Koordenatuak 1512

Noiz igoa 13 de junio de 2018

Noiz egina junio 2018

-
-
864 m
407 m
0
4,0
7,9
15,9 km

Bisitak 334, kokapena 15

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Gaurko txangoa Ezkaba mendira izango da. Iruñerriko gure mendirik esanguenetarikoa, baina hilabete honetan gainera, azken hogeita hamar urteetan bezala, ihesaldiaren omenezko ekitaldirako bisita egitea erabaki izan dut. Gogoratu aurten 795 presok frankismo garaiko presondegi batetik buruturiko ihesaldi kopurutsuena izan zela.

Jakina da horietatik 203 erail zituztela eta soilik 3 pertsona lortu zutela mugaz bertze aldera iristea. Azken urteko indusketak direla eta 41 gorpu berreskuratuak izan direla. Eraildakoen kopuruari, arduradun leporatzeagatik, 1938-08-8an 14 pertsona fusilatuak izan ziren ere.



Ihesaldiaren eguna, 1938-05-22, gertuen dagoen igandean ospatu egiten da omena. Hori dela eta gaurkoan Donibanetik irtenda, ekitaldian parte hartzeko ibibidea prestatu dut.

Ekainaren 15arte "Ezkaba 1938 - 2018" erakusketa Planetarioan ikusgai duzue.

Esteka honetan entzungai duzue erakusketa eta ihesaldiaren inguruko informazioa.



Berreskuraturiko azken bi erailen ingurko informazioa. BERTAN 



Altimetria eta ibilbidea











Irteera Donibane Kirol Elkartetik izango dut berriz ere.







Errepidea zeharkatu eta Biurdanatik antzinako hodien zubira zuzenduko naiz, bertatik Arga ibaia gainditzeko.



















Geroago Renfeko tren geltokira hurbildu.







Eta bertatik Gipuzkoako etorbidetik Paberdom parkera iritsiko naiz.











Parke honetatik iritsiko gara Lurrunen parkera eta honela tren bideetar gerturatu ere















Ezkerretatik jarraituz tren bideak gainditzeko oinezkoen zubia ikusiko dugu eta handik igerilekuen aldera pasa ere.















Ezkerreko aldetik eta tren bideak aldamenean izanda bertze iturru eta Plazaolaren trenbidearen omenezko eskulturara iritsiko gara.





Ezkerretik, errepidearen azpitik igaro eta topatuko dugun aurreneko bidegurutzean ezkerretara jo, Berriozar zaharrerantz gerturatzeko.







Baratzen eremura iritsi eta eskuinetik, iturria dagoen lekutik Eskolara hurbilduko gara.











Eskolaren ezkerreko aldean eta mendi magalaren hasieran, Berriozar herri zaharrera eramango gaituen oinezkoen bidea dugu.







Bidearen ertzeetan zurezko hainbat eskultura ikusgai ditugu.











Herri zaharrean elizari bisita egingo diogu.

"XII. mendearen bukaerako eraikin bakuna. Oin laukizuzena du, burualde zuzena, korua oinetan eta dorre prismatiko handia. XVI. mendean kaperak eta sakristia atxiki zitzaizkion; eta XVIII.enean ataria. Barnean nabarmentzen dira ogiba-arku zorrotzak eta gurutze ganga bakunak. Arku zorrotzeko portada bakuna XII. mendearen bukaerakoa da.Erretaula nagusia tenpluko eskultura obra garrantzitsuena da (1643, Martín de Echeverría). Erromanismoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da."





GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2018/06/ezkabako-ihesaldiaren-2018-urtemuga.html
Erlijio-eraikina

ELIZA BERRIOZAR

Berriozar zaharreko eliza
Waypoint

ERREPIDE PASALEKUA

Errepide nagusia edo ronda zeharkatzeko oinezkoen pasalekua.
Intersection

ERREPIDEA 1

Errepidea zeharkatuko dugun aurren aldia
Intersection

ERREPIDEA 2

Bigarrenez errepidera atera. Metro gutxi batzuk errepidetik egin eta ez dugu eskuin aldeko aurreneko pista hartuko
cima

EZKABA1

Ezkaba mendiko tontorra. Berez erpin geodesikoa gotorlekuaren barruan dago.
Hondakinak

GOTORLEKU ATEA

Alfontso XII. gotorlekuaren ate nagusia. Gaurkoan Ezkaba ihesaldiaren omenaldia.
Hondakinak

GOTORLEKU BERRIA

Alfonso XII. gotorlekua bukatzean eraikitako gotorleku berria. Aurrekoa harrapatzekotan bonbardeatzeko aukerak izateko eraikia.
Intersection

Gurutzebide 01 Zuzen

Errepidea zuzen zeharkatu eta Biurdana parkerantzako norantza hartu.
Intersection

Gurutzebide 02Zuzen

Errepidea zeharkatu zuzenean Renfera iristeko
Intersection

Gurutzebide 03Eskuin

Errepidea zeharkatu cuatrovientosen eta trenbidearen gainetik igarotzen den zubira bideratu.
Intersection

Gurutzebide 04EZ

Lurrunen parkea gure ezkerretik utzi beharko dugu, trenbideetara gerturatuz
Intersection

Gurutzebide 05 ez

Trenbideak igaro eta igerilekuetara iritsi eta ezkerreko bidea hartu.
Intersection

Gurutzebide 06 EZ

Errepidearen azpitik igaro eta aurrerago bidegurutzea topatuko dugu. Ezkerreko aldera joan.
Intersection

Gurutzebide 07 EZ

Mendialde ikastetxearen aldamenetik jarraitu eta pista hau topatuko dugu. Ezkerretik joatean, errepidea ekidituko dugu.
Intersection

Gurutzebide 08 EZ

Herritik ateratzeko ezkerreko goiko aldeko pista hau hartuko dugu.
Intersection

Gurutzebide 09 ZUZ

Pista ona utzi eta zuzenean abiatzen den bidexkara pasa.
Intersection

Gurutzebide 10 ES

Bidegurutze honetan eskuinera gora jarraitu.
Intersection

Gurutzebide 11 EZ

Tentuz ibili hemen. Igoera zuzena egin ordez ezkerreko bidetik jarraituko bai dugu.
Intersection

Gurutzebide 12 ZUZ

Pista batekin elkartu eta mahai batzuk diren lekuan, gorat jarraitu ordez, zuzen segi.
Intersection

Gurutzebide 13 ES

Berriosusotik datorren bidearekin bat egin eta eskuinetik gorat jarraitu.
Intersection

Gurutzebide 14ZUZ

Pista batetara atera eta pistatik jarraitu ordez, zeharkatu eta zuzen igotzen jarraitu.
Intersection

Gurutzebide 15ZUZ

Bertze pista batetara atera baina zuzen igotzen jarraitu.
Intersection

Gurutzebide 16ES

Gotorlekuko ate nagusitik atera eta eskuin aldetik beherat doan bidea hartu.
Intersection

Gurutzebide 17 EZ

Jaitsieran, bidegurutze honetan ezkerretik joango gara, bertzela Berriozarrera zuzenean jaitsiko ginen.
Intersection

Gurutzebide 18 ES

Eskuinetik abiatzen den bidexkara pasa, Artikara iristeko.
Waypoint

HARROBI

fuente

ITURRI 1

Parke honetan topatuko dugun iturria
fuente

ITURRI2

Lurrunen parkeko mutur bateko iturria
fuente

ITURRI3

Bidean eta trenaren oroigarri gisa eraikitako eskulturaren aldamenean dagoena.
fuente

ITURRI4

Berriozarreko baratzen aldamenean dagoen iturri eta askaltokia.
Parkea

LURRUNEN PARKEA

Lurruneko parkea. Gaurkoan soilik kanpoko aldetik zeharatuko duguna.
Waypoint

OBLATAS ZUBIA

Oblataseko zubia edo Errotxapeako zubia
Parkea

PABERDOM PARKEA

Paberdom omenez eraikitako parkea
Intersection

PEÑAS

Peñas bidegurutzea. Gaurkoan zuzen baina ezkerretik GR225 edo ihesaldikoa doa.
Parada de tren

RENFE1

Iruñako tren geltokia
Intersection

TREN PASALEKUA

Trenbideak zeharkatzeko pasalekua. Oinezkoentzako soilik.
Intersection

Zubia los tubos

Arga ibaia zeharkatzeko Biurdana parkean dagoen zubia. Garai batean hodietarako soilik zena.
Erlijio-eraikina

ELIZA BERRIOZAR

Waypoint

ERREPIDE PASALEKUA

Intersection

ERREPIDEA 1

Intersection

ERREPIDEA 2

cima

EZKABA1

Waypoint

GOTORLEKU ATEA

Waypoint

GOTORLEKU BERRIA

Intersection

Gurutzebide 01 Zuzen

Intersection

Gurutzebide 02Zuzen

Intersection

Gurutzebide 03Eskuin

Intersection

Gurutzebide 04EZ

1 komentario

  • apombar 23-jun-2018

    Hagitz ongi markatuta.
    Ez nuen Ezkaba ezagutzen eta gustora!!!!
    Eskerrik asko Mikel!!!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau