Denbora  4 ordu 27 minutu

Koordenatuak 1175

Fecha de subida 8 de mayo de 2019

Fecha de realización abril 2019

-
-
1.124 m
506 m
0
2,7
5,3
10,64 km

Bisitak 46, kokapena 3

Nondik gertu Senosiáin, Navarra (España)

Olloko haranera gerturatu gara, Ollo herritik Gaztelu eta Txurregi mendiak elkartzen dituen ibilbide zirkularra burutzeko. Eguna aproposa ibiltzeko, tenperatura freskoa izan dugulako.

Ibilbidea 10 kilometro eta erdi baino apur bat luzeago eta 800 metroko desnibelekoa. Ez du zailtasun berezirik erakusten, bakarrik Txurregira igotzeko aldapa eta jaitsieran bereziki kontuz ibili beharko da.



Ibilbidea eta altimetria.







Olloko herria aukeratu dugu gaurko txangoaren hasiera puntua, bertan kotxeak uzteko leku gehiago dagoelako. Goiko iturriaren aldamenean kotxeak utzi eta Ollo ibarreko ibilbidetik hasiko gara.















Herritik aterako gara pista batetatik. Hasieran zutoin batek norantza adieraziko digu.







Portlandezko pista apur bat geroago utzi beharko dugu, eskuinerantz doan pistatik. Bertan bertze zutoin bat izango dugu.







 Metro gutxi barru, metalezko atea gainditu beharko dugu eta aldapatxoari eutsi ere.











Aurrerago bihurgune bat topatuko dugu. Igoera eskuinetik jarraituko dugu, aurrenik Gaztelu mendira igotzea erabaki dugulako.











Basoan murgilduko gara eta noizean behin Olloko diapiroa ikusgai izango dugu.















 Hesi bat topatuko dugu apur bat geroago, eta hau gainditurik



 pista batetara aterako gara. Bertan ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugularik.











Pista jarraituz, metalezko ate batekin topo egingo dugu. Hau gainditu eta zuzen jarraitu.



















 Puntu honetan pista utzi eta ezkerretik mendi leporat abiatzen den bidera pasatu beharko gara.















Bidetik Txurregi eta Gaztelu mendien arteko lepora iritsiko gara. Hori bai, Gaztelu mendirantz abiatzeko, apur bat aurretik eta eskuinetik ateratzen den bidea segitu beharko dugu.



















GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/05/gaztelu-eta-txurregi-mendiak-ollotik.html
Zutoinak norantza adierazten du.
Basotik irten eta eskuinetik metro batzuk segi pistara iritsi arte.
Pistara irten eta ezkerretik jaisten jarraitu.
Urmael artifiziala eta aska bat dago puntu honetan.
Pistan bertze metalezko ate bat topatuko dugu. Gainditu eta zuzen jarraitu pistatik.
Borda baten aurriak. Bertara iritsi eta ezkerretik, zuhaitzak inguratuz jaisten segi.
Bihurgunean, pista utzi eta zuzen jarraitu. Jaitsieran puntu honetan itxiko dugu ibilbide zirkularra.
Pista nagusira irten eta ezkerretik igotzen jarraitu.
Pista bertan utzi beharra dago, ezkerretik abiatzen den bidetik igoera jarraitzeko.
Mendilepora iritsi baino metro batzuk lehenago, eskuineko bidetik Gaztelu mendirantz zuzendu.
Basotik irten eta eskuinerantz bideratu, jaitsierarekin jarraitzeko.
Uramael artifiziala eta iturria dagoen punturaino pista bat igotzen da. Ezkerretik beherat pistatik segi.
Gaztelu mendian aurriak ikusgai.
Basoan topatuko dugun hesia. Atakatxo bat du gainditzeko.
Metalezko atea gainditu beharko dugu
Herrian dagoen iturri ederra. Plazan berean kokaturik
Txurregi mendiko ertzera iristean topatuko dugun mendi lepoa
Txurregi eta Gaztelu mendian arteko lepoa.
Ollon, goiko iturriaren inguruan kotxeak uzteko tokia dago.
Txurregi mendiko buzoia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta