Denbora  2 ordu 12 minutu

Koordenatuak 997

Noiz igoa 2 de enero de 2020

Noiz egina diciembre 2019

-
-
874 m
426 m
0
1,9
3,9
7,79 km

Bisitak 22, kokapena 0

Nondik gertu Artika, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/ezkaba-antsoainetik.html
Urtea amaitzear dago eta berriz ere Ezkaba mendira gerturatuko naiz. Gaurkoan bertze ibilbide bat burutuz. Antsoainetik abiatuta Ezkaba mendira igo, harrobietatik igarota eta jaitsiera Artika herrira eginik. 7,8 km inguruko ibilbidea.



Ibilbidea eta altimetria.







Antsoainera hurbilduko naiz, udaletxeko plazatik ibilbidea hasteko.







Handik Ingurubidera gerturatuko naiz. Harrobien kalera atera eta handik, errepidearen gainetik igarotzeko metalezko zubira bideratuko naiz.







 Bertze aldera igaro eta bide zabaletik ibiltzen hasi.



 Aurreneko bidegurutzean eskuinetik gora jarraitu beharko dut.







 Aurrerago, bertze bihurgune batean, ezkerretik bide zabalenetik jarraituz.







 Gorago bertze bihurgune batean GRa utzi eta ezkerretik Harrobien norantzan segitu beharko dugu, naiz eta kontrako markak agertu.







 Harrobietara iritsi eta bere azpitik zeharkatuko du bideak.











 Ezkabako mendiko magalean izanda, Iruñerriko ikuspegi zabalak eskaintzen dira.



 Harrobietatik pasa ondoren, bide zabalena, magaletik altuera apur bat galtzen doa, baina Ezkabara igotzeko eskuinetik abiatuko den bide estu batera pasa beharko gara.



 Pinadian barneratuko gara, altuera irabaziz eta mendi-ertz aldera gerturatuz.







 Aurrerago pista zabal batetara aterako gara. Pistz zuzen zeharkatu eta aurretik dugun bidetik igotzen jarraituko dugu.







 Ezkabako ihesialdiaren omenezko monumentu berritura iritsiko gara.



 Gaur egun argia dago eta Pirinioak ederki ikusten dira.











 Mendi-ertzetik antenak dauden puntura hurbilduko gara.







 Eta bertatik Ezkaba mendiko gailurrera. Beno jakina da gutxitan erpin geodesikora iristerik dugula, gotorlekuaren barruan bai dago.



 Behaketarako dorrea eta gibelean erpin-geodesikoa.



 Ihesialdiaren ibilbideko informazio ohola.















 Gotorlekuaren atari nagusira gerturatuko naiz.











 Eta jaitsiera errepidearen hasieran, eskuinetik beherat doan pistatik egingo dut.
Intersection

Bidegurutze 05 Eskuin

Errepidearen hasieran eskuin aldetik beherat doan pista hartu.
Intersection

Errepidea 1

Errepidea zeharkatu eta bidetik jarraitu.
Intersection

Errepidea 2

Oraingoan errepidetik metro gutxi batzuk egin eta apur bat aurrerago, eskuineko bidera pasa.
Waypoint

Artika

Artikako herri zaharra.
Waypoint

Antsoain

Antsoain herria izango dugu ibilbidearen hasiera.
Waypoint

Antenak

Ezkaba mendiko tontorretik gertu diren antenak.
cima

EZKABA

Ezkaba mendiko tontorra.
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Eskuin aldera hartu beharko dugu igotzen jarraitzeko.
Intersection

Bidegurutze 02 Ezker

Bide zabalenetik, ezkerretik igotzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Bide zabaletik, eta GRa utziz, Harrobien bidetik ezkerretik segi.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Bide zabala utzi eta eskuinetik gora doan bidera pasa, bertzela magaletik jarraituko dugu.
Intersection

Bidegurutze 06 Ezker

Zuhaitzetara iristean bidegurutzean ezkerretik segi.
Museoa

Alfonso XII GOTORLEKUA

Gotorlekua, berez espetxe moduan erabili izan zena.
Waypoint

HARROBIAK

Harrobi zaharren azpitik igaroko gara.
Waypoint

OROIGARRIA

Ezkabako Ihesaldiaren omenaldiko oroigarria.
Intersection

PISTA

Pista batetara atera eta zuzenean zeharkatu bertze aldean abiatzen den ezkerreko bidetik jarraitzeko.
Zubi

ZUBIA

Saihesbidearen edo ingurubidearen gaineko oinezkoentzako zubia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau