Denbora  ordu bat 34 minutu

Koordenatuak 143

Fecha de subida 22 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
44 m
4 m
0
1,8
3,6
7,11 km

Bisitak 965, kokapena 17

Nondik gertu Urt, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Ahurti. Elizaren ondotik atera eta herriko kale nagusia zeharkatuko dugu bidegurutzera iritsi arte. Puntu honetan, errepidea utzi eta eskuinera eskailera batzuk jaitsiko ditugu Notre-Dame des Sources-en irudiaren eta ikuztegi zaharraren ondotik pasatzeko. Xendak asfaltatutako bide estu batera eramango gaitu eta etxeen artean maldan behera jarraituz Aturri aldera gerturatuko gara. Ezkerrera doan errepidea hartu eta berehala trenbidea pasako dugu ibaiaren ondotik zuzentzen den bideari helduz. Zubi baten azpitik pasa eta Ahurtiko portuan izango gara laster. Hemendik aurrera ikusiko ditugun GR-8aren bide-seinale zurigorriek eta PRaren marka horiek lagunduko digute ibilaldian zehar.
Portua. Ibaiaren paraleloan doan bide zabala jarraituz eta gutxi gorabehera kilometro bat bete dugunean, egurrezko hesi baten ondora iritsiko gara. Bide nagusia utzi eta angelu zuzena eginez ezkerrera ateratzen den bidea hartuko dugu. Berehala, eskuinera biratu eta arto soroen artean marrazten den bidetik aurrera joko dugu. Errepidera ateratzean hau gurutzatu eta pista zabala segituz Istiaü landetxearen ondora aterako gara kilometro eskas bete ondoren. Ederki berritu duten XVII. mendeko etxearen ondotik Ardanabi erreka igarotzen da eta bi kilometro beherago Aturri ibaian isurtzen ditu bere urak.

Ardanabi. Aurrera doan bidea utzi eta ezkerrera ateratzen den harrizkoa jarraituko dugu errekaren paraleloan. Atseden txiki bat hartu nahi izanez gero, zubi batek lagunduko digu beste aldera pasatzen eta 150 metro aurrerago atsedenleku txiki bat ikusiko dugu. Berriro etorritako bidetik atzera egin, zubia igaro eta lehengo bidetik segituz ezker aldean urmael bat utziko dugu. Metro batzuk aurrerago GR-8a utzi eta ezkerretik ateratzen den xenda hartuko dugu bide-seinale horiak jarraituz. Zuhaitz eta landareek ederki mugatzen duten bide honetatik Etxepetako Bartetara aterako gara, Aturriren urak gainezkatzen direnean bustitzen dituzten eremura hain zuzen.
Bartak. Bidetik at, urmaelaren ertzera gerturatzea merezi du, bertako landare eta animalia ugariek osatzen duten ingurune aberatsaz ohartzeko. Seinalatutako bidera itzuli eta lurrezko pista zabaletik aurrera egingo dugu gorabehera handirik gabe. Baserri batzuen ondotik pasa eta berehala Ahurtiko portutik oso gertu gaudela konturatuko gara. Errepide nagusira atera eta “La Galupe” jatetxe ezagunaren ondotik Aturri ibaiaren ertzean dagoen portura aterako gara. Hemendik herrira hasieran erabili dugun bidea erabiliko dugu. Ibaiaren paraleloan trenbidera atera, hau gurutzatu eta etxeen artean igotzen den bidetik herriko kale nagusian izango gara.

JAKINGARRIAK
BARTAK. Aturri ibaia Pirinioetako lurretan jaio ondoren, 335 kilometro inguruko ibilbidea egiten du Bokalen itsasoratu arte. Gixune inguruan, Biduzeren urak bildu ondoren, Lapurdin sartzen da. Ahurti, Urketa eta Lehuntzetik pasa eta Baionara iristean guztira 30 kilometro osatzen ditu Euskal Herrian zehar. 130 kilometro nabigagarriak dira eta horregatik izan da komunikabide garrantzitsua merkataritzarako. Baina Aturriko ur lasai hauek ur-emari handia ekartzen dutenean bere inguruan dituen eremu zabalak urgaineztatzen dituzte. Lur hauek “Bartak” (frantsesez Barthes) deritzate. Gune ureztagarri hauetan hiru ingurune desberdin sortu dira: murgilpen mugatutako ingurune irekiak (nekazaritza), erabat urperatutako ingurune irekiak (bazka-larreak) eta baso hezeak (aldakorrak altueran eta dentsitatean). Landare aberastasuna handia da, espezie bitxi eta oso noizbehinkakoak aurki daitezke. Neguan hegazti ugari bertaratzen da zeharo ureztatuta ez dauden guneetara elikagai bila: hegabera, kuliska txikia, istingor arrunta… Basahateak, ahate buztanluzeak eta beste ahate espezie batzuk ere bertan bilatzen dute lekua. Baso hezeetan, uroilo arrunta, uroilanda eta amiltxori koloniak aurkituko ditugu.
Portua
Aturri
Istaü
BARTAK

1 comentario

  • am-bruno 16-dic-2017

    Bonjour facille au bord de l'Adour c'est sur j'abitte dans cet écrin!

Si quieres, puedes o esta ruta