-
-
860 m
417 m
0
4,5
9,0
18,09 km

Bisitak 1286, kokapena 2

Nondik gertu Atarrabia, Navarra (España)

Alfontso XII.aren edo San Kristobal gotorlekua XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Ezkabarten, Ezkaba mendian hain zuzen ere, eraikitako gotorleku militarra da.

Izen ofiziala Alfontso XII.aren gotorlekua da, sarreraren atean ikus daitekeen moduan bere erreinaldian eraiki zutelako. Hala ere, bertakoen artean, antzinean bertan zeuden eraikinen izena mantendu du: XIII. mendeko baseliza eta gaztelu eta XVI. mendeko basilikarenak hain zuzen ere, biak San Kristobalen izenpean eginak.

Hirugarren Gerra Karlistan artilleria-pieza modernoek bertatik Iruñea ailegatzeko gai zirela konturatu zirenean leku estrategikotzat hartu eta gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.

Miguel Ortega ingeniari koronelak eraikina diseinatu eta José de Luna ingeniari komandanteak lanak zuzendu zituen. Lanak 1878 eta 1919 artean egin zituzten. Horretarako mendiko tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten eta inguruan lubanarro bat egin zuten balizko infanteriaren eraso baten aurka. Guztira 615000 m² azalera du, horietatik 180000 m² gotorlekuarenak.

1919an bukatu zutenerako hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen militar erabilerarik izan. Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe-militar bilakatu zen. Eraikuntzan otu ez zitzaion helburua zenez, gartzela eta zaindarien eraikinaren arteko harresia eraiki behar izan zuten.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehundaka asturiar eta eibartar espetxeratu zuten bertan. Hasiera hasieratik, higiene eta osasungarritasunik ezak salaketak sortu zituen, presoen lekualdaketa eta espaetxearen itxiera eskatzen zituztenak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrak CNTren kide santandertar bat hil eta Iruñean greba izan zuten. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, Iruñean greba orokorra bultzatu zuena. Hainbat udalek presondegiaren itxiera eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu eta epeka epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia ezarri zuen, horietatik 400 San Kristobalen zeudenak. Espetxetik irten eta berehala, presoek bere egoera salatu eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari errua egotzi zioten.

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erailak izan ziren.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoen heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia" eta "bihotza gelditzea" izanik. Heriotza asko tuberkulosirekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badago. Hauek fusilatu zituzten, horietatik hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta bestean urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta. Hildako gehien izan zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 preso ihes egin zuten. Horietatik 3 baino ez ez lortu zuten muga zeharkatzea, 585 berriro harrapatuak izan ziren eta 225 hil zituzten.

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Honek 1987an utzi eta 1991 arte laguntza-talde mantendu zuen eraikina zaintzeko.

Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da.

Iturria: Wikipedia

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 18-feb-2019

    EZKABA MENDI:
    Kale izenen kontu hau gauza bitxia izaten da. Konparaziora, Sarasate Pasealekua. Oraindik ere erdaraz hitz egitean, “Paseo de Valencia” izena dago gordea nire buruan, txikitan toki guztietan entzun bezala, eta urteetan, burua behartu behar izan dut “Paseo de Sarasate” errateko. Euskaraz, ordea, “Sarasate Pasealekua” atera zait beti naturaltasun osoz, eta sekulan ez, “Valencia Pasealekua”. Antzekoa gertatzen zait niri San Kristobal - Ezkaba toki-izenekin. Erdaraz, garai bateko ermitaren izena etortzen zait burura berehalakoan (San Kristobal). Lehenago, euskaraz ere, “San Kristobal mendia” entzuten zen, baina orain Ezkaba mendi gehiagotan. Azkenaldian, gainera, Ezkaba Txiki izena agertu eta zabaldu da, Atarrabia pareko gainari errateko. Hiriburuko dermioaren mutur bat Ezkaba Txikiko muinoraino iristen da. Eta hara, hantxe daude hiriburuan berez hazten diren haritzak. Horra hor, Iruñeko hariztia, behialako harizti handiaren lekuko.

    Ezkaba mendi Iruñerriko biztanleon eguneroko irudia da. Batzuek Donostiako Igeldo gisako toki bat amesten zuten, eta holako zerbait proposatu du baten batek Ezkabako parkearen prozesuan. Duela ehun urteko argazkietan, bazterrak aunitzez ere soilago ageri dira;harrobiak, ageriago. Egun, ordea, suteak gorabehera, hegoaldeko mendi-hegalak ere ederki oihandu dira. Haurrek igo duten lehen mendia da. Biderik jendetsuenetakoa kanale ingurutik abiatzen da, bizkar gaineko bolbora-etxeraino, eta handik, bizkarrean barna tontorreraino. Errepide zartatuan ere mugimendu handia izaten da goiti eta beheiti, egun argiz eta gauez. Lasterkariak, txirrindulariak, paseaitzaileak, amoranteak… Hasierako begiratuan, tontor aldea ez da erakargarria;presondegi latzaren eraikin erdi hondatuak, antena-baso izugarria…, baina inguruz inguruko ikuspegiak zoragarriak dira benetan. Merezi du, merezi duenez.

    Egilea: Kike Diez de Ulzurrun

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 18-feb-2019

    Mila esker Ibiltari'75!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau