Ibainvas
13 2 9

Zailtasun maila   Erraza

Tiempo en movimiento  ordu bat 34 minutu

Denbora  ordu bat 59 minutu

Koordenatuak 1226

Fecha de subida 28 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
321 m
78 m
0
2,7
5,3
10,69 km

Bisitak 113, kokapena 0

Nondik gertu Goikoelexea, País Vasco (España)

Gaztelumenditik buelta egiteko Larrabetzuko Goikoelezalde auzotik abiatu behar da. Goikoelexaldetik Morgara bidea hartu behar da errepidetik Gaztelu auzora heldu arte. Behin Gaztelu auzora heltzean Gaztelumendira joatea gomendatzen da, bertan dauden gerra zibileko bunkerrak ikustera. Hori ikusita Gaztelu auzora jaitsi behar da ibilbidearekin jarraitzeko. Hortik Loroño auzora heldu behar da eta auzo horretatik Larrabetzu herrira. Ibilbidearekin bukatzeko Larrabetzutik Goikoelexaldera joan behar da bertako elizaz gozatzeko.
  • argazkia Foto
  • argazkia Mendiko iturri naturala
Lur azpiko ura azalera isurtzen den aterabidea da. Euria edota elurraren iragazpenetik sortzen da eta aldi baterako edo iraunkorra izan daiteke. Gaztelu auzoan dagoen iturri naturaletik datorren ur freskoaz gozatzeko aukera dago ibilbidean zehar.
  • argazkia Foto
  • argazkia Gaztelumendin dagoen gurutze Frankista
Gerra zibilean Frankistek altzatu zuten Gaztelumendin zegoen gurutzea, alderdi nazionaleko hildakoen oroimenez. 2017ko uztailean bota zuten behera gurutzea. Beraz argazkian ateratzen diren harriak gurutze horretakoak dira.
  • argazkia Gaztelumendiko bunkerra
  • argazkia Gaztelumendiko bunkerra
Gaztelumendiko magaletan eta Larrabetzuko urian bertan, Gerra Zibileko bataila odoltsuak garatu zituzten, eta inguru hori Burdi Hezia ospetsuaren barruan zegoen kokatuta. Babeserako azpiegitura horiek Bilbo bera babestu nahi zuten gudaroste frankisten aurrerakadatik, eta, gaur egun ere, osagai zituzten metrailadore-zokoen, bunkerren tunelen eta lubakien aztarnak daude ikusgai
  • argazkia San Emeterio eta San Zeledonio eliza (Goikoelexea)
Angelu zuzeneko oina duen eliza da. XIV. mendean eraikitako eliza da. Errege katolikoak XV. mendean eliza bisitatu zuten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta