Denbora  2 ordu 26 minutu

Koordenatuak 1022

Noiz igoa 21 de agosto de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
961 m
787 m
0
3,9
7,8
15,63 km

Bisitak 53, kokapena 1

Nondik gertu Füssen, Bayern (Deutschland)

Ibilbide honetan Füssen herritik Neuschwanstein gaztelurako bisitaldia aurkeztuko dut.


Hasierako zatia bizikletaz burutuko dugu eta gaztelurako igoera aldiz oinez. Alemaniako eta Europako gaztelu ezagunetarikoa dugu gaurko ibilbidearen helburu nagusia.



Ibilbidea eta altimetria.









Arestian aipatu bezala autokarabanentzako aparkalekuetariko batean izango dugu abiapuntua eta gaztelura hurbiltzeko bidea bizikletaz egingo dugu.



 Errepidera atera eta eskuinetik abiatu.







 Errepide nagusiago batetara iritsiko gara eta bertan bidegorria eskuin aldetik hartu.



 Errotonda batetara iritsi eta berriz eskuinetik.



 Segituan baseliza baten aurretik pasako gara. Feldkirche



 Zuzen jarraitu bidegorritik Füssen herriko erdialdera iritsi arte.



 Oraingoan ez gara herrian sartuko. Guk arratsaldean atera behar izan dugu, eta eguraldiak ez du tarte gehiegirik eskaintzen beraz, Ezkerretik errepidearen parean jarraituko dugu.







Turismo bulegoaren aurretik igaroz.







 Herritik atera aurretik errepidearen bertze aldera zeharkatu eta bidegorria hartuko dugu.



 Bidegorriak Lechsteg ibaiaren gaineko zubi batetara eramango gaitu.











 Bertze aldera igaro eta errepidearen pareko bidegorritik segi.







 Inguruko mendiak eta basoa nagusitzen hasiko dira.







 Gaztelu berria ikusgai dugu zelai honetatik. Schloos Hohenschwangau.



 Eta apur bat aurrerago Neuschwanstein gazteluaren irudi liraina.







Konturatu orduko gazteluaren azpiko aparkalekura helduko gara. Bertan bizikletak giltzarrapotuko ditugu igoera oinez egiteko. 

Gaztelura ia bi milio pertsona gerturatzen dira urtean, bereziki udan, horregatik aparkaleku ezberdinak topatuko ditugu eta gehienak betetak, horregatik, bizikletaz gerturatzea ez da ideia txarra.

Gaztelua bisitatzeko webgune ofizialean sarrerak hartzea gomendatzen da, jendea samalda etortzen denez bertzela gora igo eta ezin izango zarete sartu.  Gaurkoan guri berandu egin zaigu eta itxita topatuko dugun arren, paisaiak eta ikuspegiak, edonola ere merezi izaten dute. Halako izenburua dago bere webean " El Castillo de Neuschwanstein hoy – Récord de visitas y problemas de conservación. Siete semanas tras la muerte del rey Luis II en 1886 se abrió al público el Castillo de Neuschwanstein. El rey, de carácter retraído, había construido el castillo para poder alejarse de la vida pública – lo que en su día fuera su refugio se ha convertido en un lugar principal de atracción para el público.

Neuschwanstein es hoy uno de los castillos más visitados de Europa. Aproximadamente 1,4 millones de personas visitan anualmente "el castillo del rey de cuento de hadas". En verano, se agolpan diariamente más de 6.000 visitantes por unas habitaciones que estaban destinadas a un solo residente.

La idílica situación de Neuschwanstein es única. Sin embargo, se deben vigilar constantemente los movimientos en las zona de los cimientos y las escarpadas laderas tienen que ser aseguradas continuamente. También el duro clima ataca las fachadas de piedra caliza, lo que exige continuas medidas de rehabilitación."

Uda honetan gazteluko atari nagusia andamioz josita aurkituko dugu, alde horretako irudia apur bat itsuzten.




Aparkalekutik errepidea eskuinetik gorat abiatzen da.


 Edonondik begiratuta ere ederra eta liraina da.







 Hotel batzuk topatuko ditugu errepidearen hasieran



 Eta sarrerak erosteko gunea ere.






https://mendikosterak.blogspot.com/2019/08/fussen-neuschwanstein.html
Errepidera irten eta eskuinetik bidegorria hartu
Bidegurutze honetan ere eskuinetik bidegorria segi.
Gazteluaren azpian dauden aparkalekuak. Bertan bizikletak utzi.
Abiapuntua autokarabanentzako arean.
Aussicht. Haraneko aldera ematen duen behatokia.
Errepidearen aldameneko baseliza.
Goiko aldean topatuko dugun bertze behatokia.
Gaztelura ematen duen behatokia.
Errepidea zeharkatu eta ezkerretik gorat abiatu.
Laburbidetxo bat. Errepidea eskuineko pistatik utzi.
Herrira iritsi eta ezkerretik errepidea jarraitu.
Jaisterakoan errepidea utzi hemen eta eskuineko bidetik laburbidea izango dugu.
Neuschwansteineko gaztelua.
Turismo bulegoa.
Komunak puntu honetan ditugu.
Bidegorriko zubitik ibaia gainditu
Goiko aldean taberna eta hotel bat topatuko dugu. Bertatik gaztelura gutxi gelditzen da.
Sarrera salmentarako egoitza.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau