• argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.
  • argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.
  • argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.
  • argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.
  • argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.
  • argazkia Ezkaba - Olabe. Ezkabako ihesa (GR-225). 1go etapa.

Denbora  4 ordu 40 minutu

Koordenatuak 1132

Noiz igoa 22 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
878 m
449 m
0
3,6
7,1
14,23 km

Bisitak 35, kokapena 0

Nondik gertu Berriogoiti, Navarra (España)

SAN KRISTOBAL GOTORLEKUA

San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua) Ezkabarte udalerriko (Nafarroa Garaia, Euskal Herria) Ezkaba mendiaren gailurrean dagoen gotorlekua da.

Izen ofiziala Alfontso XII.aren gotorlekua da, sarrerako atean ikus daitekeenez, haren erreinaldian eraiki zutelako. Hala ere, bertokoen artean, antzina bertan zeuden eraikinen San Kristobal izenari eutsi diote: XIII. mendeko baseliza eta gazteluarena, eta XVI. mendeko basilikarena, hain zuzen ere, eta gaur egun ere azken izendapen hau iruindar eta nafarren artean askoz ere ezagunagoa da eta hedatuagoa dago.

Eraikuntza

Hirugarren Karlistaldian artilleria pieza modernoak mendi punta hartatik Iruñera heltzeko gai zirela konturatu zirenean, leku estrategikotzat hartuta, gotorlekua eraikitzea erabaki zuten. Miguel Ortega ingeniari koronelak diseinatu zuen eraikina, eta José de Luna ingeniari komandanteak zuzendu zituen lanak, 1878 eta 1919. urteen artean. Horretarako, mendiko tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten, eta inguruan lubanarro bat egin zuten, infanteriaren erasoetatik babesteko asmoz. Guztira 615.000 m² ditu, eta horietatik 180.000 m² dira gotorlekuarenak.

Espetxea

1919an bukatu zutenean hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen militar erabilerarik izan. Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe-militar bilakatu zen. Eraikuntzan otu ez zitzaion helburua zenez, gartzela eta zaindarien eraikinaren arteko harresia eraiki behar izan zuten.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehunka asturiar eta eibartar espetxeratu zuten bertan. Hasiera hasieratik, higiene eta osasungarritasunik ezak salaketak sortu zituen, presoen lekualdaketa eta espetxearen itxiera eskatzen zituztenak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrek CNTko Santanderko kide bat hil zutela eta, Iruñean greba izan zuten. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, Iruñean greba orokorra bultzatu zuena. Hainbat udalek presondegiaren itxiera eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu zutenez epeka-epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia ezarri zuen, horietatik 400 San Kristobalen zeudenak. Espetxetik irten eta berehala, presoek bere egoera salatu eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari errua egotzi zioten.

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erailak izan ziren.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoen heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia" eta "bihotza gelditzea" izanik. Heriotza asko tuberkulosirekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badago. Hauek fusilatu zituzten, horietatik hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta bestean urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta. Preso gehien hil zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 presok ihes egin zuten. Horietatik 3-k baino ez zuten lortu muga zeharkatzea, 585 berriro harrapatuak izan ziren eta 225 hil zituzten.

Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidente Asun Larretak dioenez, horiei guztiei 200 desagertu gehitu behar zaizkie, «artxiboetan ez daudenak, eta gehienak erailak».

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Horrek 1987an utzi eta 1991 arte laguntza-talde batek mantendu zuen, eraikina zaintzeko. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.

2007ko irailean Aranzadi Zientzia Elkarteak, Txinparta Elkarteak eta Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkarteak gotorlekuaren ondoan zeuden hilotzak lurpetik ateratzeari ekin zioten, Jose Maria Jimeno Juriok aipaturiko leku batean. Han dauden 131 hilotzetik 25 atera zituzten. Belaunetan, botilatxo bat zuten, barruan hilaren datuak zituena; tamalez, paperak erabat hondatuta zeuden, eta ezin izan zituzten irakurri. Espetxe hartan 1941 eta 1944 artean hil ziren, arnas-gaitzengatik, batez ere tuberkulosiak eta pneumoniak jota. 2008ko urrian Baltasar Garzón epaileak, beste 19 hilobiekin batera, bertan lanak aurrera jarraitzeko agindua eman bazuen ere[9] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaroaren 7an agindua geldiarazi zuen, beharrezkoak ez zirelakoan. Azaroaren 18an epaiak tokian tokiko epaitegien alde inhibitzea erabaki eta hamar egun beranduago Auzitegi Nazionalak horrelako krimenak ikertzeko eskuduntza ez zuela erabaki zuen.

2007ko azaroan, Nafarroa Baik hala eskatuta, Espainiako Kongresuak lekua garbitzeko eta babesteko 500.000 €ko aurrekontua onartu zuen. Lanak 2008an egin behar baziren ere 2009ko maiatzeraino ez zituzten egin. Lan haietan, espetxe bilakatzean eraikitako harresiak eta espetxearen sukaldea bota zituzten. 2009ko ekaineko asteburuetan bisita gidatuak antolatu zituzten.

SAN KRISTOBAL GOTORLEKUKO IHESA

San Kristobal gotorlekuko ihesa 1938ko maiatzaren 22an Ezkabarteko Ezkaba mendiaren gainean zegoen espetxetik 795 presok egindako ihesaldia izan zen. Kopurua kontuan hartuta, mundu osoko inoizko ihesaldi handienetarikoa da.

Historia

1938an San Kristobal gotorlekuak 2.487 preso zituen, gehienak sindikalista eta errepublikazaleak zirenak. Espetxearen egoera latza zen oso: jipoiak, gosea eta zorriak nonahi zebiltzan. Hori zela eta 1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 preso hil ziren.

Ihesaldia hogeita hamar presok zorrotz antolatu zuten. Operazioa afarian hasi zen, orduan zaindariak sakabanatuta zeudelako. Taldeka banatu eta zenbait zaindariei armak kendu ondoren, guardia konpainia afaria egiten ari zen lekura joan ziren. Aurka egin zioten guardia bat barra batekin jo eta hil zuten. Laster, garitetan zeuden soldaduak ere errenditu ziren. Ordu erdi bat baino ez zuten behar presoek gotorlekua bereganatzeko eta, handik, kanpoaldera atera ziren.

Iruñetik bueltan zebilen soldadu bat egoeraz konturatu eta hirira jaitsi zen alarma jotzeko. Gainera 1937ko apirilean Salamancako gertaeraren ondorioz preso zegoen Ángel Alcázar de Velasco falangistak ere mendia jaitsi zuen abisatzeko asmotan.

Militarren kamioiak, islagailu handiak zeramatzatela, gotorlekura ailegatu zirenean, preso batzuek ihes egiteko asmoak alde batera utzi zituzten. Beraz, goizeko ordu bi eta erdietan egindako zenbaketan 1.692 preso zeuden. Hau da 795 presok ihes egin zuten, ihes egiteko planik gabe, gaizki jantziak, elikatu gabe, armarik gabe eta arrapaladan zihoazela. Berehala hasi ziren presoak harrapatzeko lanak eta ia erresistentziarik gabe harrapatu edo hil zituzten. Maiatzaren 23an 259, 24an 445 eta hurrengo egunetan gutxiago harrapatu zituzten. Azkena, hiru hilabete beranduago, abuztuaren 14an harrapatu zuten hainbeste denbora mendian bakarrik pasa ondoren "Tarzan" ezizena jaso zuena.

795 iheslarietatik 585 harrapatu, hiruk muga zeharkatu eta 187 erail zituzten, identifikatu gabeko 24 hildako izanik. Hau da, litekeena da beste lauk ihes egitea nahiz eta harrapatzeko ikerketa sakonak egin. Gehienak Ezkabarten, mendiaren iparraldeko aldean, baita Olaibar eta Baztanen ere, eta Antsoainen, mendiaren iparraldeko aldean, erail zituzten. Guztira, 211 iheslari erail zituzten. Harrapatutakoen 16 buruzagitzat jo eta epaitu zituzten, bata Iruñeko zoroetxean sartu eta 14k heriotza-zigorrak jaso zituzten. Urte hartako irailaren 8an Iruñeko Ziudadelaren atzean dagoen Vuelta del Castillon fusilatu zutenak hauek dira:

Gerardo Aguado Gómez
Teodoro Aguado Gómez
Bautista Álvarez Blanco
Calixto Carbonero Nieto
Antonio Casas Mateo
Daniel Elortza Ormaetxea
Antonio Escudero Alconero
Ricardo Fernández Cabal
Francisco Herrero Casado
Francisco Hervas Salome
Primitivo Miguel Frechilla
Miguel Nieto Gallego
Rafael Pérez García
Baltasar Rabanillo Rodríguez.

Ondorengo eginbideetan Ángel Alcázar de Velasco salatzaile falangistak zigorraren murrizketa jaso zuen, baita beste 60 presok ere. Espetxearen zuzendaria zen Alfonso de Rojas kargutik kendu zuten.

Omenaldiak

1988an, ihesaldiaren 50. urteurrena zela eta, askatasuna eta Errepublikaren alde eroritako iheslarien omenezko oroitarria eraiki zuten Ezkaba mendian. Oroitarria hirutan eraso zuten, azkena 2009ko abuztuan ultraeskuindar kideek mazo-kolpeez hautsi zutenean. Alderdi guztiek ekintza gaitzetsi zuten Nafarroako Alderdi Popularrak izan ezik.
Iñaki Alforjak 2006an ihesaldiari buruzko Ezkaba izeneko dokumentala estreinatu zuen. lehen Felix Sierrarekin batera Fuerte de San Cristobal - La gran fuga de las cárceles franquistas (Pamiela, 2005) liburua argitaratua zuen.

2009ko maiatzatik aurrera 205 hildakoen omenez Ezkaba mendiaren inguruko zenbait hilerritan 12 plaka jarri dituzte. Aitzoainen dagoenak hamar, Antsoainenak 20 izen, Añezkarrenak 15; Artikarenak 17, Ballariainenak 12, Berriobeitirenak 14, Berriogoitirenak 13, Berriozarrenak 47, Elkarterenak 17, Larragetarenak 12, Lotzarenak 15 eta Oteitzarenak 13 presoren izenak dituzte[6]. Batzuk erasoak ere jasan dituzte, tartean Artika edo Aitzoainen daudenak.

Barricada rock taldeak "La tierra está sorda" bere diskoan ihesaldiari buruzko "22 de mayo" izeneko abestia moldatu zuen.

Iturria: Wikipedia.
--------------------------------------------------------------------------------
GR-225 ibilbidea aurkeztu dute, 1938an San Kristobaletik Urepelera ihes egindako presoen bidea jarraitzen duen mendi-ibilbidea (2018.eko otsailak 9).

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari den Ana Ollok gaur goizean aurkeztu du, prentsaurrekoan, GR-225 ibilbide berria, behar bezala bideratu eta markatu den mendi-ibilbide luze bat, San Kristobal presondegitik ihes egindako presoetako batzuk jarraitu zuten bidea ezagutzera emateko, Ezkaba eta Urepel (Frantzian) banatzen dituzten 53 kilometroetan zehar

Ibilbide luzeko 53 kilometroak lau etapatan banatzen dira eta 5 informazio-taula ezarri dira ibilbidearen datuekin, desnibelarekin, informazio historikoarekin eta eduki turistikoaren datuekin.

San Kristobal gotorlekua – Olabe (13,8 km).

Olabe – Saigots (14,1km).

Saigots – Sorogain (15,4km).

Sorogain – Urepel (9,8 km).

Ibilbidean zehar zenbait hobi aurki daitezke, ihes egindako presoetako batzuk ehorzteko erabili zirenak, zeinak, ihesaldiaren ondoren berriz harrapatuak izan eta gero, inolako epaiketarik egin gabe izan ziren fusilatuak. Horietako batzuk Nafarroako Gobernuak hobietatik ateratzeko egindako planaren baitan izan dira atereak, hala nola Olabe (16 gorpu), Usetxi (3 gorpu), Burutain (6 gorpu), Urtasun (5 gorpu, horietatik 1 identifikatua), Lintzoain (2 gorpu) eta Agorreta (gorpu 1).

Kontseilariak esan duenez, "Ezkabako ihesaldira gerturatu nahi du proiektuak, presoen bizi-baldintzetara eta eman ziren giza eskubideen urratzera, urratze hori perspektiba bikoitz batetik eman zelarik: giza eskubideen defentsatik eta1936an desagertu eta erail zituztenei eman behar diegun erantzunetik batetik; eta, bestetik, memoriaren ikuspuntutik, orain 80 urte indarkeriaren justizia eza pairatu zuten milaka pertsonen memoria eta oroipena bizirik mantentzeko".

Zentzu horretan, eta kontseilariak argitu nahi izan duenez, "Ezkabako gotorlekua memoria bizi eta aktibo bat eraikitzeko erreminta bilakatu behar da, bai iraganean eman diren eta bai egun ematen diren giza eskubideen urratze-prozesu guztiekin kritikoa izango dena, berriz ez errepikatzeko bermeak jarriz, etorkizunera begiratuz eta datozen belaunaldiei erreparatuz".

Gobernuak sustatutako proiektuan boluntario ugarik parte hartu du, zeinak ibilbideak behar bezala egokitu eta margotzeko lanetan lagundu duten. Boluntario horien denen lana eskertu du Ollo kontseilariak, eta baita tokiko erakundeen eta Nafarroako Mendizale Federazioaren kolaborazioa.

Alvaro Baraibar Bakea, Bizikidetasun eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak, bere aldetik, "Ezkaba Proiektua" deitutakoaren baitako jardun desberdinak aurkeztu ditu, ihesaldiaren 80. urteurrenaren harira memoria-politika publikoen markoan osatu dena.

Gazteei zuzendutako auzolandegia nabarmendu du, non 25 gaztek hartu zuten parte, "Botilen hilerria" bezala ezagutzen dena sendotzeko; baita Amaia Kowasch-en "Tejiendo redes – Sareak ehotzen" liburuaren aurkezpena; horiez gain, ikastetxeek presondegira egindako bisiten antolaketa, "Memoriadun eskolak" programaren baitan; eta baita, azkenik, presondegian izandako presoen familiakoen lokalizatzea, gorpuak hobietatik ateratzeko prozesuaren eta DNA bankuaren bitartez.

Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarea

Memoria Historikoaren Erkidegoen arteko Sarearen osatzea izan da gaur aurkeztu den bigarren ekimena. Sarearen lehen batzarra Iruñan ospatuko da datozen martxoaren 15 eta 16an.

Estatuko toki desberdinetan memoriaren politika publikoen arduradunekin egin diren topaketen emaitza da sarea. Topaketa horietako azkena azaroan egin zen Bartzelonako Unibertsitatean. Bertan, lantalde baten osaketa proposatu zuen Álvaro Baraibarrek, erkidego desberdinetan garatutako memoria-politikak partekatu eta koordinatzeko bidea emango zuena.

Lehen topaketa honetarako, Nafarroaz gain, honakoek baieztatu dute beren presentzia: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Katalunia, Extremadura, Valentziako Komunitatea eta Euskadi.

Topaketaren programaren helburu nagusia izango da 1936an bortxaz desagerrarazi zirenen gorpuak hobietatik atera eta identifikatzeko jardunak komunean jartzea, DNA bankuen bitartez. Autonomia-erkidego desberdinek sortutako DNA bankuak (Andaluzia, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa momentu hauetan) komunikazioan jartzeko aukera aztertzea da ildoetako bat, hobietatik ateratako gorpu-kopuru maximoa identifikatzeko asmoarekin.

Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen du Ezkabako kasuak, Espainiako probintzia guztietako presoak igaro baitziren San Kristobal presondegitik. Hala, penintsulako parte askotako pertsona asko dago bai Ezkaba mendiaren aldameneko herrietako hilerrietan, bai "Botilen hilerrian", eta bai ihesaldian zehar eraildako presoak ehortzi zituzten hobietan.

Espainiako leku desberdinetako familiarrak lokalizatu eta berreskuratutako gorpuekin alderatu ahal izateko pertsona horien DNA laginak lortzerako orduan ematen den kolaborazioak, aurrerapen garrantzitsuak ekar ditzake gorpuak identifikatu eta gorpu horiek familiari itzultzerako orduan, duintasunez ehortziak izan daitezen. Ildo horretan, Txinparta bezalako elkarteek edo Fermin Ezkieta bezalako pertsonek egindako lana gogoratu nahi izan du Álvaro Baraibarrek.

Iturria: navarra.es
-----------------------------------------------------------------------------
Gai honetan interesa duen edonorentzat, liburu hauek irakurtzea gomendatzen ditut:

- Los Fugados del Fuerte de Ezkaba. Fermín Ezkieta Yaben. Pamiela.

- La Fuga del Fuerte de San Cristóbal, 1938. Félix Sierra e Iñaki Alforja. Pamiela.

- Tejiendo redes. Mujeres solidarias con los presos del fuerte de San Cristóbal (1938-1945). Amaia Kowasch Belasko. Fondo de publicaciones del Gobierno de Navarra 2017.

- El Fuerte de S. Cristóbal en la memoria: de prisión a sanatorio penitenciario. El cementerio de las botellas. Colaboración de la Sociedad Aranzadi y Txinparta. Pamiela.

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 22-jun-2019

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Merezi duen ibilbidea da.
    Txango honek natura eta historia uztartzen ditu.
    Oso garratzitsua da, duela 80 urte gure herriko historian gertatutako gertakari lazgarri, higuingarri, nazkagarri horiek guztiak ezagutzea, ez ahanzteko. Berriz, inon, inoiz errepika ez daitezen.
    Mila esker ibilbidea partekatzeagatik.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 22-jun-2019

    Mila esker, Ibiltari'75!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau