Denbora  3 ordu 33 minutu

Koordenatuak 918

Noiz igoa 1 de mayo de 2017

Noiz egina mayo 2017

-
-
816 m
332 m
0
2,2
4,4
8,74 km

Bisitak 467, kokapena 28

Nondik gertu Intxausti, País Vasco (España)

(Irteera aparkalekutik da, nahiz eta lehen berrehun metroak ez dauden trackean).

Irteera Altzo herritik edo asfaltoa kendu nahi izanez gero Arrimagako lepotik egin daiteke. Ibilbide oso egokia luzeraz eta desnibelaren banaketaz haurrrekin egiteko. Lehen maldak ez dira batere gogorrak eta pista zabal batetik egiten dira erritmo polit bat mantendu ahal delarik. Paga artean pista amaituta ezkerreko bidezidor batetik Otsabiora segituan aterako gara.

Otsabio tontorrean geldialdia eginda, Laparmendiruntz abiatuko gara. Kilometro eta erdiko bidearen zati handiena haitz artean egingo dugu eta Laparmendiko tontorra ere halaxekoa izango da.

Buelta harrobia ezkerrean dugula pistari jarraituz egingo dugu. Dena den, Arrimagara iritsi nahi bada, adi ibili beharko dugu. Dezente jaitsi ondoren eskubira hartuko dugu bidegurutze batean (Kontuan izan GPSa beherakoan) bestela pistak modu 'naturalean' beherago eramango baikaitu.

Bistak, bai gorakoan, bai beherakoan zoragarriak eta Txindoki-Larrunarriren presentzia uneorokoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau