalekutik dugu.
cima

ESPARATZ

Esparatz mendiko tontorrean erpin geodesikoa eta aintziratxo baten aztarnak ikusgai. Behatoki natural ederra, estrategikoki kokatua.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Aurreko bidegurutzetik gertu dagoen bigarren bidegurutzea. Kontuz ibili eta ez jarraitu zuzenean pista zabalenetik. Eskuin aldeko bidera pasatu beharra dago.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Pista batetara atera eta ezkerretik igotzen jarraitu. Zutoinak norantzak adierazten dizkigu.
Intersection

Bidegurutze 05 Eskuin

Bidegurutze honetan eskuin aldera jo beharko dugu, segi markak. Pistatxo batera ateratzen gara eta bertatik eskuinera metro gutxi batzuk egiteko.
Intersection

Bidegurutze 06 Ezker

Pista zabalago batetara aterako gara eta bertatik, ezkerretik, jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Puntu honetan eskuinetik jarraitu. Zutoin bat topatuko dugu norantza adierazten diguna.
Intersection

Bidegurutze 08 Ezker

Lepoko pisten bidegurutzea gainditu eta ezkerretik gora abiatzen den pista jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 09 Eskuin

Pistatxoak hesi batetara eramango gaitu, eta hau gainditu gabe eskuinetik igotzen jarraitu beharko dugu.
Intersection

Bidegurutze 10 Eskuin

Puntu honetan bidea eskuin aldetik jarraitu beharko dugu Esparatz aldera zuzentzeko.
Intersection

Bidegurutze 01 Zuzen

Herritik irten eta pistan topatuko dugun aurreneko bidegurutzean zuzen segi.
Waypoint

GRa ezker

GRra iritsi eta ezker aldetik jarraitu beharko dugu.
Waypoint

HESI 4

Esparatz mendiko tontorrera iristeko gainditu beharreko hesia.
Waypoint

HESI 2

Behatoki natural bat topatuko dugu bidean, eta bere aldamenean hesi bat gainditu beharra dugu. GRa bertatik igarotzen denez, hesia nahiko apurtuta topatuko dugu eta erraz gainditu ere.
Waypoint

HESI 3

Puntu honetan hesia gainditzeko eskala bat izango dugu.
Waypoint

HESI 1

Mendi ertzera iristeko hesi hau gainditu beharko dugu. Apur bat aurrerago GRarekin gurutzatzeko.
Lepoa

LEPO 1

Abelbidearekin bat egingo dugu mendi-lepo honetan. Itzultzerakoan ere puntu honetara bueltatu beharko dugu.
cima

TXARAKARDIA

Txarakardia mendiko tontorra. Bertara gerturatzeko bidean dagoen harri multzotik, eskuinera desbideratu eta nahiko gertu topatuko dugu tontorra. Ez da tontor nabarmendua, harri multzo batek bertzerik ez digu erakusten punturik garaiena.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau