Koordenatuak 1263

Noiz igoa 19 de marzo de 2018

Noiz egina marzo 2018

-
-
553 m
364 m
0
4,3
8,5
17,09 km

Bisitak 219, kokapena 10

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Gaurko sarreran hiritik abiaturiko bertze ibilbide bat proposatuko dut. Donibane Kirol Elkartetik abiaturik Arazuriko zubi zaharrera, handik arastegia inguratuz Gazolaz mendira igotzeko. Ibilbidea zirkularra egiteko asmoz itzulia Zizur Nagusitik, Barañainera eta handik abiapuntura.


Ibilbidean zehar Arga ibarreko pasalekuko zenbait gune bisitatuko ditugu. Iruñako udalak badarama zenbait urte Arga ibaiko ertzeak berreskuratzen eta paseoetarako ibilbideak antolatzen. Horretarako informazioa webean ikusgai duzue. http://www.parquefluvialdepamplona.es/parquefluvial/eu/index.asp. Mapa interaktiboa ere badu, elementu ezberdinen informazioa ezagutzeko.

Egun jende samaldak erabiltzen duen pasalekua dugu eta beraz horretaz baliatuko naiz mendira gerturatzeko eta bueltatzeko.




Ibilbidearen altimetria eta mapa.










Donibane Kirol Elkarteko ataritik atera eta Sanduzelai aldera doazen eskaileretatik jaitsi beharko dugu.



Hilerrira jaisten den errepidea ezkerretik jarraitu lorategietara iristeko. 



Bertan dagoen gurutzea bisitatuko dugu. Hilerriko gurutzea hain zuzen ere. Beritxitosen (ibiri edo vado txikitik eratorria). Gurutze mota hau Nafarroan oso edaturik dago eta halako kopiak Ororbian, Tiebasen, Sarriako jauntxerrian eta hauxe bera.

Hala ere Arga ibaia ertzeetan eta zubi askoren aldamenean Iruñatik igarota, halako gurutzeak topatu daitezke, errate baterarko Madalenakoa. 



Bertatik Argaren ertzeko bidea jarraituko dugu. Hasieran hilerriko hormak ikusgai eta bertze atera iristean, zuhaitzen ingurutik Argatik gertu iritsiko gara Miluzeko zubira.







Uhaldi ezberdinek ibai ertzeko zuhaitz hauen sustraiak agerian utzi dituzte, egitura bereziak erakutsiz.

Miluzeko zubira igo beharko dugu. Badirudi zubi honen jatorria erromatar garaikoa dela. Hala ere gaur ikusgai duguna zenbait obra pairatu ditu. Obra nagusia ertarokoa zen, (XIII. mendeko dokumentazioak erakusten duen moduan) baina 1787. urtean uholde baten ostean berreraiki behar izan zuten. 1939. urtetik aitzin Monumentu historiko artistikoa da. Bere inguruan garai batean batan eta errota bat ere izan ziren. Benetako historia ez izan arren, jendearen artean oso zabaldua da kondaira kurioso bat. Miluze izena mihi luzerekin izan dezakeen parekotasunari esker, 1350. urtea inguruan Carlos IIak bertan zenbait zaldun urkatu zituelakoan.















Argaren ertza honetatik jarraituko dugu Ilundaineko irina fabrikaren presara iritsi arte.







Honen ondoren Landaben aldera doan errepidera igoko gara, Argaren gaineko zubi berri honetatik igarotzeko. Bertze aldean errepidea zeharkatu eta ibaiaren bertze ertzetik jarraitu beharra dago. Alde honetara pasatu beharra dago, ezkerreko aldean Ilundaineko irina fabrikaren eraikina dagoelako eta aurrerago Arga ibaiko terrazak, metro askotako horma naturala sortzen duelako.











Ibaia jarraituz automobilen fabrika erraldoira iritsiko gara. Berriki zeharka bide bat eraiki izan dute, errepidetik babestuz eta aurrerago dugun oinezkoen zubira eramango gaituena.















Zubia zeharkatu eta gure eskuinetik Argaren ertzetik jarraituko dugu.







Parke berri batetara iritsiz. Eulzako presatik gertu jarraitu eta duela urte gutxi eraiki berria duten zubitik, Arga ibaiaren eskuineko ertzera igaroko gara. Inguru hauetan badirudi irin errota bat izan zela eta ondoren elektrizitatea sortzeko eraikina eta ura ponpatzeko tresneria ere. Badirudi goiko aldean dagoen Eulzako jauntxerriaren beharrak asebetetzeko erabiltzen zela. Konbentzio gerra garaian, bertara ekarri omen zen ere bolborategi bat.



























Ibai ertzetik jarraituz Trenaren zubi azpitik igaro beharko dugu. 1876. urteko dokumentu batzuetan jada aipatua denez, apur bat zaharragoa dela erran daiteke.



Apur bat beherago Elortz ibaiak bat egiten du Argarekin. Gaurko egunean bitxia da urak kolore guztiz ezberdinak dakarzkitelako. Elortz ibaiak aurreko eguneko euriak eraginda goratua dator eta marroi kolorekoa, Argak aldiz Eugiko urtegiari esker urak gardenago daramatzalarik.



 Bigarren argazki honetan nabariagoak dira uren kolore ezberdinak.



Pista berri honetaik errepidearen azpitik igaro eta  ibilbidearekin jarraituko dugu. Aurrerago autobidearen azpitik zatitxo bat ibili beharko dugu eta ondoren araztegiarako ur ponpaketa eraikina ikusiko dugu.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/iruna-gazolaz-iruna.html
Arazurin Iruñako araztegia dago. Zubi zaharra gainditu eta bertan kokaturik dugu.
Zizur Nagusian dagoen behatoki eta atsedena hartzeko lekua. Iruñerriko ikuspegi zabalak eskaintzen ditu, bereziki Andia aldera
Landabenerako errepidea puntu honetan zeharkatu behar da ibaiaren ertzetik jarraitu ahal izateko. Semaforo bat dago eta oinezkoentzako lehentasunezko botoia sakatu kolorez aldatzeko.
Gazolaz mendiko gailurrean erpin-geodesiko bat dago. Ikuspegiak ez dira soberan zabalak, pinadia dela eta.
Biurdanako errotondara Donibane Kirol Elkartetik jaisten diren eskaileretatik iritsiko gara. Hilerrira doan aldapatik jarraitu beharko dugu.
Landabeneko automobilen fabrikako zubia igarota, eskuin aldetik jarraitu beharko dugu Argako parkeko bidea jarraitzeko.
Eulzako parkera iritsi eta eskuin aldetik doan bidea hartuko dugu. Azken fasean eraikitako zatia dugu hau, eta oraingoan Argaren bertze ertzera igarotzeko zubi batera eramaten gaitu.
Araztegiaren hesiaren parean jarraitu beharra dugunez, bertan eskuinetik doan pista hartu beharko dugu eta Arga ibaiko ertzetik aldendu.
Araztegiaren hesiaren bukaeran pista batekin topatuko gara. Oraingoan ezkerretik araztegiatik baztertuko gara.
Pistatik aterako gara zuhaitzen artetik ateratzen den bidexkatik gora eginik.
Soroan bertze bide batekin topatuko gara, perpendikularki lerrokatzen dena. Eskuin aldetik pinadian barneratu eta aldapa gora egiten duen norantza jarraitu behar dugu.
Aurreko bidetik pista batetara aterako gara. Pistara iritsita eskuin aldeko norantza jarraitu beharko dugu Gazolazeko mendi magalan zehar ibiltzeko.
Pista amaitu egiten den puntuan, ezkerretik gorat zuzen igo beharko dugu Gazolaz mendiko tontorrera hurbiltzeko.
Mendiko erpina jarraitu beharko dugu denbora guzian, beraz bidegurutze honetan ezkerreko pistatik segi.
Zizur Nagusi herrian bertan dugu bidegurutze hau. Ezkerreko asfaltaturiko errepidetik beherat egin beharko dugularik.
Autopistaren tunela igaro eta eskuin aldeko pistatik jarraitu beharko dugu. Apur bat aurrerago bertze bidegurutze bat dugu, kontuz.
Aurreko bidegurutzetik gertu eskuinerako bideko pista hartu behar dugu Elortz ibaira gerturatzeko.
Elotz ibaiko zubiaren ondoren bidegurutze bat dugu. Ezker aldetik Barañainera igoko gara. Honen aurretik trenaren zubiaren azpitik eta ondoren zubia gaindituak izan beharko ditugu.
Elortz ibaiak bere urak Arga ibaira isurtzen dituen puntua da hau.
Biritxitosen dagoen kruzerotik, ezkerretara ibaia ertzetik eta hilerriko horma jarraituz.
Miluzeko zubia. Jatorrik erromatar garaikoa izango zena baina fabrika gehiena ertarokoa dugu. Hala ere XIX. mendean berreraikia izan zen uholde batek gehiena eraman zuen eta.
Landabenera jaisteko eta Arga ibaia gainditzeko zubi berria. Bideak errepidera igotzen da, errepideko espaloitik Arga gainditzeko.
Autoen fabrikaren aldamenean dagoen oinezkoentzako zubia da. Berriki pasabidea zabaldu egin dute.
Zubirik berriena Argako parkean. Eulzatik Argaren bertze ertzera zeharkatzeko oinezkoentzako zubia da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau