Denbora  4 ordu 27 minutu

Koordenatuak 1257

Fecha de subida 26 de diciembre de 2018

Fecha de realización diciembre 2018

-
-
1.124 m
531 m
0
2,8
5,5
11,09 km

Bisitak 263, kokapena 25

Nondik gertu Iltzarbe, Navarra (España)

Gaurko sarreran Gaztelu eta Txurregi mendietara egindako igoera eta ibilbide zirkularra aurkezten dut. Ilzarbe herritik abiatuta, 11 km luzerakoa eta 836 metroko desnibela duen txangoa.

Ilzarbe herria Olloko haranaren hasieran kokaturik dago.



Ibilbidea eta altimetria







Frontoiaren inguruan kotxea utzita ibiltzen hasiko naiz egunsentiarekin batera. Goizeko ordu hauetan aurreneko sutondoak piztu dira eta hezetasunak kea herritik barreiatzen ditu, sentsazio bereziak eta oroitzapenak burura erakarriz.







Herriko karrikatik gorat abiatu eta aurreneko bisita elizara da. Ataritik ikuspegi ederrak ditut, batetik Saldiseko haitzetatik eta bertze aldera so eginik, Txurregi mendiko magaletara.



























Pistatik gora jarraitu herritik ateratzeko, aurrerago eskuinetik pista hau utziko dudalarik. Ibilbide zirkularra osatuko dudanez, jaitsieran portlandezko pistatik bertan itxiko dut zirkulua.



Eguzkia atera berria da eta argiak, koloreak nabarmentzen ditu.











Igoera baten ostean, pistaren erdian metalezko ate bat gainditu beharko dugu. Bertatik Txurregi eta Gaztelu mendien ikuspegi ederra izango dut.















Geroago bertze ataka bat gainditu eta berriz ere basoan barneratuko naiz.



Urrengo bidegurutzean ezkerretik jarraitu beharko da.







Azkenean pista bukatu eta hesi bat izango da. Gainditu eta zelai batzuetara atera.











Hauek zeharkatu eta zuzen igotzean basoan sartu eta segituan bertze hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta pista nagusi batetara iritsiko naiz.















Pista eskuinetik jarraitu.



















Aurrerago pista ezkerretatik utzi beharko da bide batetara pasaz. Harri multzoak bidea nabarmentzen dute, baina erne ibili.







Handik Gaztelu eta Txurregi mendien arteko mendi-lepora igoko naizelarik. Igoera honetan Txurregiko tontorraren azpiko haitzak arras ongi ikusten dira.











GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/gaztelu-eta-txurregi-ilzarbetik.html
Ibilbidearen hasiera frontoiaren aldameneko aparkalekutik
Apur bat ezkerretara edo eta zuzen jarraitu pista nagusitik.
Pistara atera eta eskuinetik igotzen jarraitu.
Gaztelu mendiko bertze aldetik jaitsi eta zuhaitzetara iritsi aurretik eskuinetik tontorrari itzulia emateko puntua.
Urmael artifizialaren azpian dagoen azienda ura edateko aska.
Aurrerago bertze ate bat gainditu beharko da. Soroen bukaera eta basoearen hasiera artekoa.
Pistaren erdian metalezko ate bat gainditu beharko da.
Hesia gainditzeko ataka txiki bat dago
Aizkorberen borda erorita dago egun.
Pista nagusia eskuineko pista txikiagotik utziko dugu. Ibilbidea zirkularra izanik, jaitsieran puntu honetara iritsiko gara berriz.
Borda baten aurriak.
Pista puntu honetan utzi eta bidetxo batetara gure ezkerretik pasa. Bertatik mendi-lepora igoko gara.
Gaztelu mendira igotzeko mendi-lepora iritsi aurretik eskuineko bidexkara pasako gara.
Txurregi mendiko bertze isurialdetik jaitsiko gara. Tentuz ibili bidea ez bai da oso argia zenbait eremuetan.
Basotik irten eta eskuinetik jaisten jarraitu beharra dago. Segituan borda baten aurriak ikusgai izango ditugularik.
Basotik irten, hesia gainditu eta eskuinerantz bideratu pistara ateratzeko.
Pistara atera eta ezkerretik jaisten jarraitu
Hesira iritsi aurretik ezkerretik igotzen den pistara pasa beharra dago puntu honetan.
Gaztelu mendiko tontorrean gazteluaren aurriak, bereziki dorre zirkularra ikusgai dugu.
Bertze pistara ateratzeko hesi hau gainditu behar da.
Pistaren bukaeran hesi bat dago, hau gainditu soro batetara igarotzeko.
Ilzarbe herriko eliza.
Herriko iturri nagusia.
Urmael artifiziala eta bertatik iturri bat dario.
Txurregi mendiko erlaitzara edo erpinera ateratzean.
Gaztelu eta Txurregi mendien arteko mendi-lepoa
Pistara irten eta eskuinetik jaisten segi.
Txurregi mendiko tontorrean buzoi bat dago.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta