Denbora  4 ordu 59 minutu

Koordenatuak 932

Noiz igoa 23 de noviembre de 2016

Noiz egina noviembre 2016

-
-
860 m
594 m
0
2,8
5,5
11,1 km

Bisitak 807, kokapena 22

Nondik gertu Etxegarate, País Vasco (España)

(eu)
Ibilbide zirkularra:Etxegarate-Gazteluberri-Otzaurte-Aitzabal-Burnikurutz-Gazbide-Naizpe-Etxegarate.

Ibilbide hau Gipuzkoako Partzuergo Orokorraren barruan gauzatzen da osorik. Etxegarate eta Otzaurte mendateen arteko mendi eta arkaitz muino batzuk gaindituz, Altzania mendigunearen iparraldeko parajeetan sartzen da.

Etxegarateko aparkalekutik (654 m.) Otzaurtera doan Gr121 tik abiatzen da. Kilometro erdira edo Arlepo mendi lepora (692 m.) iristen da. Goi tentsioko linearen azpitik pasa ondoren, Gra utzi ezkerretik eta Torretxulo aldera igo behar da basa bide batetik. Torretxuloko muinoa (775 m.) pasa ondoren Abetako mendi lepora jeisten da (691 m.) Gazteluberri tontor bikoitza basoz inguratuta aurrean dagoelarik. Abetatik Gazteluberriko ipar arkaitz hormaren azpira joan behar da pagaditik gorantz. Ezkerretik edo eskubitik eman behar zaio buelta hormari bi tontorreen arteko lepora iristeko. Lepoan (836 m.) antena itxusi bat bere kaxeta eta guzti dago. Mendebaleko tontorrak Ojaloaitze izena du eta altuena da (860 m.) Basoak zaintzeko erdi eraitsita dagoen txabola bat dago gailurrean baita mendi buzoi zahar bat ere. Ekialdeko tontorrari berriz Naparaitze deitzen zaio (854 m.). Norabide guztietako bista ederrez gozatu ondoren Gazteluberriko mendebaldeko ixurialdetik Ojaolako ibarbidera jetsi behar da . Ez dago bide nabarmenik jetsieraren hasieran, malda-behera joan behar da basotik. Gero zeta batzuk egiten duen basa bide batekin bat egiten da. Baso garbiak daude eta zetak egin beharrean tracka zuzen doa, laisterbidea eginez, Ojaolako pistaraino. Hartxintxarreko pista horrek Gi-2637 Altsasu-Otzaurte errepidera eramaten gaitu. Otzaurte aldera errepidetik 600 m. inguru ibili ondoren ezkerretik Etxezurieta baserrira eta Otzaurtera doan beste bide batetik jarraitu behar da.

Otzaurte (652 m.) Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sarbide nagusietako bat da. Aparkalekua, parkeko zutabe informatiboak, umeentzako aisiagunea, iturria eta taberna bat ere badaude. Ibilbide honek Etxegaratera doan Gr121 tik jarraitzen du, iparralderuntz. 700 bat metro aurrerago (750 m.) Gra eskubitik utzi behar da Aitzabal mendia(794 m.) iparratik gainditzeko. POtzaurtearen gaineko panoramika dotoreak ikusteko aukera paregabea gailur hontatik. Aitzabaltik gertu, mendebalerantz, Aitzaundi harkaitz muino dago harrobi zahar batek eragindako zauriak erakutsiz.

Aitzabalgo harkaitz puntatik jetsi eta gandorra jarraituz Otsaarte trikuharria dagoen baso-zabalgunea iristen da. Garo artean kokatzen da monumentu hau, alanbradako pasabidetik 100 metrora ekialderuntz. Megalito honi bisitatxoa egin ostean Burnikurutz kasko basotxu eta laua pasatzen da (egitura berriko txabola dago gertu) eta segidan Bidarteko bidegurutzera jeisten da (760 m.) Gr121 bidean berriro.

Bidarteko bidegurutzetik 400 bat metrora edo, bidearen ezkerrean alanbre hesia batearen pasabidea ikusten da. Beste aldera pasa eta alanbre hesitaren paretik jarraituz Gazbideko tontorrera igotzen (757 m.)da non mugarri haundi bat dago zuhaitz artean (Gazbideko Mugarriaundia). Panorama eskaseko gailurra da. Alanbre hesia segituz berriro Gr 121ra itzuliko gera bertatik Naizpe mendi lepora iristen delarik.

Naizpe lepoan (658 m.), Gra eskubitik utzita, hasten da azkeneko gailurraren igoera . Naizpe mendira doan bidea aldapa zuzena eta ibilbidearen gogorrena da, goi tentsioko lineak iritsi arte batez ere (500 m. edo). Gero ekialderuntz luzatzen da mendi honen gandorra garai berdineko bi puntu daudelarik. Aurrena lurrera botata dagoen erpin geodesikoa ikusten da, harresi luze batearen ondoan (779 m.) eta hau da mendi katalogoen azaltzen dena. Aurrerago, pinudi lau eta garbi batean, inongo markarik ez duen bigarren muinoa dago. Ikusleku ederra da Naizpeko gandorra.

Lehen aipatutako harresiaren ondotik jarraitu ezkero Torretxulora iritsiko ginen. Ibilbide hontan egurrez moldatutako pasabideak erabiliz harresiaren beste aldera pasa eta belarditik behera doa tracka. Ataka txiki bat gainditu eta Gr 121 bidean berriro. 1´5 kilometro beherago, Arlepotik pasa ondoren, Etxegaratera iristen da .

Udazken giro ederrarekin burututako ibilbide erraza. Bide garbiak orokorrean. Gazbiden pinuen adar bajuen kimaketa eginda zegoen eta adarrak lurretik jaso gabe.

OHARRA: Gazteluberrin, lepotik tontorretara igotzeko harkaitz malda motzak dira, aurreneko pausoetan beintzak eskuak jarri behar dira; eguraldi bustia izan ezkero nahiko irristakorra bilakatzen da; erne tarte hauetan, malkarratik behera eroriko larriak izan daitezkela eta.

(es)
Ruta Circular: Etxegarate-Gazteluberri-Otzaurte-Aitzabal-Burnikurutz-Gazbide-Naizpe-Etxegarate.

Esta ruta transcurre íntegramente dentro de los límites de la Parzonería General de Gipuzkoa, en la zona más septentrional de la Sierra de Altzania.

Comienza en el aparcamiento de Etxegarate (654 m.) siguiendo el Gr 121 que va hacia Otzaurte. 1/2 km. más adelante, después de pasar bajo la linea de alta tensión, se llega al collado de Arlepo (692 m.). Tras pasar el portillo se deja el Gr 121 por la izda. para subir a Torretxulo (775 m.). En la bajada hacia el collado de Abeta (621 m.) ya tendremos a la vista la vertiente N de Gazteluberri cuya doble cumbre asoma entre los hayedos. Se sube por el hayedo hasta la base de la pared de la cima O. Se puede acceder al collado que separa las dos cimas tanto por la dcha. (en este track) como por la izda. del gran muro rocoso. Una vez en el collado (836 m.), afeado por una antena y su chabola, una trepada muy fácil nos pone en la cima Oeste de Gazteluberri que lleva el nombre de Ojaloaitze (860 m.). Desde su cumbre, en la que hay una antigua chabola forestal semi derruida y un viejo buzón, podremos contemplar las panorámicas más amplias de todo el recorrido. Vuelta al collado y subida a la cima Este de nombre Naparaitze (854 m.).

En la bajada posterior hacia el barranco de Ojaola, de fuerte pendiente, no hay senda evidente al principio. Adentrándose en el bosque en seguida nos toparemos con un camino que tras realizar varias zetas desemboca en la pista forestal de Ojaola. En esta época la escasa vegetación del sotobosque permite atajar estas largas zetas monte a través en varios puntos, como en esta ruta.

Desde la pista de Ojaola nos dirigimos a la carretera Gi-2637 Altsasu-Otzaurte-Zegama y continuamos unos 600 m, por la tranquila carretera hasta un desvío a la izda. que nos llevará a Otzaurte por la vega del río Abilleta pasando junto al caserío Etxezurieta.

Otzaurte (652 m.) es un puerto de montaña conocido como uno de los principales accesos al Parque Natural de Aizkorri-Aratz. Está la antigua Casa Forestal, con zonas de aparcamiento con paneles informativos, un área recreativa para niños, una fuente y una fonda.

Desde Otzaurte la ruta prosigue hacia el N siguiendo el Gr 121 que va a Etxegarate. Algo menos de un km. más adelante se sale del Gr 121 por la dcha.(750 m.) para ganar la cumbre de Aitzabal por su vertiente N. Desde la cumbre de Aitzabal (794 m.) el panorama sobre Otzaurte y la Sierra de Aizkorri es espléndido. Cerca, hacia el Oeste contemplamos la peña de Aitzaundi afeada por una vieja cantera.

Bajando de Aitzabal en direccion N, siguiendo la cresta hacia Burnikurutz, al pasar por una zona de alerces hay un amplio claro a la dcha. con un paso de alambrada. A unos 100 m. un senderillo nos llevará entre helechos hasta el dolmen de Otsaarte. Después de visitar este megalito volvemos al paso de alambrada para continuar por la loma llana y boscosa de Burnikurutz. La senda se dirige bordeando el pinar hacia una txabola de reciente contrucción pero un poco antes un desvío por la izda. nos bajará directamente al cruce de Bidarte (760 m.) de nuevo en el Gr 121.

Unos 400 m. más adelante a la izda. del camino se ve un paso de alambrada, cerca, más a la izda hay una txabola. Pasando al otro lado y subiendo con la alambrada a nuestra izda. hay un senderillo que nos lleva directamente, entre pinares jóvenes, hasta la cima de Gazbide (757 m.). Cumbre con pocas vistas. Un gran piedra clavada junto a una alambrada desvencijada nos señala una antigua e importante demarcación para delimitar las zonas de pastoreo, es el "Gazbideko Mugarriaundi". Siguiendo la senda junto a la alambrada se baja primero a otro camino más ancho y después al Gr 121 por el que se va al collado de Naizpe.

En el collado de Naizpe (658 m.) se sale de nuevo del Gr 121 por la dcha. Hasta llegar a la línea de alta tensión, 1/2 km., más arriba, la pendiente es muy fuerte y luego se va suavizando hasta llegar al vértice geodésico de Naizpe (779 m.) que es la cima catalogada. Naizpe es un cima alargada de O a E bastate llana y despejada con dos cotas de igual altitud y distanciadas unos 300 m. una de la otra. Preciosas las vistas desde esta cima.

Si se sigue caminando hacia el E paralelos al muro de piedras que recorre toda la cima se llegaría a Torretxulo. En este track, en cambio, se pasa al pastizal que hay al otro lado del muro por unos de los pasos de madera preparados al efecto. Siguiendo por el prado se baja hasta un portillo. Al otro lado se retoma de nuevo el Gr 121 para, 1´5 km. más abajo, llegar a Etxegarate después de pasar por el collado de Arlepo.

Señalar que en el recorrido por la cima de Gazbide han realizado una poda de ramas bajas recientemente y están sin retirar entorpeciendo un poco el paso. El resto de sendas y caminos utilizados son cómodos y limpios en general.

NOTA: para subir desde el collado de Gazteluberri a cualquiera de las dos cimas hay que dar unos primeros pasos ayudándose un poco con las manos. La pendiente de roca y hierba es muy pronunciada pero fácil de superar en seco. Sin embargo con el suelo húmedo aconsejo valorar bien el riesgo de resbalar y/o precipitarse ladera abajo.
Senda
Collado de Abeta
Aitzabal
Camino
Sendero
Burnikurutz
Camino
Sendero
Etxezurieta
Gi-2637
Camino
Aizkorri
Collado de Gazteluberri
Gi-2637
Naizpe E
Naizpe-Vértice Geodésico
850 m altura
Rocas
Camino
Gi-2637
Límite Municipal

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau