Denbora  6 ordu 14 minutu

Koordenatuak 1105

Fecha de subida 21 de septiembre de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
941 m
547 m
0
2,8
5,5
11,02 km

Bisitak 105, kokapena 1

Nondik gertu Etxegarate, País Vasco (España)

GR 121 margotze laneko ibilbidea dakar gaurko sarreran. Etxegarateko mendatean hasi eta Intsusburu mendira doana, hots Nafarroako aurren etaparen lehenego zatia. Ondoren Urdiaingo igerilekuetarako jaitsiera egingo dugu.

Bigarren urtez margolanetan aritzean, mantenu lana bertzerik ez dugu bete behar izan.

Aurreko ibilbide batean informazio ere eskegi izan nuen. BERTAN ikusgai duzuena.

11 km luzerako ibilbidea da, arras polita, gehien bat basoaren baitan. Kontutan izan norantza bakarrekoa dela, beraz bi ibilgailuekin egin beharra dagoela, edo bertzela Intsusburutik berriz Etxegaratera bueltatzea gomendagarria da.



Ibilbidea eta altimetria.









Hasiera Etxegaraten izandako Mikeleteen koartelaren gibelean da. Han aparkaleku bat topatuko dugu eta ibilbidearen informazio ohola ere.



Hesia eta eskala gainditu eta zuzenean aldapan gora hasi beharko dugu. Ibilbidearen hasieran izango bai dugu aldapa nabarmenena eta.



















Aldapan gehien hauek eguzki aldean ditugu beraz gomendagarria da goizean burutzea, bertzelakoan beroak ahalegin gehiago eskatuko digu. Basora iristean eskuin aldera joko dugu eta hesi batetara iritsi arte aldapak badiren arren, ez dira horren malkartsuak izango.







Hesiaren ostean, ezkerretara bideratu beharko gara, segituan pista zabalago batetara pasaz. Hala ere aurtengo udaberri euritsuak bidea sasiz bete egin du eta landaredia pista irensten hasia da.







Gurutzea mendate ingurura iritsiko gara. Bertan pista zeharkatu eta zuzenean Nafarroa eta Gipuzkoa bereizten dituen hesitik gertu jarraitu beharko dugu.



 Leire margotze lanetan







Altsasu aldera doan pista. Bertze aldetik ordea Ataun aldera joaterik dago.

Segituan ehiztarien etxola bat topatuko dugu eta GRaren ondorengo zatia, ustez, ehiztariek euren usatokiak jendez baztertzeko, margoak ezabatuak dizkiguten eremuan sartuko gara. Tarte honetan denak berriz margotu behar izan ditugularik, nahiz eta iaz denak markaturik utzitak izan.











 Nabari den moduan, margo grisarekin GRaren markak estaliak utzi izan dituzte, hortaz ez dakigu zenbat iraunduko duten aurten marguta berri ditugunak.




Mendietatik aurrera segi eta aldapa bat jaitsi ondoren baso oskarbi batetara iritsiko gara, bertan, landarediak ia era bat ezkutaturik zutoin batek, eskuinera joan behar dugula adierazten digu, berriz ere basoan murgilduz eta hesi bat gaindituz.























Basoan sartu eta ezkerretik jarraitu beharko dugu.










 Bertze hesi bat gainditu eta bideak eskuinerako norantzan jarraitu
















 Larreluze ingurutik pasa, bertan trikuharri bate ere topatuko dugu.












Igartza mendi aldera segi, han ere trikuharri bat ezkutaturik dago. Pista segi. Ez dago galtzerik zati honetan.




GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/09/etxegarate-intsusburu-urdiaingo.html
Basabeko haitzek sortu egiten duten arraila estutik igaro beharko dugu igerilekuetara iristeko.
Axaritraileko bidea bertatik igarotzen da, baina guk zuzen jarraituko dugu.
Ehiztarien borda
Basoan barneratzeko eskuin aldera jarraitu beharra dugu.
Ezker aldera jarraitu pista zabal batekin topatu arte. Eskuinekoa ez da GRa
Aldapa behera egin eta zutoin bat ikusgai dago baso soil zati txiki batean, eskuinera jarraitu.
Hesi bat gainditu eta berriz basotik, ezkerretik jarraitu.
Basotik apur bat ezkerretik jarraitu pista nagusia utziz.
Tentuz puntu honetan. Bidegurutze honetan eskuinera jarraitu, gorat.
Galtzada zuzen jarraitu nahiz eta pista bat gurutzatzen duen.
Beheko aldean pistarekin topatuko gara, ezkerretik segi
Zuzen jarraitu, errekatxoa eta zubia zeharkatu gabe.
Bernoako galtzadarekin topatu eta gure eskuinetik, beherat segituko dugu.
Basoan topatuko eta gainditu beharreko aurren hesia. Tentuz ibili zeharkatu eta gero ezkerretara jo beharra bai dago.
Tontortxo batera iritsi eta bertan dagoen hesia gainditu eta eskuin aldetik beherat egin.
Apur bat aurrerago bertze hesi bat topatuko dugu.
Tontorretik trikuharrira eta bertatik hesia gaindituko dugu Nafarroan berriz sartzeko eta Urdiain aldera zuzen bideratuz.
Bidearen hasieran eta inforazio oholaren ostean hesia gainditu.
Intsusburuko trikuharria
Intsusburu mendiko tontorrak ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu, bereziki kontutan izaten badugu gainontzeko ibilbide gehiena basoan barnekoa dela.
Larreluze trikuharria. Tumulua bereziki da ikusgai duguna.
Nafarroa eta Gipuzkoa elkartzen dituen pista gainditu eta hesiaren aldamenetik zuzen jarraitu
Mikeleteen koartel zaharraren gibelean aparkatuko dugu
Beotegiko Murkoa trikuharri ederra.
Igartzako tumulua
Tumulu handi bat topatuko bidearen aldamenean. Deigarria da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta