Denbora  4 ordu 49 minutu

Koordenatuak 1131

Fecha de subida 25 de abril de 2018

Fecha de realización abril 2018

-
-
826 m
206 m
0
3,0
6,0
11,9 km

Bisitak 85, kokapena 2

Nondik gertu San Martin, País Vasco (España)

San Martin auzotik abiatzen da ibilbidea. Hasieratik daude marra gorri, hori zuriak preente. Herria utzi eta lehen tramoak badirudi ez gaituela urrutira eramango, baina hiru koloredun marrek hor bidea dagoela ziurtatzen digute eta horrela da asfaltozko pista batera ateratzen garen arte.

Behin asfaltoko pistan, pendiza handia duen bidea aterata lehen kartelak ikusiko dugu Intxustirako bidea markatuz. Pistari jarraituko diogu beti gora aldera Errekarte iturrirako bidean. Kontuz ibili behar da, iturria baino beheragoxeago (150 bat metro) baitago orain benetan gorantzko bidean jarriko gaituen bidegurutzea. Aurkitzen erraza da, ate gorri bat pasa beharko baitugu.

Lehen tramoa garai lehorrean tokatu ote zaio igoera egin behar duenari, bestela nahi adin lokatz pasa beharko du berriro ere pista aurkitu bitartean. Behin goiko pista aterata, bidea hainbat oztopori aurre eginaz goruntz jo beharko da beste puska batean.

Tontorrerako azken tramoak belar altuek zailduko digute bidea, baina jada tontorra bistan izango dugu. Bide zaila eta luzea, baina tontorraren beste aldera ikusitako arrakalak, inguruko mendiek eta gainean dabiltzan txoritzarrek egindako lan eskerga konpentsatuko dute.


Intzartzuko Haitzetan lehehengoa da Arastortzeko gaina ekialdetik hasita. Ondoren Intzartzu dago eta azkenik Aizkoate.
Pista utzi behar da eta ate gorri honetatik pendiza ederra duen aldapatik hasi behar da igotzen. Lehen metrotan lokatza abereak biltzen direlako, gero otea eta belarra.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta