Jaitsi

Distantzia

14,05 km

Desnibel positiboa

782 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

782 m

Gehieneko garaiera

1.224 m

Trailrank

35

Gutxieneko garaiera

550 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Denbora mugimenduan

3 ordu 43 minutu

Iraupena

4 ordu 23 minutu

Koordenatuak

2492

Noiz igoa

18 de julio de 2021

Noiz egina

julio 2021

Kanpoko nabigazioa

Bilatu zure bidea aire libreko miloika ibilbideetan barrena zure telefonotik. Baita Internetera konektatu gabe bazaude ere!

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Kanpoko nabigazioa Kanpoko nabigazioa
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.224 m
550 m
14,05 km

Ikusita 38 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Baranbio, País Vasco (España)

Garrastatxun, Baselizaren ondoan, hasi ginen Oderiagara eta Ubietara eroan gintuen ibilbideak. Baselizaren ondoko bideari ekin genion beheitirantz eta, hasi eta berehala, eskuinerantz doan bidea bazter utzita, baserri batera iritsi ginen laster batean. Hor hasi ziren zalantzak eta hirugarren saikeran asmatu genuen ataka bat zeharkatuz eta, hasieran zidor bat zenetik eta laster bide zabal bihurtu zenari jarraituz, gurutzegune batera iritsi ginen non idazkun batek Ipergortako norantza adierazten zuen. Eskuinera abiatu ginen eta, behin Gorbeiako Parkean sarturik, berriz bidebieta batera iritsita, Ipergortarantz jarraitu genuen. Itzultzean, Ipergortako lehengo idazkunera iritsita, Garrastatxurantz, artez, joan ginen, baserrian aurkitu genuen ataka saiesteko asmoz.
Hortaz, ipergortarantz joan ginen bigarren idazkun honetan eta aldaiari jarraitzea besterik ez genuen egin behar belardian etzanda zegoen adierazle batera iritsi arte, Nafarkortatik gertu. Hor ezkerretara, aldapa gora belardi batetik, berriz aldaia aurkitu arte. Nafarkortan, beste adierazle batzuk aurkitu genituen eta ezkerretara abiatu ginen, Oderiagako gainak ikusiz, handik bosteun bat metroan beste idazkun batzuk aurkitu arte. Eskuinerantz egingo dugu hemen aldaia aldapatsu eta belartsu batetik Oderiagako gainarantz, Altubeko norantzari jarraituz. Pixkana-pixkanaka Oderiagako tontorrara iritsiko gara noranahiko ikuspegiak gozatuz. Itzulera ekin genion gainaren lerroari jarraituz baina Egilorreko tontorrera joateko asmoz. Mendi hau eta Oderiagako lerroa banatzen edo batzen duen lepora iritsita Bost minutuan Egilor/Ubietan egon ginen, azpian dagozen artzain txabolak bazter utziaz. Zerbait jan ostean, hoietara doan eta ikusten genuen aldaiara jaitsi ginen eta ezkerretarantz abiatuta laster iritsi ginen Altube adierazten zuen idazkunera eta bide nagusiari jarraituz, Nafarkorta berriz zeharkatuz, joaneko ibilbideari beste norantzan, iritsi ginen lehen aipatutako gurutzegunera non hasierako baserrira edo Garrastatxura joaten den. Azkeneko norantza hau hartuz, laster iritsi ginen Garrastatxuko ostatura. Eguraldi ederra izan genuen, oskarbi.
Bidegunea

Garrastatxu

  • argazkia Garrastatxu
Jatetxe xume bat ere badago
Bidegunea

Ipergortarantz

  • argazkia Ipergortarantz
joanekoan eskumarantz egin genuen. itzultzean zuzen jarraitu genuen atakak ez zeharkatzeko.
Bidegurutzea

Ipergortarantz

  • argazkia Ipergortarantz
eskumako bideak Gorbeiara darama itzuliguru luzea eginez. Artez, Ipergortarantz eta Oderiagarantz.
Bidegunea

Gerizpean

  • argazkia Gerizpean
Ikuspegi dotorea
Bidegurutzea

Ezkerretara

  • argazkia Ezkerretara
Belarditik
Bidegurutzea

Oderiagarantz

  • argazkia Oderiagarantz
Nafarkortan gaude
Bidegurutzea

Altuberantz

  • argazkia Altuberantz
Aldaia nagusia utzi eta gorantz edo Oderiagarantz
Gailurra

Oderiaga

  • argazkia Oderiaga
Oderiagako tontorreko ikuspegietako bat
Bidegunea

Gorbeia eta aldamin

  • argazkia Gorbeia eta aldamin
Oderiagatik
Gailurra

Egileor ubieta

  • argazkia Egileor ubieta
Oderiaga baino xumeagoa den tontor buzoiduna

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau