-
-
515 m
328 m
0
3,6
7,3
14,58 km

Bisitak 172, kokapena 3

Nondik gertu Puente la Reina, Navarra (España)

Gaurko ibilbidean, Gares herriraino hurbildu gara.

Handik, Arnotegi mendi kaskora joan (baseliza dago bertan, sekulako behatokia dena) eta ibilbide balizatutik (marka txuri-berdeak) Eunateraino iritsi gara.

Done Jakue bideko markak probestuz, Eunatetik Obanos herrira eta, ibilbide zirkularra amaitzeko, Gares herrira itzuli gara.

-----------------------------------------------------
Gares

Gares (gaztelaniaz Puente la Reina) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 2835 biztanle ditu. Izarbeibarrean kokaturik, 39.7 km2ko azalera du, eta batez beste 344 metroko garaiera, nahiz eta Ekoien izeneko gailurra 923 metrora ere iritsi. Robo ibaia Argara isurtzen da Garesen. Herriak Mañeru, Artazu eta Girgilao ditu muga mendebaldean, Mendigorria hegoaldean, Obanos eta Legarda ekialdean eta Belaskoain, Arraiza eta Erreniega mendia iparraldean.

Perdoneko mendizerraren hegoaldean kokatzen da Izarbeibarrean Iruñeko merindadean. Klima mediterraneoko gunea da, urteko batezbesteko prezipitazioak 593mm ingurukoak dira. Urteko tenperaturak leunak izaten dira, batez beste, 11 °C eta 14 °C.

Robo ibaiak harana zeharkatzen du Arga ibaira heldu arte Garesko udalerriaren mugetan. Horrez gain, Salado eta Nekeas ibaiak aipagarri dira.

Iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1000mm baino gehiago jausten dira urtero.

Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen.

Eunate

Eunate Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen herri hustu bat da, Izarbeibar eskualdeko Muruzabal udalerrikoa. Gaur egun, herri hartatik zutik dirauen eraikin bakarra Andre Mariaren omenezko Eunateko Andre Mariaren eliza da. Arkitektura erromanikoaren estiloan XII. mendean eraikia (1170 inguru), Donejakue bideko harribitxietako bat da.

Eunate izena ez da ematen duen bezain begi bistakoa. Lehen begiratuan, badirudi ehun eta ate hizkiez osatua dela. Eskualde horretan, Izarbeibarrean, XIX. mende arte euskaraz hitz egin zen, eta arkuen kopurua litzateke hipotesi horren oinarria. Hala ere, dokumentuetan begiratuta, Eunate izena oso berria da: Onat da formarik zaharrena, eta orobat Onat, Onate, Unat, Unate izenak ere zaharrak dira. Tokiko euskaran ere, ez zioten Eunate esaten. Beraz, gaur egun baztertuta dago ehun ate etimologia.

Eunate = Ehun ate etimologia asmatu hori justifikatzeko, arrazoibide hau asmatu zen: tenplu oktogonala 33 arkuz osatutako arkuteriak inguratzen duenez, elizari hiru itzuli eman eta gero bertara sartzean, 33 33 33 1=100 ate edo arku igarotzen direla.

Gaur egun, Eunate emakumezko izena ere bada.

Obanos

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hegoaldeko muturrean eta Izarbeibarrean.

Obanos 1665. urtean bihurtu zen hiribildu, baina jada XIII. mendean monarkiaren gehiegikeria salatzeko bilduriko nobleen "Infantzoien Biltzarra" delakoa herrian bildua zen. Erakunde hori, Nafarroan eta Euskal Herrian izandako lehen erakunde "demokratikotzat" hartua izan da. XIII. mendearen hasieran Antso VII.a erregeak erakundea onartu eta bere konpetentziak zabaldu zituen eta gaizkileak harrapatu eta zigortzeko eskubidea eman.

Infantzoien Biltzarrak, nobleziako behe-estamentuetako kideak ziren, goi-burgesiaren azpian. Dena den, nobleez gain, nekazari, artisau, abade, eta merkatariek ere osatzen zuten elkartea, euren pribilegioak defendatzeko asmoarekin. Partaideak ez ziren soilik obanostarrak, inguruko herrietako biztanleek ere hartzen zuten parte bertan, eta Obanosez beste eskualdeetan ere bildu izan ziren. Dena den, Obanosen kokapen geografiko estrategikoa zela eta, bilera gehien egiten zen herria izan zen eta horregatik erlazionatzen da erakundea udalerriarekin gaur egun.

1512an, Gaztelak Nafarroa konkistatzean Obanos Izarbeibarreko udal bihurtu zen. XIX. mendean udalerri independente bihurtu zen.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau