etxati
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016
  • argazkia etxaguen-Santikurtz-Orixol-Etxaguen 03/12/2016

Denbora  2 ordu 31 minutu

Koordenatuak 1883

Fecha de subida 2 de marzo de 2017

Fecha de realización diciembre 2016

-
-
1.139 m
625 m
0
2,1
4,3
8,5 km

Bisitak 151, kokapena 8

Nondik gertu Etxaguen, País Vasco (España)

Gaurko ibilbidea, Urkiolako parkearen ezaguna den toki batera eramango gaitu. Ibilbide samurra naiz eta zatitxo baten bidez kanpo ibiliko garen.
Aramaiotik gora Etxaguen auzora joango gara autoz; Behin Etxaguenen bertako iturria dagoen inguruan aparkatuko dugu. Urez hornituko gara bertan eta ondoren martxan jarri.
Iturrira begira gaudela ezkerrerantz doan bidetik jarraituko dugu, (bukaeran eskumakotik etorriko gara). Eskerrean Bezino baserri azpitik abiatuko gara, eskuman Etxati berri itxiko dugu (oria), Etxati zahar aurreratxuago eta azkenean Arane baserria eskuman geldituko zaigu, Arane pasatu eta zuzen aldapaz gora doan zementuzko pista hartuko dugu, pista honek kilometro pasa inguru ondoren Ipurtotz baserriraino eramango gaitu, justu baserrira heldu aurretik eskumara irteten den bidea hartuko dugu, bertan Santikurtz markatzen duen kartel bat dago. Bide hau aldapa bukatu arte jarraituko dugu, pinudi batean gaude jaisten hazten garenean, pinudia bukatu eta berehala eskumara doan bide batetik jarraituko dugu, bide bat baino gehiago dago eskuma aldera, erreferentzia bezala goian dagoen txabola bat hartuko dugu eta aruntza doan senda bat jarraitu. Behin txabolan gaudela bi bide daukagu, guk eskumakotik jarraituko dugu gorantz, zati honetan iturri bat daukagu, guk aurrera jarraituko dugu gorantz lepora heldu arte, bertan lepoan kartel baten mapa bat ikusiko dugu.
Eskumara berriz joango gara aldapaz gora berriz ere, laster gurutze bat ikusiko dugu bidearen esker aldean, aurrera jarraituko dugu pittin batean eta laster eskuma aldetik senda nabarmen bat agertuko zaigu, guk jarraitu egingo dugu (beti goruntz), senda honi laster adar bat irteten zaio eskumatik, biak doaz leku berdinera baina guk eskerrekoa hartuko dugu, laster gaintxo batera helduko gara, eta zelaitxo bat zeharkatu beharko dugu, (hemendik Santikurtz ermita ikusten da), zelaia gurutzatu eta basoan sartuko gara, zati hau laua da, eta bidean marka gorri batzuk daude, baso barruan gaudela oraindik, gorantz egin beharko dugu, (senda galtzen da pittin bat), basotik irtengo gara eta Santikurtz ermita parean edukiko dugu, bertara joan eta bertatik ikusten diren bistekin gozatuko dugu.
Pittin bat deskantsatu ondoren ertzetik doan bidetik gorantz jarraituko dugu, (marra gorriak), laster pasabide estu batetik pasatuko gara eta zelai txiki baten agertuko gara, hemendik Santikurtz tontorrera joateko GPS aren laguntza ondo etorriko zaigu, bi aukera daude, bata marra gorria jarraitu ezkerretara, eta 200 mt. egin ondoren eskumara markatu gabe dagoen bide batetik gora egin tontorra harrapatu arte, edo esandako zelaitxoa zeharkatu zuzen eta bidez kanpo lehenengo zuhaitz arteko zulo baten sartu eta zuzen jarraituz bira zabal batetik Santikurtz tontorrera heldu arte, (ez dago biderik baina samurra eta logikoa da, gaina jarraitu besteik ez). Tontor polita da hau, ikuspegiak ere diferenteak dira Orixolekin konparatuz.
Atseden pittin bat, eta aurrera jarraituko dugu tontorren ondotik jaisten den sendatik baxatuko gara Gorriz markatutako bidea harrapatu arte, (30 metro), orain markatutako sendatxoa jarraituko dugu eskuma aldera, bidea laua edo pittin bat jaisten doa, Hito bat ikusiko dugu beste bide handiago bat hartu aurretik, bide zabal hori eskuma aldera jarraituko dugu gorantz, zati honetan ixa goian gaude eta pagadia oso polita da, jarraitu egingo dugu bidea eta momentu batean zuhaitz kopurua txikitu egiten da eta eskuma aldetik garbi dago, leku honetan, sendatxo batek Orixol tontorrera eramango gaitu, bertatik Anbotoko, Gorbeia, Aloña, Udalaitz eta abar ikusteko aukera daukagu, Tontor bitxia da Zuhaitzez inguratua.
Atseden hartu ondoren beheran joango gara, hasieran etorritako bidetik eta laster, hura ezkerrera doala utziko dugu eta guk zuzen beherantz jarraituko dugu, (labainkorra), aldapa bukatzen denean senda berriz ere harrapatuko dugu (Gorriz markatua), eta hura eskuma aldera jarraituko dugu, senda honen gehiena baso barruan doa, eta leku bitxiak ikusiko ditugu zati honetan, zati batean gora eta behera joango gara, azkenean nabarmen jaisten hasteko, jaitsieran honek Leziagako lepora eramango gaitu. Behin leziagan disfrutatuko dugu bertako paisai ederrekin. Frente frentean Leziagako Atxa dago, guk Atxa alde batera utziz eskumatik pago handi baten azpitik doan bide zahar batetik jarraituko dugu, Etxaguengo norabidea jarraituz, senda zahar hau laster bukatzen da terraplen txiki batekin, bertan bi aukera daude guk eskumakotik jarraituko dugu, bidea eskuma aldean pagadi zahar bat du eta ezkerraldean berriz pinudi bat, bide hau Etxaguenera heldu arte jarraituko dugu, behin Etxanen sartu, beherantz egingo dugu iturrira heldu arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta