Denbora  4 ordu 11 minutu

Koordenatuak 1169

Noiz igoa 20 de agosto de 2018

Noiz egina mayo 2018

-
-
878 m
406 m
0
3,2
6,4
12,82 km

Bisitak 331, kokapena 12

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

1938. urteko maitzaren 22an, Alfontso XII. gotorlekutik, gerra garaiko ihesaldi handiena izan zen. Gotorlekua inoiz ez zuen bete bere eginkizuna. Azken Karlistaldian Iruñaren setioaren ostean eraikitze lanekin hasi baina bukatzerakoan, gerra handia hasia zela, hegazkinen bonbardaketak zirela eta, bere balio estrategikoa galdua zuen. Tamalez 1934. urteko urriko iraultzaren ostean, presondegi bezala erabiltzea erabaki zuen gobernuak. Eta gerra zibila piztean, presoz betetzen hasi zen berriz ere. Bizi baldintza kaskarraz gain, hainbat "saka" pairatzen zuen presondegiak. Egoera tamalgarriari aurre egiteko, preso talde batek sekulako ihesaldia prestatu egin zuen.

Bedratziehun bat preso ihes egin zuten, bertze askok, indarrik gabe eta Iruñatik argiekin igotzen zirela ikusirik, hanka ez egitea erabaki zuten. Ihesaldian parte hartutakoen artean 213 inguru Nafarroako hainbat herri eta mendietatik afusilatuak izan ziren. Udan, Iruñako gotorlekuan 14 iheslari epaituak, fusilatuak izan ziren ere. Soilik 3 gizon iritsi izan ziren Frantziara, amestutako askatasuna eskuratuz.

Egun horretan gertatutakoaren omenezko bilkura bat sortu zen aurten ere. Kirolari talde ezberdinetako jendea bildu zen gotorlekuan, oinez nahiz korrika bertara igotakoak. Azken agurraren ostean, ausarta talde bat ihesaldiaren ibilbidea egitera irten zirelarik.

Gure kasuan Donibanetik bilkurara gerturatzeko ibilbidea osatzeko elkartu izan ginen. Hona hemen egun honetan zehar buruturiko ibilbidea.

Ibilbidea eta altimetria.





Donibaneko burdindegi batean gelditu eta handik hasiko da gaurko igoera. Takonera eta Larrainako aldapara zuzenduko gara estreinekoz.











Eskaileretara iritsi eta handik Plazaola tren bidera jaitsiko gara.











Arga gaineko Plazaola tren zaharraren zubitik igaroko gara. Azken uholdeek ibaiaren beherago zegoen Kurtidoreen presa suntsitu zuten eta ondorioz ibaiaren zati hau, era bat aldatua dago, ura maila arrunt baxuago bai dago.











Errotxapea auzotik Artikara zuzenduko gara.











Sahiezbidearen oinezkoentzako zubira iritsi eta







handik errepidetik Artika herri zaharreko azken etxeraino igoko gara. Bertan ezkerretatik Ezkaba mendiko magaletan murgiltzeko.







Herria utzi aurretik eskuinetik hilerrira doazen eskaileratatik joango gara.







 Hilerriaren horman, presondegian gerra eta gerra ostean bereziki, bizi baldintza kaskarrak eta presoen heritasunak direla eta hainbat preso hilik suertatu ziren. Horietako batzuk hilerri honetan ehortzi zituzten. Ezkaba mendiko magaletan dauden herri guztietako hilerriak bete zirenez eta herritarrek ehorteko tokirik izango ez zutelakoan, militarrei kexa formala helarazi zitzaien eta hauxe izango da arrazoia, gerra ostean Ezkaba mendiko gailurrean, presondegitik gertu hilerri berri bat eraikitzeko. Hilerri horren izendapena, botilen hilerria da. Bertan indusketak egitean hasi zirenean, hildakoen hanken tartean, gehienetan, botila bat agertzen zelako. Presondegiko administrari baten bati bururatu zitzaion gutxienez botilen barruan hildako presoen informazioa sartzea. Kontutan izan behar da hildako gehienek familiarekin harremanak ez zituztela, gerra eta errepresioa eta beldurra zabaltzeko bertze modu bat zelako. Blogaren sarrera honetan informazio gehiago duzue.


Indusketekin hasi ziren garaiko argazki batzuk






 http://mendikosterak.blogspot.com/2017/12/ezkaba-gotorlekuari-itzulia-emanik.html



Hilerritik errepide nagusira irteten den pistatik aterako gara.







Errepidea zeharkatu eta zuzenean abiatzen den bidexkatik aurrera ekingo diogu.





GEHIAGO IRAKURTZEKO
http://mendikosterak.blogspot.com/2018/08/ezkabako-ihesaldiaren-80-urtemuga-eguna.html
Edificio de interés

Alfonso XII gotorleku atea

Ezkabako gotorlekuako ate nagusia. Presoak ate honetatik atera ziren egun honetan ordu honetan baina 80 urte lehenago.
Waypoint

Artikako hilerria

Artikako hilerria. Bertan ehortzitako presoen zerrendarekin plaka bat eskegita dago.
Intersection

Bidegurutze 01-Zuzen

Larraina aldapan zuzenean beherat egin.
Intersection

Bidegurutze 02-Zuzen

Errepidea zeharkatu eta zuzenean Artikarantz
Intersection

Bidegurutze 03-Zuzen

Errepidea zuzen zeharkatu berriz.
Intersection

Bidegurutze 04-Ezker

Artikako azken etxean ezkerretik abiatu.
Intersection

Bidegurutze 05-Eskuin

Eskuinetik gorat dauden eskailerak igo.
Intersection

Bidegurutze 06-Ezker

Pista zeharkatu eta apur ezkerretatik gora doan bideari ekin.
Intersection

Bidegurutze 07-Zuzen

Pista berri hau zeharkatu eta zuzenean gora doan bidetik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 08-Eskuin

Eskuinetik beherat doan bidea hartu.
Intersection

Bidegurutze 09-Ezker

Basora iristean ezkerretik jarraituko dugu Artikara iristeko.
Intersection

Bidegurutze 10- Eskuin

Eskuineko bidera pasa
Intersection

Bidegurutze 11- Eskuin

Eskuinetik tren bideetara gerturatzeko eta usaimenen parkera iristeko.
Intersection

Errepidea 01

Errepidea zuzenean zeharkatu eta bidexkara pasa.
Intersection

Errepidea 02

Ezkabara doan errepidera iritsiko gara. Goiko bihurgunean dago omenaldi monumentua.
Intersection

Errepidea 03

Jaitsieran errepidea zeharkatuko dugun aurreneko aldia.
Intersection

Errepidea 04

Berriz errepidea zeharkatu eta metro batzuk aurrerago eskuinetik abiatzen den bidera pasa.
Intersection

Eskailerak

Plazaola tren bide zaharreko pasalekura jaisteko eskailerak.
Waypoint

Ezkaba antena

Ezkaba mendiko tontorrean dauden antenetarikoen artean aurrenekoa.
parquing

Hasiera ihesaldi 80 urte

Donibane auzoan dugu hasiera.
Intersection

Marcelo Celayeta

Karrika hau zuzenean zeharkatu. Zeta fabrika alderantz
panoramica

MONUMENTUA

Sagrado corazoneko monumentua. Ikuspegi ederrak Iruñerriaren gainetik.
Waypoint

OROIGARRIA EZKABA

Presoen oroigarri monumentua. 2018. maitzan berritua.
Zubi

Plazaola zubia

Plazaola tren zaharraren zubia Arga gainean.
Waypoint

Sanduzelai

Errepidea zeharkatu Renfe geltokitik gertu Biurdana parkera eta Argara iristeko
Waypoint

Usaimen Parkea

Parke ederra
Intersection

Zeharkabidea

Tren gaineko zeharkabidea
Waypoint

Zubia saihezbidea

Saihezbidearen gainetik oinezkoen zubitxoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau