Denbora  4 ordu 26 minutu

Koordenatuak 1128

Noiz igoa 3 de diciembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
872 m
380 m
0
3,2
6,5
12,91 km

Bisitak 16, kokapena 0

Nondik gertu La Rochapea, Navarra (España)

GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/12/irunetik-ezkaba-mendira-zirkularra-2019.html
Sarrera berri honetan Ezkaba mendirako itzuli berri bat aurkeztuko dut. Iruñetik gertu dugun mendia izanda, ohikoa izaten da bere magaletik ibiltzea eta azken urteetan mendiko parkea atontzen ari direnetik ibilbide berri anitz markatuak izan dira. Edonondik igotzeko aukera izaten da, baina horrek ere eragozpenak sortu ditzazke, hamaika pista eta bide izatean galtzeko aukerak areagotu egiten bai dira.

Gaurko honetan Errotxapeako frontoietatik abiatu eta Artikako hilerritik gora, eskultura erraldoia dagoen tokira eta handik mendi-ertzeko oroigarrirainoko bidea segituko dut. Goiko aldean gotorlekuari itzulia eman eta Berriozar herri zaharrerako bideetariko batetik jaitsiz.



Ibilbidea eta altimetria.







Errotxapeara autobusez jaitsi eta frontoiak dauden tokian ibilbidea markatzen hasiko naiz.



 Trenbideetara hurbildu eta segituan ezkerretik Plazaola tren zaharraren bidera iritsiko gara.



 Bidea hartu eta metro gutxi batzuk aurrerago eskuineko bidetxo batetik parkera igoko naiz.







 Errepidera hurbildu eta Artikara, saiezbidearen gaineko zubira gerturatuko naiz.



 Euria hasi da eta tartetxo batez zubiaren azpian itxoingo dut.







 Bertze aldera igaro eta Artika herri zaharreko goiko aldera iritsi eta pista hartuko dut.







 Hamar bat metro aurrerago, eskuineko bidea, eskaileretatik abiatuz, hilerri aldera gerturatuko naiz.



 Hilerrian Ezkabako preso hildakoen omenezko xafla eta oroigarria dago. Gerra ostean eta Ezkabako presondegia sanatorioa zelarik, hildakoen kopuru handia zela eta, mendiko magaleko herri ezberdinetako hilerrietan ehortzen zituzten. Baita gerra garaian fusilatutakoak ere. Momentu batean udalek kexu ageri ziren, hilerri txikiak betetzen zizkietelako eta horren ondorioz Ezkaba mendiaren gailurretik gertu hilerri berri bat eraiki zuten

















 Hilerritik errepidera atera eta zuzenean zeharkatu beharko da, bidetxo batetik gorat egiteko.







 Gurutzebidearen aztarnak ikusgai dira.







 Eskultura erraldoiera iritsiko naiz eta handik, ezkerretik pista zeharkatu eta gora.











Pistara iritsi eta zuzen gorantz, pinaditik abiatzen den bide zabalera pasako naiz.







 Bidearen haisera.



 Eskailera zahar batzuk izango dira apur bat aurrerago.

Gorago bertze pista batetara aterako naiz. Hau ere zuzen zeharkatu eta gorantz doan bidetik segi.







 Gorago errepidera irtengo naiz, bihurgune batetara. Goiko aldean oroigarria dago.







 Oroigarri hau ere berritua izan da, betikoek hautsi eta hondatu bai zuten.







 Oroigarria mendi-ertzean dagoenez, ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.







 Lainoa Iruñerritik goiti sartzen da.







 Mendi-ertzatik ezkerretik igotzen jarraituko dut.
Waypoint

Errotxapeako frontoiak

Bertan izango dut hasiera.
Intersection

Plazaolako bidea

Plazaolako bidearen hasiera
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Eskuinetik trenbide zaharreko bidea utzi parkera igotzeko.
Intersection

Bidegurutze 05 Eskuin

Igotzeko pista utzita, apur bat aurrerago eskuineko beheranzko bidea hartu.
Intersection

Bidegurutze 12 Eskuin

Eskuinetik errepidearen azpitik igarotzeko.
Intersection

Bidegurutze 06 Eskuin

Pistara irten eta metro batzuk eskuinetik pistatik segi.
Intersection

Bidegurutze 13 Eskuin

Eskuinetik jarraitu, Plazaolaren bidetik.
Zubi

Biurdanako zubia

Biurdanako oinezkoentzako zubia.
Waypoint

ANTENAK

Ezkaba mendiko antenak.
Waypoint

BERRRIOZAR ZAHAR

Berriozar herri zaharrera iritsi.
Erlijio-eraikina

Berriozar zaharreko eliza

Herriko eliza.
Intersection

Errepidea 01

Hilerritik errepidera atera eta zuzen gurutzatu bidetik jarraitzeko.
Intersection

Errepide 02

Errepidera atera eta bihurgunean mendi-ertzera igo.
Waypoint

ESKULTURAK

Bidean dauden eskulturak
cima

EZKABA

Ezkaba mendia. Gotorleku goiko aparkalekua.
Intersection

Bidegurutze 02 eskuin

Eskuineko goranzko eskailerak hartu eta pista nagusia utzi.
Intersection

Bidegurutze 03 Zuzen

Pista zeharkatu eta zuzen gorantz doan bidetik segi.
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Pista utzi eta eskuinetik doan bidera pasa jaitsiera jarraitzeko.
Intersection

Bidegurutze 08 Ezker

Bidegurutzean pista nagusiagora irten eta ezkerretiksegi.
Intersection

Bidegurutze 09 zuzen

Pista berri batekin topo egitean, zuzenean jaisten jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 10 Eskuin

Pista nagusira atera eta eskuinetik Berriozar herri zaharrera bideratu.
Intersection

Bidegurutze 11 Eskuin

Elizatik irten eta bidera iristean eskuinetik jaisten jarraitu.
Waypoint

Artikako hilerria

Artika herriko hilerria.
Waypoint

Gurutzifikatua

Eskultura erraldoia.
Waypoint

Oroigarria. Ezkabako presoena

Ezkaban preso izandako guztientzako oroigarria.
Waypoint

PASARELA

Trenbidearen bertze aldera igarotzeko.
Intersection

Bidegurutze 04 Zuzen

Pistara atera, hau zeharkatu eta zuzen doan bidetik igotzen segi.
Intersection

Bidegurutze 08 Zuzen

Pistara irten eta zuzen jarraitu jaitsierarekin.
Waypoint

PLAZAOLAko bidea

Plazaolako bidera atera eta ezkerretik Iruñearantz.
Zubi

Saiezbideko zubia

Saiezbidea gainditzeko zubia. Artika herrira garama.
Intersection

ZUTOINA

Gotorlekuaren bertze aldeko zutoina. GR 225 adierazten duena.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau