• argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda
  • argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda
  • argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda
  • argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda
  • argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda
  • argazkia Garralda - Aritztokia - Otarrea - Garralda

Denbora  2 ordu 42 minutu

Koordenatuak 625

Fecha de subida 31 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
1.076 m
809 m
0
1,9
3,8
7,58 km

Bisitak 99, kokapena 8

Nondik gertu Garralda, Navarra (España)

Ibilbide zirkularra. Balizatua dago (marka horiak).

Ibilbide honen hasiera Errotaberri izeneko erretegiaren ondoan dagoen panel informatiboan dago. Lehenik, herria zeharkatu behar da. Errege Abelbidearen barna, eta ataka kanadiar batera iritsi (harategiaren ondoan dago). Bertan, ezkerrera dagoen bidea hartu behar da; horretan barna igo eta txondor zahar eta meta bat ikus ditzazkegu. Hantxe dauden marka horiei jarraiki, basoan sartuko gara, pago eta urritzen artean, behatoki batera aileagatu arte. Aurrerago, gerra garaiko babeslekuen hondarrak ikus daitezke, hala nola, zenbait txondor-leku eta data zehazturik ez duen tumulu bat. Bidean jarraitu eta, Aritztokia Bahatoki ikusgarrira hurbil gaitezke; bertan haritzaren erabileraz mintzo den panel informatiboa dago. Aurrera eginen dugu, hasierako punturaino.

GARRALDA

Garralda Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoa Ibarreko herririk mendebaldekoena eta bigarren populatuena. 186 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

Garralda Zangozako merindadeko udalerria da. NA-140 errepideak udalerria hegoaldetik zeharkatzen du Auritz eta Aribe bitartean. Garraldako kalerik garrantzitsuenak Iberreka kalea, Antonio Arostegi kalea, eta Eskortealdeko kalea dira. Urrobi eta Irati ibaien isurialdeak lotzen dituen korridorean kokatzen da.

Garraldak Orbaizetarekin egiten du muga iparraldean, Aria eta Ariberekin ekialdean, Auritzekin mendebaldean, eta Artzibar eta Orotz-Betelurekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Udalerriak klima atlantikoa du, hotza eta euritsua. Herriko gunerik altuenetan elurrak hilabete asko irauten du. Urteko batez besteko balioak aldakorrak dira kokalekua eta altueraren arabera, baina batez beste honako hauek dira: prezipitazioak 1.600-2.000mm eta tenperatura 7 eta 9 gradu bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.

Garraldako berezko landaredia pagadiek (basoen %61,5) eta hariztiek (basoen %29,5) osatzen dute. Pagadiak Artziko mendilerroaren iparraldean daude, eta hariztiak Garraldaren hegoaldean eta hego-ekialdean. Birlandatutako pinuen azalera nahiko txikia da, zuhaitz azalera guztiaren %2,4 baino ez.

Historia

Herriak itxura aldatu du XIX. mendeko gerretan izandako suteen ondorioz: 1795, 1834, 1835, baina batez ere 1898. urteko sutearen ondorioz, orduan herri osoa kiskali baitzen.

Eskualdeko herri tipikoa zen, gaineko aldean eliza gotikoa zuena, eta, diotenez, Otsagabira heldu bitartean aurkitu ahal zen "hoberena". Zenbait etxe berreraiki egin ziren, eta haien artean leku gehiago utzi zen; horregatik, ibarreko beste herriek baino itxura zabalagoa erakusten du.

Ondasun nabarmenak

- Herriaren ondoan Arrigorri haitza dago, behatoki eder bat duena (Ariztokia/Arrigorri). Bertan izan ziren burdin meategien ustiapenagatik izan dezake izen hori. Bertatik, Beteluko hariztia, Aribe, Aezkoako Ibarraren zati zabala, Pirinioetako tontorrak eta Irati ibaiaren Ibarra (iparretik hegoaldera) ikusten dira. Hegaztiak, sai-arreak bereziki, begiztatzeko leku ederra da.
- S. Juan Evangelista eliza: Neogotiko landatar estilokoa, 1912-14 urteen bitartean egin zen. 1898an herria erre ondoren, eliza gotikoa berriztatu egin zen, herritarren arteko liskarrak liskar, Arostegi Jaunak, herria berreraikitzen asko lagundu zuen indianoak, errepide ondoan dagoen eliza egiten lagundu zuen: zaharra bota zen haren harriaz baliatzeko, eta eliza zegoen lursailean gaur egun hilerria dago.
- Gurutzea: Modernoa da, 1929. urtekoa, eta oinarria erromanikoa du. Jatorrizkoa Konbentzio gerran suntsitu zuten.
- Leizea: Kutxategileen leizea, ezpel zuhaixkaz inguratua, ezpel goilarak egiten hasi ziren lekua.
- Trikuharriak: Etxoltxarraldea I (egoera onean) eta Etxoltxarraldea II (egoera txarrean).
- Iturriak:
Iturrialdea: Erdi Aroko iturria, herriaren iparraldean, herriko zaharrena da.
Arostegi Iturria: sutearen ondoren herria berreraikitzen lagundu zuenaren omenez egina.

Euskara

Garralda Aezkoako lau herri euskaldunenen artean dugu, Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Garralda gune euskaldunean dago. 2001ean egindako inkestaren arabera, herriko euskal hiztunak %30 inguru ziren.

Garraldar ospetsuak

- Pablo Mandazen anaia Gines (1912-2011), maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza. Ariben jaioa, jaio eta biharamunean Garraldara aldatu zen bizitzera bere amarekin batera, eta Pablok garraldartzat izan zuen beti bere burua.
- Juan Carlos Etxegoien Xamar (1956-), idazlea eta hizkuntzalaria.
- Jose Rota, eskultore eta artisaua.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta