-
-
795 m
488 m
0
5,3
11
21,05 km

Bisitak 517, kokapena 2

Nondik gertu Larrasoaña, Navarra (España)

Gaurko ibilbidean Esteribarrera joan gara.

Larrasoaina herrian hasi eta bukatzen den ibilbide zirkularra da.

Besteak beste, Larrasoaina, Inbuluzketa, Leranotz, Zubiri, Ilarratz eta Eskirotz herritik pasa gara. Done Salbatore baseliza, Aldukainzelaieta, Irakoeta eta Mendikilako iturritik pasa gara.

Zubiritik Larrasoainara Done Jakue bidea hartu dugu.
-----------------------------------------------------------------
Esteribar Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Mendebaldeko Pirinioetakoa. Udalerriko herriburua (Zubiri) Nafarroako hiriburutik 20 kilometrora dago; hala ere, XXI. mendearen hasierako hiri hazkundearen ondoren, Olloki eta beste kontzeju batzuk hiriburuaren ondo-ondoan daude gaur egun. 2014. urtean 2509 biztanle zituen.

Esteribar itsasoaren mailatik 480 metro gorago dago batez beste. Udalerriko gunerik garaienak iparraldean daude, eta baxuenak hegoaldean, Iruñearen ondoan.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñearen inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokalekua

Esteribar Iruñeko merindadean kokatzen da Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean. Ibar nahiko luzea da, eta Pirinioetako mendebalderagoko mendien lehen maldetaraino heltzen da.

Esteribarrek honako udalerri mugakideak ditu: Iparraldean Baztan, hegoaldean Eguesibar, mendebaldean Ezkabarte, Olaibar eta Anue eta ekialdean Erroibar.

Klima eta landaredia

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen h hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Herriak

Ondoko herri hauek osatzen dute: Agorreta, Antxoritz, Akerreta, Errea, Ezkirotz, Eugi, Gendulain, Idoi, Ilarratz, Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Irotz, Irure, Larrasoaña, Leranotz, Olloki, Osteritz, Saigots, Sarasibar, Setoain, Urdaitz, Urtasun, Usetxi, Zabaldika, Zubiri (herriburua) eta Zuriain.

Historia

Esteribarri buruzko lehen dokumentu idatzia 1066koa da; Esteribarren zegoen Liberriko monasterioa Leireko abadeari dohaintzan ematen zaiola agertzen duen dokumentua, alegia. Antso VI.a Jakituna erregeak ibarraren mugak ezarri zituen, Ollokitik Agorretara, eta ibarreko herriek ordaindu beharreko petxa eta zergak arautu zituen. Iruñeko apezpikuak Orreagako ospitalea eta kofradia sortzean, XII. mendean, ibarreko eliza guztien gaineko kontrola zehaztu zen, erabakia 1218an Honorio III.a aita santuak berretsi zuen.

1835. eta 1845. urteetako udal erreforma egin aurretik, ibarreko kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan, herrietako etxeen artean txandaka aukeratua. Erregidoreek aldi berean, ibar osoan agintzen zuen diputatu bat izendatzen zuten. XIX. mende erditik aurrera Esteribar udalerri independente bihurtu zen, Erdi Aroan zehazturiko muga berak mantenduz. Ibarrak gaur egun erabiltzen duen armarria (zuhaitza zeharkatzen duen otsoa) 1841. urtean hasi zen erabiltzen, ibarra udalerri independente bihurtzean.

XIX. mendearen erdialdean Uharte eta Zubiri bitarteko errepidea eraiki zen. 1920ko hamarkadan Esteribarrek lau errota, sei eskola eta tailer edo lantegi txiki batzuk zeuzkan. Larrasoañak 1930eko errolda arte berezko udalerria mantendu zuen baina harrezkero Esteribarren sartuta dago.

Euskara

Gaur egun herritarren ia % 25 euskalduna da. Hala ere, ez da denboran oso urrutira joan behar berezko hizkera osoki zabalduta zegoen egoera aurkitzeko. Esteribarrera euskararen euskalkia den nafarreraren aldaera bat da eta bereziki ibarraren iparraldean gorde da bizirik, esaterako Eugin eta Iragin.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau