Denbora  8 ordu 32 minutu

Koordenatuak 2378

Noiz igoa 3 de septiembre de 2016

Noiz egina septiembre 2016

-
-
2.839 m
1.474 m
0
2,5
5,0
10,1 km

Bisitak 444, kokapena 6

Nondik gertu Baños de Panticosa, Aragón (España)

Gosaldu eta beste hiru lagunekin Panticosako Bainuetxera abiatu gara Garmo Negro mendia igo eta egun berean etxera itzultzeko asmoz. Apenas lau orduko loaldia egin eta gero, kasik hiru orduko bidaia bete eta goizeko 7:15etan, Argualas, Algas eta Garmo Negroko gailurretan lehen eguzki izpien argia ikusi orduko maldan gora jarri gara. Beheko Saroira helduko bezain pronto, hauspoak beroturik, Goiko Saroira igo gara. Lehen atsedena hartu dugu, zintzurra freskatu eta barritaren bat edo beste jateko.
Garmo Negroko gailurra gertu ikusi arren, badakigu oraindik bide erdia baino gehiago geratzen zaigula, pikoena ez ezik gogorrena. Igotzeko ohiko bidea aukeratu dugu eta honen goi aldera iristean ez dugu elkurrik izan, oso uda idorra baitoa. Zona hau tentu handiz igaro eta eguzkia berotzen hasi denerako Argualas eta Garmo Negro bereizten dituen lepo zabalera igo gara. Beheko aldera begiratu eta hantxe zuloan ikusi ditugu Panticosako Bainuetxea eta inguruak. Ura edan eta azken malda piko eta desatseginari aurre egin diogu. Goizeko 11:00etan tontorrera iritsi gara.
Lurrean eseri eta ogitarteko jaten dugun bitartean, aurre aurre dugun ikuskizun paregabeaz gozatzeko bete hartu dugu. Balaitus, Infiernos, Vignemale, Tallon, Monte Perdido eta beste hainbat hiru milako mendien artean makina bat laku eta ibon: Pondiellos, Bachimala, Brazatos… Paisaia eder eta liluragarri honetaz kasik ordubetez gozatu eta gero, beherako bidea hartu dugu. Luzea eta nekosoa gertatu zaigu, baina gustura ibili gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau