Denbora  4 ordu 16 minutu

Koordenatuak 1134

Fecha de subida 18 de octubre de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
951 m
534 m
0
2,7
5,4
10,81 km

Bisitak 270, kokapena 2

Nondik gertu Etxegarate, País Vasco (España)

Etxegaratetik Urdiango igerilekuetarainoko txangoa. GR-12aren zati bat birmargotzeaz arduratu egiten gara eta egun honetan zutoin txikiak eta aurren markak egitera joan ginen.

Etxegarate mendatera iritsi aurretik, hots gasolindegietara eta jatetxera, eskuin aldetik Mikeleteen egoitza zahar bat kokatzen da. Horren gibelean dago guri egokitu zaigun zatiaren hasiera. Bukaera Intsusburu mendian kokatu egiten delarik.

Homologaturik dauden GR eta bide guztiak bezala, etaparen hasieran panel handi batean informazioa eskuragarri dago.






Eskala baten bitartez aurreneko hesia gainditzen da eta zuzenean abiatzen den pistatik jarraitu behar dugu. Apurka bidexka batean bilakatu egiten delarik.

Aurrerago aldapa gogorrei ekin beharko diegu, belardi batzuen zehar. Eremu honetan zutoin txikiak ezarri behar izan ditugularik.







Aldapa gogor hauen bukaeran, eskuinera abiatzen gara, berriz ere basoan sartzeko.








Ondorengo bide ia gehiena basoan zehar doa, beraz eremu itzaltsua. Bere abantailak badituen arren, zenbait guneetan lokatsa topatuko dugu.














Azken zatia, tontorretatik egiten da eta hesiaren aldamenean denbora guzian.

Zenbait trikuharri topatuko ditugu, batzuk Gipuzkoa aldean eta hesiaren bertze aldekoa, akaso ikusgarrienetariko, Nafarroan.











 Intsusburuko tontorrean berean, izen hori daramana dugu.








Intsusburua GRa utzikoa dugu, eta behin hesia pasata, zuzen jarraituko dugu.

Bidea nahiko argia da eta bertze tumuluetatik pasatu egiten da.

Aldapa nabarmenago bat egitean, galtzada batekin topo egingo dugu. Erdi aroko galtzada dirudi, udalak garbitu izan du eta arras dotorea da, horregatik, martxaren eskuin aldetik beheraino jarraituko dugu.

Bidearen leku berezia izango da hau.





Azkenean Urdiango igerilekuen aurretik dagoen arroila gainditu eta txangoaren amaiera izango dugu.
Bidean zehar garaituko dugun tontortxoa. Basoz inguruaturik dagoenez eta bidea tontorrez tontor, ertzari jarraituz denez ia ez gara konturatuko
Nafarroan dagoenez, hesia gainditu behar dugu ikusteko. Ikusgarrienetarikoa, harlandu edo ortostato ederrez osatua.
Pistatik baztertu eta ezkerretara apur bat igo. Bidea hemendik egiteko aukera dago, aurrerago zenbait pinu eroriak dira eta pista ertzita dago eta. Hala ere bidexka batek inguratu egiten ditu
Erdiaroko galtzada dirudi. Goiko eremuan harri handiz osatua baden arren. Beheko zatian harriak txikiak dira.
GR guztiak bezala, etapa bakoitzaren hasieran panel handi batetan ibilbidearen xehetasunak ageri dira.
Sasiz inguraturik dagoen bertze trikuharria
Tontorra eta trikuharria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta