Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 168 aldiz, jaitsita 3 aldiz
Nondik gertu: Etxaguen, País Vasco (España)
21 ENE 2018
Egun honetan Tolosako Alpino Uzturre Mendi Taldeak antolatutako ibilbide honetan parte hartu dugu.
Ibilbidea Etxaguen herritik abiatu dugu eta basotik barrena zijoan pista jarraituz goaldeko belazeetara irten gara. Handik, azkar batean, tontorrera iritsi gara. Ikuspegi ederrak izan behar ditu baina guk ez dugu suerte handirik izan eguraldiarekin eta Gorbeiaren magala ikustearekin konformatu behar. Gainera, Urrunagako urtegia ikusteko aukerarik ere ez dugu izan, iristearekin batera behe-laino itxia sartu baitzaigu. Urrengo batean bueltatu behar...
Tontorretik, basotik barrena eta lokatz eta putzu tartean, Ubide herrira iritsi gara. Handik, bide motzean eta erraztasunez Motxotegi mendira igo gara. Orain dela gutxi arte, bera zen inguru honetako mendi puntuablea baina orain gertu duen Esnauritzagana mendia denez, bertara joan gara. Handik behera jaisterakoan, Kepa eta biok bidetik pixka bat desbideratu gara Aiaogana eta Mendiganako tontorretara joateko.
Azkenik, Legutiora jaitsi gara inguruko paisai ederraz gozatuz, lainoak, une batez bada ere, gora egin baitute.
Eguraldi ederra eta lokatz gutxixeagorekin egiteko ibilbide ona.
Gailurra
ESNAURITZAGANA - GAZTELU
1.031 m
Gorbeia-txiki izenez ere ezaguna.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak