Denbora  5 ordu 47 minutu

Koordenatuak 1733

Fecha de subida 16 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
1.394 m
1.041 m
0
4,4
8,8
17,51 km

Bisitak 446, kokapena 18

Nondik gertu Arruazu, Navarra (España)

Guardetxea zenaren eremua Aralarko abiapuntu erreferentziazkoa da. Handik abiatzen da 'track' hau. Pista zabaletik ohiko bidea eginaz Pagomariko aparkalekua baino zertxobait lehenago eskuinera hartuko dugu bidezidor ia ikusezin batetik, arroka artean sartuko gara eta pistara sartuko gara, Trikuarriko leporaino iristeko. Behin hara iritsita Pardarri bistan izango dugu, baina oraindik metro batzuk egin beharko dira hara iritsi arte, eta baita aldaparik gogorrena ere. Perilekuraino jaitsi eta handik aurrera aldapari aurre egitera.

Behin tontorrean Pardarri leku pribilegiatua da: Aralarren buelta osoa ikusteko aukera eskaintzen du. Beharbada ikusten ez den bakarra Aralarko tontorrik ezagunean da: Txindoki-Larrunarri. Bestela, alde batera Balerditik hasita, Malloaken atzealde guztia ikusten da. Beste aldera Ganbo parez pare begira. Giratuz bagoaz, Lareo eta Putterri ere. Ezin gehiago eskatu ia 1.400 (1.393) metro dituen mendi honi.

Beherakoan Putreaitzi bixita egin eta etorri garen kontrako aldetik jaitsiko gara. Hasieran harrien artean beherago bidezidorrera heldu arte. Marka zuri-horiak segituz, Igaratzan azalduko gara, eta luze egingo diren 5,5 kilometrotara Guardetxeko aparkalekura iritsiko gara berriro ordu batzuk egin eta gero.
Igaratza Aralarren gune neuralgikoa da
Aralarko tontor panoptikoa
Pardarri bezala ikusmira paregabeak.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta