Denbora  11 ordu 3 minutu

Koordenatuak 3171

Noiz igoa 21 de abril de 2017

Noiz egina abril 2017

-
-
2.042 m
1.100 m
0
6,9
14
27,68 km

Bisitak 913, kokapena 12

Nondik gertu Ansó, Aragón (España)

Gaurko txangoa zailtasun ertaina eta puntu batzuetan zaila bezala sailkatu behar dut. Batetik luzera, bertzetik gorat eta beherat izandako metroengatik eta bukatzeko Ezkaurreko Hego aldetik igoerak, puntu batzuetan trepada modukoak dituelako.



Wikilocen informazio gehiago:





MIDE rekin osaturiko simulazio batek halako sailkapena ematen du. Kontutan izan elurrik gabe Ezkaurreko azken igoerak aldatu egin daitekeela. Hala ere erreferentzia moduan hartu daiteke.







Matamatsoseko mendatetik abiatuko naiz. Mendatera iritsi baino apur bat lehenago dagoen bihurgune batean kotxea utzi eta bertatik, eskuinera,  bidexidor batetik hasiko da bidea.







Hasieratik mendi ezberdinen ikuspegiak orokortuko dira.




Bidexka honetatik baso batean sartu eta igoera txiki baten ostean bideak beherat egiten du, mendatearen bertze aldetik abiatu egiten den pista batekin topo egin arte.



Bidea estua da baina leku politak zeharkatzen ditu.

Pistarekin topo egitean, ezkerretara jarraitu beharko dugu.



 Hasierako bidexka



 Pista nagusia.






Aurrerago pista utzi eta zuzen basoan berriz sartu egiten den pista edo bide zabal batetik baztertuko gara, aurreneko aldapei aurre egiteko. Kontuz ibili puntu honetan, kahirn batzuk egon arren, pista jarraitzeko tentaldia izan dezakegu eta. Lasai itzulera bertatik izango da eta.







 Pista berrira sartu eta atzerako begiradan Argaraleta eta Kukula mendiak.






Basotik eta denbora guztian gorazko norabidea jarraitu behar dugu. Gorat egitean, zenbait guneetan pista sasiekin dugu eta zuhaitz txikiekin ere. Puntu batean eskuinetik egurra ateratzeko bertze pista bat dugu eta guk ezkerrekoa jarraitu behar dugu. 






Poliki poliki estutu egiten da eta puntu batean goian aurre ikusten den ertzerako norantza hartzea erabaki egiten dut. Bertan topo egingo dugu gerora jaisteko erabiliko dugun bidea. Ez du galerarik. Aldagaiak izango zituen bertako erret abelbidea baina ertz honetan egun markaturik dutenarekin topo egiten da.



 Erronkariko ibarrera aldera.



 Zuriza aldera.










Ertzetik jarraituko dugu, batzutan basotik eta noizean behin belardietatik. Ez ahantzi bertakoak eta aurrerago zeharkatuko ditugunak udako larrediak zirela. Horrek paisaia momentu ezberdinetan kontraste handiko bistak eskaini egiten dizkigu.







Ezkaurreren hego aldeko hormak.

Bideari jarraituz eta aldapatxo bat gainditu ostean, Calveira mendira iritsiko gara. Bertatik paisai zabala ikuskatzerik dugularik.



 Tontorrean erpin geodesikoa dugu,




GEHIAGO IRAKURTZEKO
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/04/ezkaurre-matamatsosetik.html
cima

06TON

Bideko bertze tontor bat
Intersection

Bidegurutze 01 ZUZEN

Pista utzi eta basoan barneratu gorat
Intersection

Bidegurutze 04 Pista Utzi ezkerretik

Calveira mendira iristean, itzuleran, ezkerretik pistatik atera gailurrera igotzeko
Intersection

Bidegurutze 05

Igoeran iritsiko gara ertzera eta itzuleran ezkerretik pista hartu beharko dugu bertze magaletik jaisteko
Intersection

Bidegurutze 06 eskuinera jarraitu

Kontuz eskuinetik abiatzen den pista hartu behar da eta.
Intersection

Bidegurutze 07 Pistara atera eta zuzen

Pista nagusitik zuzen segi
Intersection

Bidegurutze GR IGOERA

Hemendik aurrerako igoera ez da erraxa. Zenbait lekuetan kontu handiz ibili behar da eta elurra badago malda handia da beraz materiala eraman behar da bada ez bada.
Intersection

Bidegurutze02 EZKER

Ezkerreko pistatik jarraitu.
cima

CALVEIRA

Calveira mendiko gailurra
cima

EZKAURRE

Ezkaurre mendiko gailurra
Waypoint

IRTEERA1

cima

KAÑADAXILOA

Gailurra
Intersection

LEPOA GR Ezkerretik pistara jaitsi

GRa utzi eta pistara jaitsi.
Intersection

PISTA01 Ezker

cima

Tontor 1654 m

cima

TONTOR 1670 m

cima

Tontor 1683 m

cima

Tontor 1693 m

cima

Tontor 1713 m

cima

Tontor 1716

cima

Tontor 1755 m

cima

Tontor Ezkaurre 2035 m

Haitzen gaineko tontorra
hondakin arkeologikoak

Trikuharri Ibon Ezkaurre Ekialde

Iboiaren bi aldeetan kokatzen den trikuharrietariko bat

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau